Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2026/03/13
KulturaCrossover jaialdia Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak sustatzen du, eta Kultur Factory kultur agentziarekin elkarlanean antolatzen da. Jaialdia martxoaren 23tik 28ra egingo da Donostian, Santa Teresa komentuan —gaur egun Koldo Mitxelena Kulturunearen egoitza— eta Tabakaleran.
2026/03/13
OgasunaOtsailera arte metatutako bilketa 1.021 milioi eurokoa da, 93 milioi gehiago iazko epe bereko datuekin alderatuz
Emakumélan ekimenak, Ideiak foru programaren barruan, industria arloko emakume erreferenteak hurbildu ditu Gipuzkoako eta Iparraldeko gazteengana. Bihar Hendaian “Nesken Errugbi Eguna” ospatuko da, 2025eko edizioan hautatutako proiektuetatik sortutako beste jarduera bat
2026/03/12
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, laguntza honen bidez MUGI txartel anonimoak erostea eta kargatzea finantzatzen da; ondoren, Cáritasek kudeatzen ditu artatzen dituen pertsonen artean.
2026/03/12
OgasunaItziar Agirre Ogasun eta Finantzetako foru diputatuak azpimarratu du pizgarri horiek eragina izan dutela, bereziki, ikus-entzunezkoen sektorearen bultzadan. Era berean, nabarmendu du oraindik goiz dela pizgarri horiek lurraldean kultura-industria finkatzeari dagokionez duten eraginaren aurrean ondorio argiak ateratzeko, eta azpimarratu du beharrezkoa dela eragileekin elkarren arteko lankidetza bultzatzen jarraitzea ebaluazio osotuagoa egiteko.
2026/03/16
AzpiegiturakEstazio hori osorik eraberritzeko lanek aurrera jarraitzen dute. Kobratzeko eta igarotzeko teknologia arinagoa eta modernoagoa ari dira instalatzen
Zentroa egokitzeko 586.143,71 euroko inbertsioa egin da guztira, eta horietatik 475.000 euro Gipuzkoako Foru Aldundiak dirulaguntzaz finantzatu du. Ekipamendu berriak 12 plazatik 40ra zabaldu du zerbitzuaren edukiera, eta adimen-urritasuna duten helduentzako arreta indartu du Eibarren eta Debabarrena eskualdean.
Elkarri lotutako bost laborategiek fabrika aurreratu baten ziklo osoa erreproduzitzen dute, profesionalen prestakuntza benetako baldintzetan sustatzeko. Danobaten dBOT robota doitasun handiko soluzio aurreratua da, robotikan orain arte ikusi gabeko teknologia integratzen duena, eta robotikan esperimentatzeko eta ikasteko erreferentziazko gune gisa kokatzen da.
2026/03/16
Azahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Bartzelonako azokara eramango du mendiko gida berria. Azoka ostirala eta igandea bitartean egingo da, eta 25.000 bisitari baino gehiago espero dira
2026/03/17
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak