Breadcrumb

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

Category Facet

DGN.filtros

Category Facet

Search Results

4
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta Aranzadik "Emakume arkeologoak Gipuzkoan" erakusketa antolatu dute Garberan

2024/06/17

Kultura

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin lankidetzan, "Emakume arkeologoak Gipuzkoan" erakusketa aurkeztu du Garberan. Erakusketa gaur astelehenean, ekainak 17, inauguratuko da, goizeko 11:00etan. Uztailaren 7ra arte egongo da ikusgai. Halaber, historiaurreari buruzko doako tailer bat antolatu dute 8 eta 12 urte arteko haurrentzat, ekainaren 22an, larunbatean, goizeko 11:00etan. 25 plaza baino ez daude eta aldez aurretik izena eman behar da Aranzadiren webgunean: www.aranzadi.eus eta jardueren atalean, bihartik.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak gizarte-erakundeak diruz laguntzen jarraituko du, gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonei Mugi txartela eskuratzen errazteko

2024/06/14

Mugikortasuna

Azahara Domínguezek zuzentzen duen sailak MUGI txartelak erosi eta kargatzen jarraituko du, Caritas, SOS Arrazakeria, Zehar Errefuxiatuekin eta Gurutze Gorria GKEetako kide diren eta kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei estaldura eta laguntza emateko.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 30 minuturo lotuko du Donostia Loiuko aireportuarekin irailaren 30era arte

2024/06/15

Mugikortasuna

Ordutegi berriak datorren ostegunetik aurrera (ekainak 20) jarriko dira indarrean, eta txartelak astelehen honetatik (ekainak 17) aurrera erosi ahal izango dira aldez aurretik

Aldundiak eta Deustuko Unibertsitateak bat egin dute Gipuzkoan elikagaiak alferrik galtzearen aurkako borrokan

2024/06/10

Ingurumena

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Deustuko Unibertsitateak urrats garrantzitsua eman dute elikagaien xahuketaren aurkako borrokan, elikagaien hondakinen kudeaketaren analisi- eta eraginkortasun-proiektu bat gauzatzeko.