Breadcrumb

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

Category Facet

DGN.filtros

Category Facet

Search Results

10
Aldundiak eta UPV/EHUk ingurumen-zuzenbidearen erronkei aurre egiteko lehen Jasangarritasun Gela osatu dute

2024/12/12

Ingurumena

Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Jasangarritasun Gela ingurumen-zuzenbidearen arloko truke- eta prestakuntza-foro gisa aurkeztu da, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan.

Abenduak 13, Santa Lutzi Feria 2024

2024/12/10

Lurralde Oreka

ABENDUAK 13, SANTA LUTZI FERIA 2024

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua, Azahara Domínguez, Alkizako alkate Iñaki Irazabalbeitiarekin bildu da, Gipuzkoako udalerriekin egiten ari den entzute aktiboaren errondarekin jarraituz

Diputatuak eta alkateak herriko Lurraldebus zerbitzuarekin lotutako gaiak jorratu dituzte, baita naturarekin, ezagutzarekin eta zaintzarekin lotutako baliabide turistikoak ere.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek larunbat honetan Gilda Egunaren X. edizioaz gozatzeko gonbitea egin du

2024/12/12

Turismoa

Larunbat honetan, 21 herritako ehun taberna eta jatetxek baino gehiagok pintxo herrikoi hau eskainiko dute euro bateko prezioan. Gilda Kofradiaren eta Pintxoaren arabera, ostalaritzaren parte-hartze handiena duen Gipuzkoako ekitaldi gastronomikoa da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskaliten errekonozimendua jaso du, Zaintza HerriLab estrategian egindako gizarte-berrikuntzagatik

• Gipuzkoako Foru Aldundia Quality Innovation Award (QIA) sariaren nazioarteko finalista izan da eta estatu mailan irabazle izendatu dute, Zaintza HerriLab estrategia berritzaileagatik. • Euskalitek antolatutako Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariaren galan izan da errekonozimendua, eta adinekoen arreta hobetzeko tokiko zaintza-ekosistemen garapenari egindako ekarpena azpimarratu da bertan.

Diru-bilketa metatuak % 1,1 egin du gora Gipuzkoan azarora arte, aurreko urtearen aldea

2024/12/11

Ogasuna

Aldundiak 58 milioi euro gehiago bildu ditu urrira arte, 2023ko aldi beraren aldean

Foru gobernuak deitoratu egin du EH Bilduk aurrekontuen negoziazioan bere burua baztertu izana

2024/12/12

Gobernantza

• Irune Berasaluze foru bozeramaileak “erabateko penaz” hartu du ezker abertzalea, herritarren ongizatean onura duten adostasuna bilatu baino, beste alderdiei betoak jartzen aritzea. • Datorren urteko partidetan ia 30 milioiko hobekuntzak proposatu dizkio foru gobernuak EH Bilduri, 2025erako Nafarroan lortutakoaren bikoitza eta Araban lortutakoaren hirukoitza.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Azahara Domínguezek, Gipuzkoako bost atrakzio turistiko aurkeztuko ditu Fiturren

2025/01/13

Turismoa

Azahara Domínguez Madrilera joango da datorren astean, sektore horretan Estatuko azokarik garrantzitsuenean Gipuzkoak duen eskaintza turistikoa erakusteko. Oiassoko termak eta Irungo Irugurutzetako labeak, Geoparkeko Bira ibilbidea, Urola Kostako turismo-marka berriaren aurkezpena, Zumarragako Hauspoa eta tunela proiektua eta Hiruma eskualdeaz gaindiko proiektua izango dira aurtengo edizioan sustatuko diren turismo-erakarpenak. Horrez gain, diputatuak Gipuzkoako turismo eredu berria azalduko du Madrilen.

Komunitate balioak ospatu eta indartzea izango da Gipuzkoako lehen erreferentzia idatziaren milagarren urteurrenaren ospakizunen xedea

• 1025ekoa da Gipuzkoa (‘Ipuscua’) hitza jasotzen duen lehen dokumentu idatzia: urte hartan Gartzia Azenariz izeneko jaunak Olazabaleko Salbatore monasterioa (egungo Altzon) eman zion San Juan de la Peñako zenobioari. • ‘Ipuskoa. Izanetik izena 1025-2025’ lemapean, milagarren urteurreneko egitarau zabala ari dira prestatzen lurraldeko herri erakundeak; haren berri eman dute gaur Eider Mendoza diputatu nagusiak, Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako presidenteak eta Xabier Olano Altzoko alkateak.

Gipuzkoako Borondatezko Karbono Funtsak Hernaniko Antziola errekastoa berroneratu du

2025/01/14

Ingurumena

87.000 euroko inbertsioarekin, proiektuak erriberaren egonkortasuna hobetzen du, biodibertsitatea sustatzen du eta putzuen eratzea ekiditen du, Hernaniko biztanleei eta ingurune naturalari mesede eginez.