Breadcrumb

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

Category Facet

DGN.filtros

Category Facet

Search Results

4
Jasangarritasun Departamentuak bikoiztu egin du hondartzen kudeaketa integralaren inbertsioa, 1,7 milioi euroko zuzkidura historikoarekin

2026/05/15

Ingurumena

Aldundiak eta kostaldeko udalerriek aho batez hartutako akordioari esker, 2026an itsasertza kudeatzeko baliabideak % 143 igo dira.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak ostatu sare turistiko bat bultzatuko dute, lurralde osoan zehar turismo fluxuak modu bidezkoagoan sustatzen jarraitzeko

2026/05/18

Turismoa

Azahara Domínguez diputatua eta Ane Ruiz Gipuzkoako Ostalaritzako zuzendari exekutiboa Gipuzkoako ostatuekin lehenengo topaketa bat egin dute. Helburua, alde batetik, gastronomiaren potentzial turistikoa eta barnealdeko eskualdeen berezitasuna sustatzen lagunduko duen sare bat sortzen aurrera egitea da, eta, bestetik, establezimendu horiek denboran zehar iraun dezaten laguntzea

Gipuzkoak Europan aurkeztu du zaintza-ereduaren eraldaketan ebaluazioa eta etengabeko hobekuntza txertatzeko egiten ari den apustua

Gipuzkoak European Social Services Conference (ESSC) kongresuan parte hartu du. Gizarte politika eta zerbitzuei buruzko Europako foro nagusia da, Maltan egin da eta Europa osoko 900 profesional, erakunde eta elkarte baino gehiago bildu ditu. Maite Peña Zainketen eta Gizarte Politiken diputatuak Zainketen eta Gizarte Politiken 20>30 Agenda aurkeztu du. Agenda horren bidez, Gipuzkoa bere ongizate eta zainketa-ereduaren eraldaketa sakona bultzatzen ari da. Lurralde-estrategia hurrengo hamarkadarako lau eraldaketa-palanka handiren inguruan egituratzen da: gobernantza kolaboratiboa, esperimentazioa, eskalagarritasuna eta ebaluazioa.

Jasangarritasun Departamentuak eta Cristina Enea Fundazioak, Ziklotekako azterlan berri batean, patineteek oinezkoen eta bizikleten mugikortasunerako dituzten arriskuez ohartarazi dute

2026/05/19

Ingurumena

Gipuzkoak, lehen aldiz, 10 milioi joan-etorri baino gehiago egin ditu bidegorri-sarean, eta MPIek modu aktiboetan duten inpaktuaz ohartarazi du.