Breadcrumb

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

Category Facet

DGN.filtros

Category Facet

Search Results

10
Irango gerraren aurrean ekonomia-ehunaren gaineko tentsioak arintzeko neurri fiskalak onartu ditu Aldundiak

Eider Mendoza diputatu nagusiak lurraldeko ekonomiari “erabateko babesa” emateko konpromisoa berretsi du, ezegonkortasun globalaren aurrean. “Gure lehentasuna konfiantza eta segurtasuna eskaintzea da, enpresak eta autonomoak babestea, enplegua eta pertsonak babesteko”, adierazi du Mendozak.

Gipuzkoa Realarekin bat egingo du 11 udalerritan fan zone-ak jarriz

2026/04/14

Kirolak

Gipuzkoako biztanleriaren erdiak bere udalerrian izango du Errege Kopako finala jarraitzeko fan zone bat. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalek 11 gune jarriko dituzte lurralde osoan banatuta, eta, gainera, garraio publikoa indartuko da ospakizun partekatua, erosoa, eskuragarria, segurua eta jasangarria izan dadin.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak lau hitzaldi antolatu dituzte lurralde-ereduari eta haren etorkizunari buruz eztabaidatzeko eta hausnartzeko

Gipuzkoako hainbat herritan egingo diren saio hauetan, gaur egungo gaiak jorratuko dira, hala nola Auditz Akular eremuan aurreikusitako hiri-plangintza, auzoen berroneratzea, Pasaiako portua eta Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPN).

Tolosan, Amarotzeko eta Usabalgo biribilguneen arteko bidegorri tartea osatuko du Aldundiak

2026/04/14

Azpiegiturak

Diputatuen Kontseiluak bultzada eman die Tolosan bidegorri tarte berri bat egiteko eta Amasa eta Villabona artean oinezkoentzako bide seguru berria eraikitzeko proiektu banari

BateraLabsk-ek herritarrek klima-aldaketaren aurrean parte hartzeko foro bat bultzatuko du Buruntzaldean

2026/04/16

Ingurumena

Lehenengo saioa Lasarte-Oriako Antonio Mercero gunean egin da, eta eskualdeko hogeita hamar bat eragile sozial, ekonomiko eta instituzional bildu dira.

Aldundiak transexualitate egoeran dauden haur eta nerabeen  errealitatea aztertu du

Aldundiak, Naizen elkartearekin batera egindako diagnostiko bat aurkeztu du, erronkak, beharrak eta hobekuntza-proposamenak identifikatzen dituena, erantzun instituzionala indartzeko helburuarekin. Azterlana oinarri izango da Hurrengo Aniztasun Planaren diseinurako, eta lurralde inklusiboago eta errespetuzkoago baten aldeko konpromisoa indartzen du. Lanak familien eta gazteen testigantza zuzenak jasotzen ditu, arreta berezia jarriz laguntzan, osasunean, hezkuntzan eta diskriminazioaren aurkako borrokan

Gipuzkoak jarrera irekia du inmigrazioarekiko, onarpen maila altuarekin eta bizikidetzaren inguruko pertzepzio positiboarekin

Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko jarreren, egoeren eta narratiba xenofoboen inguruko azterlana aurkeztu du Begirune Fundazioarekin elkarlanean egindako txostenak immigrazioarekiko gizarte-pertzepzioaren bilakaera aztertzen du, eta bizikidetzaren erronkak eta diskurtso diskriminatzaileak identifikatzen ditu

Dena prest Donostian eta Gipuzkoa osoan Realaren Kopako finala “ilusioz eta komunitatean” bizitzeko

Kopako finalera begirako ekintza nagusiak plazaratu dituzte erakundeetako ordezkariek eta Realak, Sevillako partida handirako hiru egunen faltan. Donostiako Alderdi Ederren fan zone nagusia egongo da eta egitarau zabala antolatuko da bertan, lurralde osoan kokatuko diren guneekin batera.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak, Aztarna argitaletxearekin batera, Lourdes Iriondoren literatura lana berreskuratzen duten bi liburu aurkeztu ditu

2026/04/20

Kultura

Ipuinak eta Antzezlanak izenburupean, euskal kulturaren berrikuntzan funtsezkoa izan zen emakume baten ipuinak eta antzezlanak biltzen dituzte liburukiek.