Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2026/04/27
Ekonomia SustapenaOrdezkaritza Casablanca eta Tanger-Kenitran izango da apirilaren 27tik 30era bitartean, Marokoko industria polo nagusietako bi, Gipuzkoako enpresentzat negozio aukerak sustatzeko. Zenbait sektoretako Gipuzkoako 20 enpresak hartzen dute parte, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Gipuzkoako Ganberako ordezkariekin batera.
2026/04/27
TurismoaAzahara Domínguez diputatuak adierazi duenez, bere departamentuak dirulaguntzen lerro horren "eguneratze estrategikoa" bultzatu du, sektoreari ematen zaion laguntzari eustera ez ezik, turismoaren dinamika berrietara egokitzera ere bideratuta dagoena. Ildo horretan, neurriaren helburua da ekintzailetza bultzatzea eta turismo-enpresen lehiakortasuna indartzea, berrikuntza, digitalizazioa eta zerbitzuen hobekuntza bultzatuko duten pizgarrien bidez. Era berean, sustapen- eta merkaturatze-gaitasuna indartu nahi da, etengabeko eguneratzea ezinbestekoa den sektore dinamiko batean.
2026/04/28
Diputatu NagusiaEider Mendoza diputatu nagusiak eta Agustin Valdivia alkateak lan-bilera egin dute udalerriaren erronkak aztertzeko; ondoren, foru diputatuek asteroko bilera egin dute udaletxean bertan
2026/04/28
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Cristina Enea Fundazioak, Mestiza ELkartearekin lankidetzan, “Zuntz naturalak eta tokiko jasangarritasuna” erakusketa inauguratu dute gaur, apirilaren 28an, 12:00etan, Cristina Enea Fundazioan. Erakusketa maiatzaren 10era arte egongo da irekita.