Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2024/10/30
MugikortasunaTurismoko prestakuntza-zentroekin egin duen bezala, diputatuak bisita-erronda bat hasi du mugikortasunarekin lotutako graduak ematen dituzten Gipuzkoako hainbat prestakuntza-zentrotara, sektorearen errealitatea eta Gipuzkoan eratzen diren profil profesionalak zuzenean ezagutzeko
2024/10/30
Lurralde Oreka40 bat pertsona hurbildu dira Bergarako informazio-saiora, lehen sektorearen belaunaldi-erreleboa bermatzeko helburuarekin foru-erakundeak lurraldean abian jarri duen ekimenari buruz.
· Foru Erakundeak 750.000 euro bideratuko ditu Etorkizuna Eraikizen esparruan definitutako bi misio horiek indartzera bideratutako lankidetza-ekimen berritzaileak laguntzera. Misio horiek legegintzaldiko bi helburu estrategiko dira. · Laguntzak Gipuzkoako eragile publiko eta pribatuei zuzenduta daude, eta lurraldearen potentzial guztiaz probestea bilatzen dute gizartearentzat garrantzitsuak diren erronka horiei aurre egiteko. · Testuinguru honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta EIT-Climate KICek jardunaldiak egingo dituzte bihartik ostegunera bitartean, Esloveniako gobernuaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko ezagutza trukatzeko, bi lurraldeek elikadura jasangarriaren inguruan partekatzen duten misioaren inguruan. · Aipatutako jardunaldien esparruan, finantzaketa sistemikoa ere landuko da, gure ongizate ekonomiko eta soziala eta lurraldearen kohesioa bermatuko duten proiektuak sendotzeko eta lotzeko tresna gisa.
2024/06/20
BerrikuntzaIdeiak 2024 deialdiko ekimenak aukeratzeko epea uztailaren 9ra arte egongo da zabalik www.gipuzkoa64.eu webgunean
Nahi gabeko bakardadeei aurre egiteko Gipuzkoako estrategia, Hariak, lider aukeratu dute beste bost herrialdek osatzen duten Europako sare batean. Gaur Tabakaleran izan den ekitaldian, 300 lagun baino gehiago bildu dira nahi gabeko bakardadeari heltzeko eta nazioarteko esperientziak trukatzeko.
2024/06/19
KirolakAntolakuntzak 4.238 euroko txekea eman dio Gautenari, bere laguntza baliotsua eskertzeko. Bertaratutako guztiak pozik agertu dira “egindako lanak fruituak eman dituelako” eta 2022ko edizioko maila oso altua izanik, gainditu delako sentsazioa izan dute.
2024/06/19
Diputatu NagusiaHarrera egin da EHUk eta Kanadako Enbaxadak bi lurraldeek mendeetan zehar elkarren artean izan duten eragina aztertzeko antolatutako «Euskal Herria eta Kanada. Itsasotik izarretara» udako ikastaroaren baitan
2024/06/19
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Gipuzkoako Gurutze Gorriak beren indarrak batu dituzte lurraldean ingurumen-jasangarritasuna eta gizarte-berdintasuna sustatzeko asmo handiko akordio batean. Hitzarmen horrek mugarri bat ezartzen du klima-aldaketaren aurkako borrokan eta ingurumen-sentsibilizazioan.
2024/06/19
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak jakinarazi du akordio honetara iritsi dela Donostiako Udalarekin, linea berri horrek kalte handiagorik eragin ez dezan
2024/06/20
AzpiegiturakUztailean hasiko diren lanek 5 hilabete iraungo dute eta tunel barruko 132 proiektoreak aldatuko dira eta tunel ahoko sistema osoa ere berrituko da. Instalazio guztia energetikoki eraginkorra izango da aurrerantzean