Breadcrumb

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

Category Facet

DGN.filtros

Category Facet

Search Results

4
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak udalerri txikiekin duen konpromisoa indartzen du, beren hirigintza-plangintzan aurrera egin dezaten laguntzen lerroa zabalduz

Azahara Domínguez diputatuak adierazi du bere departamentuak %10 handitu duela partida hori, eta iaz hamar udalerrik jaso zutela horren onura, 7.000 biztanletik beherako herriek beren plangintzan iraunkortasuna, hiri-berroneratzea edo klima-aldaketa, besteak beste, txertatu ahal izateko eta, horrela, 2006ko Lurzoruari buruzko Euskal Legea betetzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak zaintza komunitarioen eredua sendotu du, ia 8.000 herritarrei arreta ematen dieten 31 tokiko zaintza ekosistemekin

Sareak 7.920 pertsonari ematen die arreta, eta 560 eragile, senide eta zaintzaile baino gehiago biltzen ditu; 18tik 31 ekosistemara egindako jauziarekin eta 3,7 milioi euroko inbertsioari esker, mendekotasunean, prebentzioan eta gizarteratzean eragina duen eredua indartu da. Tokiko Zaintza Ekosistemen IV. Jardunaldiak 140 eragile inguru elkartu ditu, ordezkari instituzionalak, udal arduradunak, gizarte arloko profesionalak eta hirugarren sektoreko erakundeak tartean. Bertan komunitatean, prebentzioan eta pertsonalizazioan oinarritutako eredua sendotzeko apustua berretsi da

Gipuzkoak ekosistemako erreferenteak elkartu ditu ekonomia berriaren, enpleguaren eta talentuaren etorkizunari buruzko podcast batean

Topaketan Eider Mendoza diputatu nagusia eta Unai Andueza Ekonomia Sustapeneko diputatua izan dira. Iraia Ibarzabalek (Multiverse Computing), Marta Calderonek (Viralgen), Josean Rodriguezek (ADEGI), Pili Alonsok (TKNIKA) eta Iñigo Ugartek (ieteam_) hartu dute parte.

2025ean, Gipuzkoak 190 milioi euro  erregularizatu zituen iruzur fiskalaren aurkako  prebentzio ekintzen bitartez

2026/04/23

Ogasuna

Joan den urtean, Foru Ogasunak 95.156 jarduketa egin zituen iruzurra prebenitzeko, zergadunen zerga informazioa lortu eta aztertzeko, eta aitortu gabeko zenbatekoak erregularizatu eta kobratzeko