Breadcrumb

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

Category Facet

DGN.filtros

Category Facet

Search Results

10
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguez eta Donostiako Berdintasuneko zinegotzi Cristina Lagé Donostiako Emakumeen Etxearekin bildu dira, aliantzak egiteko Lurraldebusen indarkeria matxistaren aurkako  protokoloaren lanketaren prozesuan

2024/07/12

Mugikortasuna

Topaketa Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua Lurraldebusen autobusetan indarkeria matxistaren aurkako lehen protokoloa abian jartzeko egiten ari den harremanen esparruan egin da.

Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Mahaia aktibatu da

Aldundiaren eta udalen arteko koordinazio- eta plangintza-organoak lan-topaketa bat egin du, eta, bertan, besteak beste, eremu horretako politiken plangintza estrategikoari heldu zaio.

Abadia Saria jaso du Ruper Ordorikak,  euskarari eta euskal kulturari egindako  “ekarpen jori eta agortezinagatik”

• “Bere musikaren eta ahotsaren bitartez, iturri anitzetatik edanez, euskal kantagintza eta hizkuntza muga berrietara zabaldu du Ruperrek”, aitortu du Gipuzkoako diputatu nagusiak, Eider Mendozak, sari emate ekitaldian • Euskalgintzako eta euskal kulturgintzako ordezkaritza zabala elkartu da gaur Tabakalerako prisma aretoan, musikari oñatiarraren ekarpena txalotu asmoz

Zerga-bilketa % 1,1 hazi da Gipuzkoan urtarriletik abuztura bitartean, 2023ko datuekin alderatuta

2024/09/10

Gobernantza

• Irune Berasaluze foru bozeramaileak azpimarratu duenez, datuek erakusten dute lurraldeko ekonomiak “goraipatzeko moduko jarduera maila” mantentzen ari da.

Datozen lau urteetan, Bidegik 32 milioi bideratuko ditu bere diru sarreretatik mugikortasun jasangarriko politiketan inbertsio berriak egitera

• Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Jose Ignacio Asensio diputatu nagusiordeak azpimarratu dute neurriak herritarren "ongizatean" eta "garraiobideen jasangarritasunean" eragingo duela. • Dagoeneko abian dauden politika publikoei egindako ekarpen "gehigarri" horrekin, Aldundiak inbertsioa egingo du errepideko garraioaren emisioak murrizten, autobusen eta garraio sektorearen energia-eraginkortasuna hobetzen, eta bidegorrien sarea eta intermodalitatera bideratutako azpiegiturak garatzen.

Basotik fundazioak Gipuzkoako 1.000 baso hektarea inguru kudeatuz ixtea 2024. urtea aurreikusi du

2024/09/13

Lurralde Oreka

· Baso-kudeaketa jasangarria sustatzen duen Aldundiaren ekimenak 50 kontratu sinatu ditu gaurdaino baso-jabeekin · Sei hilabetean, 650 familia jabek baino gehiagok egin dute kudeaketa-proposamenaren eskaera.

Azahara Dominguezek Urola Garaia bisitatu du, eskualdeekin bilera turistikoen errondarekin jarraituz eta Gipuzkoako barnealdea aktibo turistiko gisa balioetsiz

2024/09/13

Turismoa

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak Urola Garaia eskualdea bisitatu du, tokiko erakargarri turistiko batzuk eta horien behar eta inguruabarrak bertatik bertara ezagutzeko. Horrez gain, inguruko alkate zein turismo-ordezkariekin bildu da, eta bere departamentua sustatzen ari den turismo-estrategia haiekin partekatu du. Estrategia horrek helburutzat du jarduera desestazionalizatzea eta deslokalizatzea, industria horrek sortutako aberastasuna lurralde osoan modu bidezkoagoan bana dadin.

AFAGIk Alzheimerraren Munduko Egunerako kanpaina berria abiarazi du ‘Elkarrekin indartsuagoak gara’ lelopean

• Irailean zehar AFAGIk hainbat sentsibilizazio ekitaldi antolatu ditu, hala nola, irailaren 21eko ‘Giza katea’, informazio mahaiak edo ‘Alzheimerrarekin elkarbizi’ hitzaldiak. • Maite Peñak, Zaintza eta Gizarte Politiketako diputatuak, azpimarratu du garrantzitsua dela Alzheimerrari aurre egiteko eta kontzientziazioa sortzeko konpromisoa hartzea.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Bergarako Udalarekin elkarlanean jardungo du Laboratorium museoa ezagutzera emateko

2024/09/10

Turismoa

Azahara Domínguez diputatuak museo hau bisitatu berri du eta Bergarako alkate Gorka Artolarekin eta Laboratoriumeko zuzendari Rosa Errazkinekin bildu da. Horiei museo zientifiko hau bere irekieraren hamargarren urteurrenean sustatzeko konpromisoa helarazi die