Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2022/08/18
IngurumenaNaturklima Fundazioak aurkeztutako txostenak adierazten duenez, Gipuzkoako udak bi egun luzatu dira hamarkadaz hamarkada 1971az geroztik. Tenperaturak gora egiteko joeraren ondorioz, mende honen amaierako aurreikuspenak joan den mendeko azken laurdenean erregistratutakoak baino 4 ºC handiagoak dira.
2022/08/23
GobernantzaHilabeteko azken larunbatetako bisita gidatuak ere berreskuratu ditu foru erakundeak, pandemia zela eta orain arte etenda zeudenak
2022/08/25
Etorkizuna EraikizEtorkizuna Eraikizeko uda ikastaroa irailaren 2an egingo da, eta bertan lurraldeak egungo testuinguruan duen etorkizuna aztertuko da
2022/08/11
IngurumenaGero eta ohikoagoa da Gipuzkoako ikastetxeetan proiektuak sortzea, jasangarritasuna bultzatzeko eta neska-mutilak ingurunea zaintzearen garrantziaz kontzientziatzeko, besteak beste, hondakinak bereiztea, elikagaiak alferrik ez galtzea, jasangarritasun energetikoa sustatzea eta ekoizpen zirkularreko eredu dimentsionatuak abian jartzea oinarri dituzten ekimenen bidez. Ingurumen Departamentuak dirulaguntzak emango dizkie Gipuzkoako ikastetxeek prestatutako 21 ekimeni beren proiektu jasangarriak burutu ditzaten, eta diru kopuru esanguratsua bideratuko du proiektu horiek garatzera.
2022/08/12
MugikortasunaLurraldebusek gaueko zerbitzu bereziak jarriko ditu erabiltzaileen eskura abuztuaren 13tik 20ra ospatuko den Donostiako Aste Nagusian, pandemia dela eta bi urteko etenaldiaren ondoren. Zerbitzu berezi horiek Donostia eta Gipuzkoako metropoli-ingurunea lotuko dituzte goizaldean, eta funtsezko indargarria dira zerbitzu-eskaera handiko egunetan. Neurri hori udan ordutegiak zabaltzeko aurretik hartutako neurriari gehitzen zaio. Rafaela Romerok: “Mugikortasuna eta segurtasuna herritar guztien eskubideak dira. Ez dugu onartuko gizalegerik gabeko jendeak jaiak aprobetxatzea ondasun publikoak suntsitzeko edo langileek, gidari edo polizia gisa, dituzten eskubideei men egiteko”.
2022/08/14
BerdintasunaGipuzkoako Foru Aldundiak, adierazpen instituzional honen bidez, azken orduetan Donostian eta Irunen izandako eraso matxisten aurkako gaitzespen irmoa adierazi nahi du.
2022/08/12
OgasunaForu erakundeak aurreko urtean baino 188,5 milioi euro gehiago bildu ditu.
2022/03/24
GobernantzaBihar egingo da Feel My Way Kooperatibak antolatzen duten eta gazteei zuzenduta dagoen Garapen Jasangarrirako Helburuen inguruko lehiaketaren ospakizuna. 15 talde eta 245 nerabek hartuko dute parte bertan.
POLYMAT bisitatu du diputatu nagusiak, polimeroak ikertzen dituen nazioarteko ikerketa zentroa, aurten hamar urte betetzen dituena.
Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, talde industriala osatzen duten zortzi kooperatibetako ordezkariei eman die saria, Arrasateko Kulturolan egindako ekitaldi batean.