Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/10/16
Lurralde OrekaPlataforma Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek bultzatutako lehen sektoreko belaunaldien arteko errelebo-estrategiaren barruan kokatzen da. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Etorlur sozietatearen bidez, aholkularitza ere emango du, bi aldeak harremanetan jarri eta kontratua formalizatzen laguntzeko.
Eider Mendozak hurbiltasuna eta elkartasuna adierazi die biktimaren hurbilekoei, eta elkarretaratzeekin bat egiteko deia egin die herritarrei: “Emakumeen aurkako indarkeriak ez du lekurik gure gizartean, eta ez gara geldituko indarkeria desagerrarazi arte”.
2025/10/17
Ogasuna2025eko lehen bederatzi hilabeteetan iazko aldi berean baino 358 milioi gehiago bildu dira
2025/10/16
IngurumenaProiektuak Fundiciones del Estandako labeen hondar-beroa aprobetxatzen du Antzizar kiroldegia girotzeko, eta, horrela, energiaren % 60 aurreztea eta urtean 43 tona CO2 murriztea lortzen da.
2025/10/22
Ingurumena2025eko Energia Jardunaldietan hogei aditu baino gehiago bildu dira Naturkliman, trantsizio energetikoaren erronkak aztertzeko.
2025/10/22
Gobernantza113 plaza berri iragarri ditu foru gobernuak EPEetan; Legebiltzarrean aztergai diren lege aldaketen zain, zenbait lanposturen hizkuntza-eskakizunaren derrigortasuna atzeratuko da, behin-behineko neurri gisa. Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi du Aldundiak ez duela “atzera urratsik emango euskararen aldeko lanean”. “Helburua da administrazio elebiduna eta lan hizkuntza nagusia euskara duena”, berretsi du. Euskararen arnasgune sozio-funtzional bilakatzeko jauzia emateko prozesua abiatu du eta helburua da Aldundiko zerbitzuen erdiak nagusiki euskaraz lan egitea 2 urteko epean
2025/10/22
Diputatu NagusiaEider Mendozak eta Jean-Jacques Lasserrek sinatutako akordioak 2028ra arteko lankidetza esparru berri bat finkatzen du gizarte politiketan, parte hartzean, konektibitatean eta garapen iraunkorrean
2025/10/23
KulturaHiru saio izango ditu ekimenak: lehenengoa urriaren 28an izango da, Maikel Rodriguez kubatarraren eskutik. Azaroan, Booloo Senegal-en txanda izango da, eta abenduan, Ecocrea Kolonbiako erakundearena. Saio guztiek bi zati izango dituzte. Lehena, identitateari eta bizi-esperientziei buruz eztabaidatzeko eta hausnartzeko; bigarrena, berriz, kultura-adierazpenei buruzkoa.
2025/10/29
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru arduradunak gogorarazi duenez, ekimen hau joan den irailean egin zen 20 herritan, eta lehen aldiz Gipuzkoako eskualde guztietara eta ikastetxe batera iritsi zen. Gainera, aurtena MUGI txartela eskatzeko aukera eskaini da. Kanpaina honetan parte hartu dutenen artean, bi bizikleta eta 20 euroko 60 birkarga MUGI txarteletan zozkatu dira
Mónica Pedreira eta Ana Priede Trantsizio Ekologikoko eta Lankidetzako zuzendariek Sheroes Hangout proiektuaren sustatzaile den Bekoz Beko Gipuzkoako elkartea hartu dute Aldundian.