Breadcrumb

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

Category Facet

DGN.filtros

Category Facet

Search Results

10
Aldundiak Igeldoko Toki Entitate Txikia eratzea onartu du

2024/12/17

Gobernantza

Irune Berasaluze foru bozeramaileak azpimarratu duenez," Igeldoren nortasunean errotuta dagoen aldarrikapena errealitate bihurtzen da" eta erakunde berria "komunitatea indartzeko funtsezko tresna" izango da.

Marisa Arriolak Urrezko Domina jaso du, ekintzailetza bultzatzeko egin duen ekarpen "erabakigarriagatik"  eta konpromiso  sozial "eredugarriagatik"

Lurraldeko sari garrantzitsuena emateko ekitaldian, Eider Mendoza diputatu nagusiak "urrats ausartak" egiten jarraitzearen alde egin du, enpresa proiektu berriak "sortu eta erakarri" ahal izateko, eta, horrela, "etorkizuneko sektoreak garatzeko eta Gipuzkoako industriaren dinamismoa indartzeko".

Gipuzkoako Foru Aldundiak  ‘Pindro Dantzariz, Ijito herria Gipuzkoan’ erakusketa inauguratu du

Erakusketa Aiete Kultur Etxean egongo da ikusgai abenduaren 13tik martxoaren 2ra, eta ijito-herriaren historiaren alderdi positiboak eta garrantzi kultural eta identitarioa nabarmentzen ditu, mendeetan zehar jasandako jazarpenetik eta bazterkeriatik haratago.

Hondarribiko aireportuak Teneriferekin aireko konexio berri bat gehituko dio bere eskaintzari

Ortzibiako presidente eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua Azahara Domínguezek jakinarazi duenez, Binter airelineak operatuko duen konexio berria martxoaren 31tik aurrera hasiko da, eta astean bi konexio izango ditu, astelehen eta ostiraletan, Tenerife iparraldeko aireportuarekin.

Kursaalen egin da Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak antolatutako jardunbide egokien jardunaldia

· Jardunaldiak balioan jarri ditu pertsonek egoitzetan egiten duten ibilbidearen etapak irudikatzen dituzten lau praktika on.

ADINBERRIk etxean bizi diren adineko pertsonen arrisku-egoerak goiz identifikatzeko proiektu aitzindaria abiarazi du, prebentziotik jarduteko

Etxeetan instalatutako teknologia berritzaileen bidez, Oarsoaldean dagoeneko ezartzen ari den ekimenaren helburua fase honetan betiOn telelaguntza-zerbitzuaren 245 erabiltzaileen bizi-kalitatea, autonomia eta segurtasuna hobetzea da.

Sendotasun ekonomikoari eutsiz itxi du urtea Gipuzkoak

2025/02/12

Gobernantza

Enpresen egoerari buruzko hileko txostenaren arabera, Gipuzkoako lan merkatuak indartsu jarraitzen du, enplegua % 1,7 eta soldatak % 6,4 igota

Aldundiak 1,5 milioi euro bideratuko ditu Lasarte-Oria eta Urnieta lotzeko bidegorri jasangarri bat eraikitzeko

2025/02/13

Ingurumena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak mugikortasun jasangarria bultzatzen du Lasarte-Oria eta Urnieta lotuko dituen bidegorri bat eraikita.