Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2023/02/22
MugikortasunaMugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak aurreko urteko zuzkidura bikoiztu du, udaletako bizikleta eta oinezkoentzako bideak eraiki eta hobetzeko. Rafaela Romero: «Mugikortasun aktiboa, irisgarria, segurua eta berdintasunezkoa departamentuko politikaren funtsezko ardatzetako bat da legegintzaldi honetan, eta politika hori Gipuzkoako udalekin batera laguntzeko bultzada bat izango da».
2023/02/21
MugikortasunaRomerok MITeko adituen aurrean azaldu du Gipuzkoako garraio publikoaren arrakasta, MUGI sistemaren bidez. MITMAk antolatutako topaketan, foru diputatuak Gipuzkoako tarifen integrazio sistemari eta mugikortasunari buruz hitz egin du, genero ikuspegia integratzen duena eta zainketen mugikortasunari arreta ematen diona. Horrela, Gipuzkoako garraio publikoaren sistemaren arrakastaren funtsezko alderdiak zehaztu ditu, eta ADIFeko, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko eta Massachusettseko Instituto Teknologikoko (MIT) ordezkarien aurrean egin du. Azken horiek munduko erreferentzia dira mugikortasunari eta munduko unibertsitaterik onenari dagokienez, QS rankingaren arabera.
2023/02/17
GazteriaGure Plaza Txo! 1.000 biztanletik beherako Gipuzkoako hamar udalerritan garatuko den proiektu esperimentala da. Aizarnazabal, Albiztur, Alkiza, Altzo, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Ikaztegieta, Larraul eta Lizartzan burutuko da.
2023/02/20
AzpiegiturakEskualde mailako konponbideak landu eta herritar guztien beharrei erantzungo dien ibilbide-orria osatzeko, Oiarbide diputatuak mahaira batzeko deia luzatu dio Irungo Udalari ere
2023/02/17
MugikortasunaPasaialdea berritzea eta berroneratzea da hitzarmenaren helburua, eta hiri-berrikuntzaren, jasangarritasunaren, mugikortasunaren eta hiri-ekipamenduen arloko jarduketak aurreikusten ditu, Foru Aldundiaren eta Pasaiako Udalaren arteko lankidetza instituzionalari esker herritarrentzako gune atseginak lortzeko.
Aldundiak erakunde arteko mahai bat jarri du abian indarkeria matxistaren aurreko arreta jorratzeko eta koordinatzeko; zazpi udal, mankomunitate bat, Eusko Jaurlaritza, Fiskaltza, Epailetza eta Abokatuen Elkargoak osatzen dute mahaia.
Lurraldeko 30 enpresatan proiektu pilotu bat gauzatzeko hitzarmen bat sinatu dute.
2023/03/22
MugikortasunaMugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Rafaela Romerok, Oñatiko alkate Izaro Elorzak, Arrasateko alkate Maria Ubarretxenak eta Bergarako alkate Gorka Artolak hitzarmena sinatu dute gaur goizean, Gipuzkoako hiru herrien artean Lurraldebusen erabiltzaileentzako gune estrategikoa den San Prudentzioko nodo intermodala egokitzeko eta komuna jartzeko proiektuari ekiteko. Hitzarmenaren arabera, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Foru Departamentuak exekuzio-aurrekontuaren % 60 jarriko du, 222.000 euro guztira. Foru Aldundietatik aterako diren 133.000 euroez gain, gainerako % 40 hiru udalek ordainduko dute.
2023/03/22
IngurumenaMartxoaren 28an, 19:00etan, Ordiziak GNAT Zinemako hirugarren edizioko filmetako bat proiektatuko du: “Fire of love”.
2023/03/22
KirolakGipuzkoan, pertsona ez-aktiboen % 33 emakumeak dira, eta % 25 gizonak. EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak egindako azterlanaren arabera, 30 eta 50 urte bitarteko emakumeak bereziki ez-aktiboak dira. Arrazoi nagusia denbora falta da.
2023/03/22
Gizarte PolitikaGipuzkoako Gizartean Esku-hartzeko Etika Batzordeak prestatu du “Zuk jakitea nahi dut…” gida, zainketak errespetuz planifikatzen laguntzeko helburuarekin.
2023/03/22
AzpiegiturakApirilean lizitaziora aterako den eraikuntza-proiektuak zubibidea hobetuko du egiturari dagokionez, eta zabaldu egingo du, espaloiak barne.
2023/03/21
IngurumenaBidania-Goiatzen dago Reviglass, eta 38 urteko esperientzia du beirazko mosaikoak fabrikatzen %100 birziklatuak.
2023/03/22
IngurumenaEitzagako ibarbidearen urbanizazio proiektuak gaur egun intubatuta dagoen erreka-zati bat azaleratuko du, ingurunea naturalizatuz eta ibarbidea ingurumenaren aldetik berreskuratuz.
Bere nazioarteko nortasunari eusten dio, lehen mailako parte hartzaileak izango ditu eta azaroaren 24tik 30era bitartean egingo da Tabakaleran.
2022/11/04
MugikortasunaMITMArekin lankidetza-hitzarmena sinatzeak agerian utziko du Zikloteka nazio-mailako zentro gisa, Espainiako Gobernuaren bizikletaren estrategiaren barruan kokatzen baitu, Aurrekontu Orokorretan berariazko zuzkidura batekin.
2022/11/11
Gizarte PolitikaDiru laguntzen bi lerro berriren bidez, 2023an 1.450.000 euro gehiago xedatuko dira gizarte eta zainketen arloan proiektu berritzaileak sustatzeko.
XXI. mendean aurrera egin ahala, klima aldaketaren ondorioek eragina izango dute itsasoaren batez besteko mailaren igoeran, eta uholdeak eragin ditzakete Pasaiako erdigunean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Asmaturi eskatutako txostenaren arabera. Neurri zuzentzaileak oinarrituko dira Pasaiako badia berroneratzeko esparruan gauzatuko diren hainbat jardueratan.
2022/11/15
Mugikortasuna* Azaroaren 15etik aurrera MUGI txartelarekin bidaiatu ahal izango da Bilboko Metroaren linea guztietan. • Barik txartel arruntarekin ordaintzen den tarifa bera ordainduko da.
2022/11/10
KulturaHarkaitz Millan Kulturako diputatua: «40 lanen antologia bat, Angel Valdesek egina, Imanolen musika-ekoizpenaren alderdirik esanguratsuenak jasotzen dituena. Elixabete Garmendiak, Karlos Gimenezek, Felipe Juaristik eta Angel Valdesek berak hartu dute parte liburuan, Imanol bere testuinguru sozial eta politikoan kokatzen duten testuekin».