Breadcrumb

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

Category Facet

DGN.filtros

Category Facet

Search Results

10
Aldundiak desgaitasunen bat duten pertsonen bizimodu independentea bultzatzen du Txomin-enea auzoan etxebizitza berri bat zabalduz

· Proiektu pilotuaren helburua da desgaitasun fisikoa duten 18 eta 65 urte bitarteko pertsonen autonomia sustatzea. · Elkartu elkartearekin egindako hitzarmen baten bidez, erabiltzaile bakoitza laguntzaile pertsonal batekin bizi da lau hilabetez, eta, ondoren, sei hilabeteko jarraipena jasotzen du

BSTK Basotik Fundazioak “Gipuzkoako Basoen Astea” ekimena aurkeztu du

2025/03/07

Lurralde Oreka

· Martxoaren 15etik 21era, Gipuzkoako basoen garrantziaz eta hauek pertsonen ongizatean duten eraginaz herritarrak sentsibilizatzeko ekintza sorta antolatu dute. · Ekimena Ipuzkoa 1000ren testuinguruan kokatzen da. “Gipuzkoa” hitzaren milurtekoa aprobetxatuz, komunitate gisa partekatzen ditugun balioei buruz hausnartzea eta balio horiek indartzea bilatzen du, honelako ekintza eta proiektuen bidez.

Azahara Domínguez diputatuak Gipuzkoan lehen aldiz izango den Restaurantes De Buena Mesa kongresuaren ongietorria egingo du

2025/03/07

Turismoa

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru arduradunak igande honetan ongietorria egingo die martxoaren 9tik 11ra bitartean Gipuzkoan Restaurantes De Buena Mesa Elkartearen Kongresu Nazional Ibiltarian bilduko diren 180 pertsonei.

Gazteria Departamentuak TREBAren 5. edizioa ospatuko du Gipuzkoako nerabeentzako programa berri batekin, Treba Gazteak eta Treba Gurasoak prestakuntza-eskaintzei gehitzen zaiena

2025/03/20

Gazteria

Prestakuntza-eskaintza doakoa izango da, eta 230 ikastaro inguru izango ditu 2025ean, ongizate emozionalari, begirada kritikoari, sexualitateari eta bizitzarako trebetasunei buruz, adin-tarte bakoitzerako egokituta. Martxoan, apirilean, urrian eta azaroan egingo diren hitzaldi eta tailerren programazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren webgunean kontsulta daiteke.

Zaintza Herri Lab nazioartean saritua izan da QIA sarietako Sektore Publikoko Berrikuntza kategorian

· Zaintza Herri Lab mundu mailan saritua izango da Berrikuntza Instituzionalaren kategorian, datorren maiatzean Bangkoken egingo den ekitaldian. · Gaur egun, zainketen tokiko ekosistemak martxan dituzten 18 udalerri daude Gipuzkoan; ekosistema horiek 1.202 erabiltzaile eta programan inplikatutako 167 familia artatzen dituzte zuzenean, 124 zaintzaileren parte-hartze aktiboarekin. Guztira, 240 eragilek parte hartu dute garatutako proiektuetan

Gipuzkoaren ongizatea jasotzen duen desioa landatu da gaur Basoen Nazioarteko Egunean

· Basotik komunitatea osatzen duten 60 pertsona inguru elkartu dira gaur Orion, eguna ospatu eta landutu duten zuhaintzarekin batera desio bat eskatzeko, Gipuzkoako Desioen Basoa biziberrituz

Azahara Domínguez diputatua New Yorkera joan da Gipuzkoako turismo agentzietako ordezkariekin, touroperadore estatubatuarrekin harreman zuzena izan dezaten

2025/03/19

Turismoa

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru-arduraduna agentzia hartzaileetako eta pizgarrietako Gipuzkoako ordezkariekin batera joan da New Yorkera, AEBetako agentziekin harreman zuzena izateko. Agentzia horiek, ekainetik aurrera, Gipuzkoan jardun ahal izango dute, Loiurako hegaldi zuzenari esker

Foru Aldundiko Kultura departamentuak Iker Aranberriri emango dio ekainak 3an Xabier Lete Nazioarteko VII. Poesia Saria

2025/03/21

Kultura

Ekitaldia 18:00etan hasiko da, Donostiako Santa Teresa Komentuko areto nagusian –Koldo Mitxelena Kulturunearen egungo egoitza–, eta euskaraz egingo da.