Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2023/03/27
MugikortasunaMugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Ander Iturri Mugikortasuneko foru-zuzendariarekin batera, Lurraldebus 2022 txosteneko datu garrantzitsuenak aurreratu ditu, eta laster ezarriko diren zerbitzuen hobekuntza nagusien berri eman du, Lurraldebusen erabiltzaile diren gipuzkoarrentzako onurak areagotuko baitituzte. Hobekuntzen artean, honako hauek nabarmentzen dira: lehenik eta behin, MUGI tarifaren deskontuak aplikatzea Bilboko aireportura egiten diren bidaietan, orain arte ezin baitzituzten MUGIren tarifa ekonomikoak baliatu; eta, bigarrenik, Lurraldebus lehenengoz iristea EHUren Leioako campusera, non, Romerok iragarri duenez, herritarrek MUGI tarifez baliatu ahal izango duten, bereziki Mugi Gaztea txartelaren titular diren ikasleek.
2023/03/24
MugikortasunaRafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak Donostia eta Irun elkartuko dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako bidearen informazio azterlana aurkeztu du gaur. Ia 10 kilometro luzeko azpiegitura horrek, Europako ardatza eta Atlantikoko korridorea konektatzeaz gainera, Donostialdea eta Bidasoa eskualdea ere lotuko ditu. Herritarrek luzaroan eskaturiko proiektu horrek mugikortasun erabilgarria eta segurtasuna lehenesten ditu. Lanak egiteko sei urte inguru beharko dira bidearen zortzi tarteetan, eta 22 milioi eurotik gora bideratuko dituzte.
2023/03/27
GazteriaEibar, Ordizia, Andoain eta Tolosan izango dira apirileko eta maiatzeko kontzertuak. Meler, Andriu, Oihan Vega, Special Trap Residence, edo Ayvee izango dira protagonista Gipuzkoan Gazte Tourren edizio berri honetan.
2023/03/23
IngurumenaAltza eta Intxaurrondoko 100 familia komunitate energetiko hiritar berriaren onuradun izango dira, Garberak plaka fotovoltaikoak instalatzeko utzi duen azalerari esker.