Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2026/04/21
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak adierazi duenez, bere departamentuak MUGI txartel anonimoen erosketa eta karga diruz laguntzen du, eta gero erakundeak artatzen dituzten pertsonen artean banatzen ditu.
2026/04/21
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
Diputatu nagusia lurraldeko enpresa nagusiekin elkartu da gaur, arlo horretako enpresen nazioarteko erronkak eta lehiakortasuna aztertzeko. Gipuzkoak ordezkaritza zabala du WindEurope Europako azoka eoliko handienean: lurraldeko 13 enpresa daude sektoreko erakusleiho nagusian.
2026/04/21
Lurralde OrekaDinosauroen garaiko iratzeetatik etorkizuneko lorategietara: Iturrarango 22. Landare Berezien Azokak mundu osoko 50 mintegi bilduko ditu apirilaren 25 eta 26an
2026/04/22
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez diputatuak adierazi du bere departamentuak %10 handitu duela partida hori, eta iaz hamar udalerrik jaso zutela horren onura, 7.000 biztanletik beherako herriek beren plangintzan iraunkortasuna, hiri-berroneratzea edo klima-aldaketa, besteak beste, txertatu ahal izateko eta, horrela, 2006ko Lurzoruari buruzko Euskal Legea betetzeko.
Sareak 7.920 pertsonari ematen die arreta, eta 560 eragile, senide eta zaintzaile baino gehiago biltzen ditu; 18tik 31 ekosistemara egindako jauziarekin eta 3,7 milioi euroko inbertsioari esker, mendekotasunean, prebentzioan eta gizarteratzean eragina duen eredua indartu da. Tokiko Zaintza Ekosistemen IV. Jardunaldiak 140 eragile inguru elkartu ditu, ordezkari instituzionalak, udal arduradunak, gizarte arloko profesionalak eta hirugarren sektoreko erakundeak tartean. Bertan komunitatean, prebentzioan eta pertsonalizazioan oinarritutako eredua sendotzeko apustua berretsi da
2026/04/23
Diputatu NagusiaTopaketan Eider Mendoza diputatu nagusia eta Unai Andueza Ekonomia Sustapeneko diputatua izan dira. Iraia Ibarzabalek (Multiverse Computing), Marta Calderonek (Viralgen), Josean Rodriguezek (ADEGI), Pili Alonsok (TKNIKA) eta Iñigo Ugartek (ieteam_) hartu dute parte.
2026/04/23
OgasunaJoan den urtean, Foru Ogasunak 95.156 jarduketa egin zituen iruzurra prebenitzeko, zergadunen zerga informazioa lortu eta aztertzeko, eta aitortu gabeko zenbatekoak erregularizatu eta kobratzeko
2026/04/24
KirolakDonostian eta Gipuzkoan egingo da azken fasea, Illunben, maiatzaren 8tik 10era, emakumeen kirola, inklusioa eta herritarren parte-hartzea indartzeko jarduera-programa zabal batekin.
Ekitaldian ikasleak, enpresak eta ekosistemako eragileak elkartu dira MUBIL Centerren, mugikortasunaren arloan talentua bultzatzeko. Euskadi guztiko Formula Student eta MotoStudent taldeek beren gaitasun teknikoak eta profesionalak aurkeztu dizkiete sektoreko enpresei. Eider Mendozak ekimen horien garrantzia azpimarratu du, kalitatezko enplegua eta ongizatea sortzeaz gain, lurraldeko indarguneetan oinarritutako balio handiko sektoreak sustatzen dituztelako eta gazteei ateak irekitzen dizkietelako.