Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/07/30
Ekonomia SustapenaCDL-Donostia zentroak bat egingo du nazioarteko CDL Quantum programarekin, eta adimen artifizial (AA) kuantikorako eta hizkuntza naturalaren prozesamendurako CDL AA korronte bat jarriko du abian; alde batetik, IBMren System Two ordenagailu kuantiko iritsi berria osatzeko eta, bestetik, teknologia sakonak Europan merkaturatzeko nodo gisa Gipuzkoaren ekimena haziarazteko.
2025/08/22
GobernantzaParte hartzeko epea irailaren 1etik 30era egongo da zabalik, eta 18 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, argazkilari zaleei zein profesionalei. Lehiaketaren gaia ‘Ekin. Zaindu. Bizi’ da: Gipuzkoak herritar guztientzako ongizatearekin, zaintzarekin eta bizitza osoarekin duen konpromisoaren isla da.
2025/08/21
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, bere departamentuak aparatu berri bat erosi du, Estatu Batuetako GPS eta Errusiako Glonass sateliteen konstelazioen seinaleak kudeatzeaz gain, Europako Galileo eta Txinako Beidu konstelazioak gehitzen dituena, lan topografikoak "izugarri erraztuz”.