Breadcrumb

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

Category Facet

DGN.filtros

Category Facet

Search Results

4
'GK Recycling' karpak ekonomia zirkularraren epizentro bihurtuko du Gipuzkoa

2024/11/16

Ingurumena

Tokiko hamar enpresak Okendo plazan erakutsiko dituzte beren prozesu jasangarriak, etorkizun ekologikoagoa eraikiz eta Gipuzkoako gizartean eta ekonomian eragin positiboa sortuz.

Hariberriak, sexu-indarkeriari arreta integrala emateko foru zerbitzuak, behin betiko kokalekua ireki du Grosen

· Zentro berria Kale Berriaren 10. zenbakian dago, eta eguneko 24 orduetan egongo da martxan, urteko 365 egunetan. · Zentroak zerbitzu integrala eskaintzen du, eta emakumeen eskubideei eta aukerei buruzko informazioa eta orientazioa eskaintzen ditu, bai eta laguntza psikologikoa eta soziala ere, emakumeen errekuperazio-prozesua errazteko. · Donostiakoaz gain, Gipuzkoak beste bi baliabide gehiago izango ditu, Arrasaten eta Goierrin.

Gipuzkoan % 12 elikagai gutxiago erreskatatu dira aurten: "Azken minutua" programa soberakinen murrizketari egokitzen zaio, eta familia kalteberenei laguntzen jarraitzen du

Fruta Landetxak eta Natra Oñatik aitorpen berezia jaso dute "Azken minutua" programan izandako lankidetza nabarmenagatik, eta Gipuzkoan elikagaiak alferrik galtzearen aurkako borrokan erreferente gisa sendotu dira.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek berretsi egin du bere departamentuak Gipuzkoan intermodalitatean jauzi kualitatiboa emateko hartutako konpromisoa

Azahara Domínguez diputatuak eta Xabier Txurruka Zarauzko alkateak bilera egin dute, eta herrian autobus-geltokia izango denaren proiektua aztertu dute. Diputatuak proiektu horretan interesa agertu du. Bi erakundeek Eusko Jaurlaritzarekin berriro biltzeko deia egin dute, erakunde publiko bakoitzak azpiegitura horretan hartuko duen konpromiso-maila zehazteko