Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2024/09/23
IngurumenaDonostiako Zinemaldiak 1.840 m² alfonbra gorri jasangarri izango ditu, Jasangarritasun Departamentuak emana eta % 100 birziklatua eta birziklagarria.
2024/09/25
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, Donostiako Udalak onartu egin du E21 linea (Aeropuerto>Hondarribia>Donostia) Frantzia pasealekuan, Iparraldeko Geltokiaren parean, gelditzeko Aldundiaren proposamena
2024/09/25
Lurralde antolaketaJoakin Tellería Pasaiako Portu Agintaritzako presidenteak eta Teo Alberro Pasaiako Udaleko alkateak sinatu dute, Azahara Domínguez diputatuaren aurrean, 2024an indarrean jarriko den eta lau urteko indarraldia izango duen lankidetza-akordioa. Akordio hau aldez aurretik egin beharreko izapidea da, Udalak foru-erakundearen finantzaketa jaso dezan
2024/09/26
Lurralde antolaketaAzahara Dominguez diputatuak agerraldia egin du Batzar Nagusietan plan horien ildo nagusiak azaltzeko. Gainera, aste honetan zehar alkateekin, hirigintzako zinegotziekin eta Planaren eraginpeko udalerrietako teknikariekin bildu da, eta datozen asteetan herritarrei zuzendutako erakusketa publikoak egingo dira
Jasangarritasun Departamentuak eta Uliazpi Fundazioak Zubieta Zentroan aerotermia-sistema bat instalatzeko obrak finantzatu eta gauzatuko dituzte, bai eta etxe bateko barne-banaketa aldatzeko ere.
2024/09/24
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/09/20
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
Gipuzkoako Foru Aldundiak proiektu pilotu bat jarri du abian, basoek dituzten onura terapeutikoak zainketa eta gizarte-babeseko sarearen barruan dauden pertsonen osasun integralean baliatzeko
2024/10/22
Turismoa200 profesionalek baino gehiagok lan egingo dute gaurtik osteguna bitartean “Arrakastaren gakoak ekoturismoko helmugetan eta esprientzietan” lelopean Geoparkean egingo den ekoturismoari buruzko Nazio Batzarraren zazpigarren edizioan.
2024/10/23
Azpiegiturak13,3 milioi euroko inbertsioak jarraipena emango die errepidearen segurtasuna eta trafikoaren arintasuna hobetzeko lanei, eskualde osoarentzat funtsezkoa den errepide batean. Fase honetan aurreratzeko tarte berriak gehituko dira eta ingurumenaren berreskurapeneko neurriak aplikatuko dira.
2024/10/23
Ekonomia SustapenaHirugarren edizioan, eraldaketa digitala, jasangarritasuna, belaunaldi-erreleboa eta enpresa-proiektuen hazkundea jorratuko ditu.
2024/10/23
Gizarte Politika• Kanpainaren helburua boluntariotza modalitateren batean aktiboki parte hartzeko deialdia egitea da. • Atzegik azpimarratu du boluntariotza egiteko ez dela inolako prestakuntzarik behar, denbora librea eta partekatzeko gogoa izatea besterik ez.
2024/10/24
Gizarte PolitikaGipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk 30 saio antolatu dituzte adinekoen egoitzetan; aurtengoa bederatzigarren edizioa izango da.
2024/10/24
Lurralde antolaketaKonferentziak aukera emango die METREX sarea osatzen duten berrogeita hamar hiri eta eskualde baino gehiagori Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua egiten ari den lan-gaietan egindako aurrerapenak erakusteko, pertsonak ardatz dituzten politikekin.
2024/10/22
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/11/11
IngurumenaEkitaldi solidarioa azaroaren 20an izango da, 20:00etan. Ekimen solidario honen bidez, Elikagaien Bankuak Gipuzkoan eta Valentzian egiten duen lanerako dirua bildu nahi da, eta bildutako diruaren % 50 DANAko kaltetuei laguntzeko dohaintzan emango da, elikagaien pobreziaren eta larrialdi klimatikoen aurrean duten konpromiso kolektiboa azpimarratuz.
Eider Mendozak Gure Lurra kongresuaren zazpigarren edizioa ireki du, 500 parte-hartzaile baino gehiagorekin. Bertan, lehen sektoreak gizartearen ongizate integralari egiten dion ekarpenari buruzko testigantzak partekatu dira
2024/11/14
IngurumenaAurten, Hondakinak Prebenitzeko Europako Asteak elikagaiak alferrik galtzean jartzen du arreta, baina ehunak eta tamaina handiko hondakinak berrerabiltzeari, ekonomia zirkularraren sustapenari eta emakumeen ahalduntzeari ere heltzen die.
2024/11/11
OgasunaAraba, Bizkai eta Gipuzkoako Ogasuneko eta Finantzetako diputatuek berrikuspen fiskalaren egoera aurkeztu dute, neurri nagusiekin batera, gaur beren lurraldeetako Batzar Nagusietan.
Azaroaren 26 eta 27an Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian egingo den ‘Hizkuntzen Irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua aurkeztu dute gaur Irune Berasaluzek, Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea; Lohitzune Txarolak, LANGUNE, Euskal Herriko hizkuntza industria elkarteko zuzendariak; eta Gösta Toftek, Union of European Nationalities (FUEN) elkarteko lehendakariordeak. Kongresua, LANGUNEk FUEN erakundearekin batera antolatu du.