Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2026/07/24
LankidetzaGipuzkoa Cooperak Diversity4Equality eta Réseau des Îles de Basse Casamance erakundeekin batera gauzatuko duen proiektuak indartuko du Senegalgo 21 herrixkatako emakumeen autonomia ekonomikoa eta lidergoa.
2026/07/24
Diputatu NagusiaGipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, eta pertsona guztien ongizatea ardatz hartuta, ariketa fisikoa, elikadura osasuntsua, lorezaintza, komunikazioak ongizatean duen eragina edota nahi ez diren bakardadeak izango dira hizketagai San Pedro kalean kokatuko den “plaza irekian”.
2026/07/24
Diputatu NagusiaZIURen egindako bilerak aukera eman du industria-zibersegurtasunaren, adimen artifizialaren eta teknologia kuantikoen arloko estrategiak partekatzeko, baita enpresa-sarearen lehiakortasuna indartzeko erronka komunak aztertzeko ere. "Japonia bezalako herrialde erreferente batek gure estrategia ezagutu eta lankidetza-bide posibleak aztertu nahi izateak erakusten digu bide egokian goazela." Eider Mendoza, Gipuzkoako diputatu nagusia.
2026/07/28
IngurumenaJosé Ignacio Asensio: “Gipuzkoa berriro ere ekonomia zirkularraren abangoardian dago. Erreparatzeko eskubidea zerbitzu publiko bihurtu dugu, herritarrak ahalduntzeko, zaharkitze goiztiarrari aurre egiteko eta hondakin elektronikoak murrizteko”.
2026/07/28
SuhiltzaileakGipuzkoako Foru Aldundiko Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzua mobilizatu egin da Madril, Avila eta Toledori eragiten dieten baso-suteak itzaltzeko lanetan parte hartzeko, Euskadiko larrialdi zerbitzuek koordinatutako laguntza dispositiboko partaide gisa.
2026/07/28
AzpiegiturakAldundiak 1,32 milioi euro bideratuko ditu egungo bidegurutze semaforizatua ordezkatu eta trafikoaren segurtasuna eta arintasuna hobetzeko. Jarduketa Bidasoaldeko Hobekuntza Plan Integralaren parte da, eta bidegorri eta oinezkoentzako ibilbide berri batekin osatu du jarduketa hau.
2026/07/28
Ekimenak, Irun erreferentzia-gune gisa sendotuko du BIO eremuan, enplegu kualifikatua sortzea, talentua erakartzea eta aukera ekonomiko berriak garatzea bultzatuz. Proiektuak Gipuzkoarentzat dagoeneko estrategikoa den sektore bat indartuko du, aberastasuna eta berrikuntza sortzeaz gain, pertsonen osasuna, bizi-kalitatea eta ongizatea zuzenean hobetzen laguntzen duena.
2026/07/30
Gizarte Politika• Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoa Zainduzen lehen deialdi publikoak egin ditu, zaintzarako azpiegitura berriak garatuko dituzten lehen sozietate mistoak eratu eta proiektuak eta bazkideak hautatzeko. • Foru sozietate publikoaren lehen urrats operatiboa da. Zaintza ereduaren eraldaketa bizkortzea eta erronka demografikoari erantzutea ditu helburu.
2026/07/29
Diputatu NagusiaGipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, bi egunez, San Pedro kalean egongo da kokatuta ekimen hau. Bertan, elkarrizketarako eta hausnarketarako gunea zabaldu da, “ondo egoteaz gain, ondo sentitzeko” gakoak partekatuz.
2026/07/29
IngurumenaGloria Vázquez Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Administrazioko zuzendariak eta Egoitz Luisa Anoetako alkateak 4.663 metro koadroko espazio berria bisitatu dute; naturarekin harremana, bizikidetza eta ingurumen-hezkuntza uztartzen dituen gunea.
2026/07/28
GobernantzaDiputatuen Kontseiluaren erabakiak
2026/08/05
Gizarte Politika• Proiektu pilotuari esker, abuztuan laguntza-premia handiak dituzten adingabeei arreta espezializatua eskainiko zaie; horrela, haien ongizatea hobetzeaz gain, familiei ere atseden hartzeko aukera emango zaie, laguntza-baliabide gutxiago dauden garai batean
2026/08/03
AzpiegiturakEstazio honetan berritu den seigarren eta azken bidea martxan da. Lanek irailera arte jarraituko dute, portikoko barne-instalazioetan egingo diren azken esku-hartzeekin.
2026/08/07
AzpiegiturakAldundiak 3 milioi euroko inbertsioa egingo du AP-1 eta AP-8 autobideetan lau kargagune egokitu, bide segurtasuna hobetu eta lurraldeko mugikortasun jasangarriko azpiegitura indartzeko lanetan.
2026/08/11
IngurumenaGipuzkoako Foru Bideometria Sareko kamerek zerurantz orientatutako irudia eskainiko dute eklipseak irauten duen bitartean, etxetik jarraitu ahal izateko, bereziki mugikortasun urriko pertsonei begira.
2026/08/11
AzpiegiturakBidegik 1,7 milioi euroko inbertsioa egingo du larrialdietarako ezinbestekoa den segurtasun-elementu honen saneamendu- eta euste-lanetarako.
Gipuzkoako diputatu nagusi Eider Mendozak "atsekabe handia" adierazi du Rafa Uribarrenen heriotzagatik. Uribarren 2005 eta 2011 urteen artean Landa Garapeneko foru diputatu izan zen eta hark “gure Herriarekin eta bere garapenarekin izan zuen konpromiso handia” azpimarratu du diputatu nagusiak.
2026/08/12
Gizarte PolitikaLaguntza-deialdiari esker, Gipuzkoako irabazi-asmorik gabeko 191 gizarte-erakundek sustatutako 313 programa garatuko dira.
2026/08/19
OgasunaJoan den hilera arteko bilketa metatu garbia 3.266 milioi eurokoa izan da, 161.194 milioi gehiago urte arteko alderaketan
2026/08/21
AzpiegiturakProiektuak aukera emango du N-I eta A-15 errepideen arteko mugimenduak ordenatu eta trafikoaren segurtasuna eta arintasuna hobetzeko. Aldi berean, Bazkardoko lotune berria eta hobekuntza eta integraziorako jarduera osagarriak garapen teknikoan daude dagoeneko.