Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/02/26
IngurumenaJosé Ignacio Asensio: “2019an lehen topaketa egin genuenean, birziklatzearen sektoreak 500 milioi euro fakturatzen zituen Gipuzkoan. Gaur egun, kopuru hori hirukoiztu egin da: 1.500 milioira iritsi da, eta lurraldeko BPGaren % 6 da, 6.500 enplegu sortuta”.
2025/02/28
KulturaHaren familiak Koldo Mitxelena Kulturunaren liburutegian gorde zuen funtsak erakusgai jarritako materialaren % 90a osatzen du. Koldo Mitxelenaren obrak egin bitartean, material hori Oñatiko Artxibo Historiko Probintzialean gorde da, eta erakusketa amaitu ondoren, irailaren 28an, bertara itzuliko da.
2025/02/28
LankidetzaArkeolanek, Aspegik, Biodonostiak, CFM-MPCk, Aiala ostalaritza-eskolak, Kukai Dantzak eta Zinemaldiak beren proiektuak garatzen jarraituko dute 2025ean. Programaren helburua da Gipuzkoan errotuta dauden eta nazioarteko lankidetzaz kanpokoak diren erakundeak inplikatzea beren eragin-eremuko proiektuak gara ditzaten garapen-bidean dauden herrialdeetan.
2025/02/28
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, gaurtik martxoaren 16ra, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Lurraldebuseko autobusek kanpaina honetarako prestatu diren eta Gipuzkoako hiriarteko autobus-zerbitzuaren barruan emakumeek dituzten rolak erakusten dituzten kartelak eta bideoak erakutsiko dituzte. Bideoek, gainera, sare sozialetan ere izango dute zabalkundea.