Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2026/04/24
KirolakDonostian eta Gipuzkoan egingo da azken fasea, Illunben, maiatzaren 8tik 10era, emakumeen kirola, inklusioa eta herritarren parte-hartzea indartzeko jarduera-programa zabal batekin.
Ekitaldian ikasleak, enpresak eta ekosistemako eragileak elkartu dira MUBIL Centerren, mugikortasunaren arloan talentua bultzatzeko. Euskadi guztiko Formula Student eta MotoStudent taldeek beren gaitasun teknikoak eta profesionalak aurkeztu dizkiete sektoreko enpresei. Eider Mendozak ekimen horien garrantzia azpimarratu du, kalitatezko enplegua eta ongizatea sortzeaz gain, lurraldeko indarguneetan oinarritutako balio handiko sektoreak sustatzen dituztelako eta gazteei ateak irekitzen dizkietelako.
2026/04/15
AzpiegiturakBidegik 14,9 milioi euro inbertituko ditu 2026an eta 2027an, AP-8, AP-1 eta AP-636 autobideen eta GI-20 errepidearen zirkulazio baldintzak hobetu eta mantentze lanak gauzatzeko
2026/04/15
OgasunaForu Ogasunak aurreikusten du errenta kanpainak 92,5 milioi euroko saldo positiboa izango duela zergadunen alde. 295.852 autolikidazio-proposamen egin dira kanpaina honetan. Atzo arte, Foru Ogasunak 115 milioi euro itzuli dizkie Gipuzkoako zergadunei errenta kanpaina honetan.