Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/10/30
Lurralde antolaketaAzaroaren 6an eta 7an Ficoban egingo den METREXen udazkeneko konferentziak aukera emango die sarea osatzen duten berrogeita hamar hiri eta eskualde baino gehiagori MUGI sistemaren tamainako proiektuak, Vía Irun eta Gipuzkoako bizikletaren estrategia ezagutarazteko.
Foru gobernuak 2026ko aurrekontu proiektua aurkeztu du, “Gipuzkoa indartzeko, gaurko eta biharko ongizate integrala bermatzeko”, adierazi du Eider Mendoza diputatu nagusiak. Aldundiak gizarte politikako aurrekontua 600 milioi eurora arte indartzea aurreikusten du, gizarte azpiegitura berriak sortzeko, zainketen eraldaketan aurrera egiteko eta gizarteratzea, osasun mentala eta nahi ez den bakardadea bezalako errealitate sozialei erantzuteko. Sustapen Ekonomikoak 76 milioi izango ditu berrikuntza eta industria sektore emergenteak sustatzeko, eta ETEen lehiakortasuna ziurgabetasunetik babesteko.
2025/10/30
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/10/31
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, iazko urriaren 14an Avanza kontzesionarioan martxan jarri zen zerbitzu hori gehienbat emakumeek erabili dute ( % 72), eta gaztelaniazko arreta eskatu da nagusiki ( % 85). Ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean erabili da gehien zerbitzu hori.
2025/11/04
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/11/05
Ekonomia SustapenaSei herrialdetako –Estatu Batuak, Kanada, Italia, Herbehereak, Alemania eta Errumania– 19 startupek parte hartuko dute programaren lehen saioan, Calgaryn. Startup, mentore zientifiko eta inbertitzaile globalak Calgaryn bilduko dira, enpresa-belaunaldi berriaren garapena bizkortzeko.
2025/11/04
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak astearte honetan argitaratu ditu Gipuzkoako Zaindari sarien oinarriak, berrikuntza, jasangarritasuna, irisgarritasuna, lankidetza publiko-pribatua eta berdintasuna oinarri hartuta, Gipuzkoako turismo-eredu gizatiarragoa, bidezkoagoa eta balioetan errotuagoa eraikitzen laguntzen duten ekimen turistikoak aitortzeko.
2025/10/18
Ingurumena28 metroko luzera, 3,9 metroko zabalera eta 15 tonako pisua duen egituraren instalazioa mugarri garrantzitsua da bidegorri berria egiteko orduan, eta urte honen amaieran edo datorren urtearen hasieran amaitzea aurreikusten da.
2025/11/03
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, bere sailak hitzarmen bana sinatu du udal horiekin, Pasaialdea biziberritzeko urratsak ematen jarraitzeko. Gogorarazi duenez, bere departamentuak 2015tik hona 13,3 miloi inbertitu ditu eremu horretako hiri-berroneratze jardueretan
2025/11/04
GobernantzaForu Aldundiak % 11 handitu du dirulaguntzen deialdi berria, eta 510.000 eurora iritsiko da 2026an