Breadcrumb

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

Category Facet

DGN.filtros

Category Facet

Search Results

10
Abaltzisketako zeharbidean hobekuntza eta konponketa lanak egingo ditu Aldundiak

2026/02/11

Azpiegiturak

Galtzada konpondu eta berritu egingo da zoladuraren egoera hobetzeko, eta udaletxearen aurrean errepidea eta espaloiak kota berean jarriko dira.

Gipuzkoako salmentak % 3,5 igo dira 2025ean

2026/02/11

Ogasuna

Bai barne salmentak (+ % 3,4), bai esportazioak (+ % 3,5) handitu egin dira, 2024ko zifrekin alderatuta.

Gipuzkoak sormen- eta kultura-industria sustatzeko pizgarri fiskalei buruzko lehen balantzea egin du

Eider Mendoza diputatu nagusia eta Itziar Agirre Ogasun eta Finantzetako foru diputatua sektoreko hainbat eragilerekin bildu dira gaur, zinema industriaren eta zuzeneko arte eszenikoen eta musikaren bilakaeraren inguruko ikuspegiak partekatzeko, 2024an kultura sustatzeko kenkarien araubidea hobetu ondoren.

Basotik Baso Behatokia jarri du martxan: Gipuzkoako gizarteak basoen kudeaketa arduratsua eskatzen du

2026/02/18

Lurralde Oreka

Basotik Fundazioak Basotik Behatokia aurkeztu du, herritarren eta fundazioaren parte diren baso-jabeen pertzepzio eta beharren inguruko informazioa biltzeko helburuarekin garatutako tresna.

Jasangarritasun Departamentuak eta Naturklimak BateraLabs proiektua aurkeztu dute, herritarrek klima-aldaketaren aurrean parte hartzeko foro berria

2026/02/18

Ingurumena

Hogeita hamar alkate bildu dira Naturkliman, José Ignacio Asensio diputatuorde nagusiarekin batera, klima aldaketaren aurrean herritarrek parte hartzeko foro berria, BateraLabs, bertatik bertara ezagutzeko.

ICAR lehiaketak begirada berriak bilatzea du helburu, Gipuzkoan familia-harrera espezializatuaren eredua sustatzeko

Gaur egun, lurraldean 807 haur eta nerabe daude babes-neurrien pean, eta horietatik 67k harrera-familia bat behar dute, egonkortasuna eta zainketa konpontzailea emango diena, bereziki harrera espezializatuko familien sarearen baitan.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak autobus berriak erabiltzen hasi da DG21E linean (Leintz Gatzaga > Eskoriatza > Arrasate)

2026/02/17

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, ibilbide hau Avanzaren flotan sartutako autobus berriekin ematen hasi da, eta horrela Leintz Gatzagako erabiltzaileek helarazitako eskaera bati erantzun zaio. Autobus handiagoak dira, hamar metrotik hamabi metrora igaro baitira; edukiera bikoitza baino handiagoa dute (41 bidaiaritik 87ra), eta eserleku kopurua nabarmen handitu da, aurreko modeloetako 29 eserlekuetatik egungo 46 eserlekura.

Gipuzkoak 3 milioi euro aktibatu ditu nekazaritza sektoreari eta jardueraren bideragarritasunari eusteko

2026/02/17

Gobernantza

Foru Aldundiak deialdi berri bat bultzatu du nekazaritzako ustiategiei laguntzeko muga naturalak edo espezifikoak dituzten eremuetan, LGENFk kofinantzatuta

Azahara Domínguezek Albaola bisitatu du Gipuzkoako 60 turismo-eragilerekin batera, ‘Ozentziyo’ ontziaren birgaitze proiektua ezagutzeko

2026/02/18

Turismoa

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru arduradunak Oarsoaldeko baliabide turistiko hau balioan jarri du, Gipuzkoa helmuga jasangarri, benetako eta gure historiari lotutako gisa sustatzeko aukera ematen duelako.

KL katealegaiak 4.500 m²-ko lantegi industrial inklusibo berri bat sustatu du Arrasaten

Industriarako osagaiak industrializatu, produzitu eta muntatzeko gaitasun aurreratuak integratzen ditu, zenbait teknologia kontuan hartuta, eta Debagoienean desgaitasuna duten eta egoera zurgarrian dauden pertsonentzako kalitatezko enplegua sortuko du.