Breadcrumb

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

Category Facet

DGN.filtros

Category Facet

Search Results

40
Eguzkia, Lurra eta eguraldia

2019/03/23

Ingurumena

Asensio: “Klima Aldaketaren aurkako borroka gizateria guztiarena da eta arrakasta izango dugu, bakarrik horrela onartzen badugu”.

Inor atzean ez uztea

Gaur martxoaren 22an Uraren Mundu Eguna ospatzeko, Nazio Batuek lema hau aukeratu dute.

Adinberrik lurzatia desatxikitzea lortu du

Estatuko Portuak erakundeak Hospitalillo inguruko lurrak desatxiki ditu, zahartzearen arretarako zentro berria bertan eraikitzeko

Aldundiak 1,4 milioi euro bideratuko ditu adimen desgaitasuna duten pertsonentzako baliabide berrira

Baliabide horretan 20 plazako eguneko zentro bat eta 14 plazako bizitokiak eskainiko dira Urola Kostako beharrei erantzuna emateko

GK Green Fashion Moda Jasangarriaren Jardunaldiaren hirugarren edizioa

2019/05/02

Ingurumena

Asensio: “Modaren etorkizuna jasangarria izango da edo ez da izango, planetak ezin izango baitu jasan”.

Mundu guztiko landare bereziak erakusgarri Iturrararen

Asteburuan 50 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Landare Berezien 17. Azokan

2019/05/02

Kirolak

Eibartarra 2019 hasieran hil zen eta datorren igandean, maiatzak 5, omenduko dute Astelena pilotalekuan, sarrera librea izango duen ekitaldi batean. Juan Martínez de Irujok egingo du ohorezko sakea.

Lurraren Mundu Eguna: Gure espezieak babestu

2019/04/22

Ingurumena

Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurraren Mundu Egunatekin bat egiten du.

Astelehenean burutuko ditu Diputatu Nagusiak Foru Gobernu berriaren izendapenak

2019/06/29

Egun horretan hartuko dute diputatu berriek kargua, eta departamentuen egitura eta jardun esparruak onartuko dira

"Elkarlanean gipuzkoar guztion etorkizuna bermatzeko oinarri sendoak eraikiko ditugu"

Markel Olano izendatu dute Gipuzkoako diputatu nagusi Batzar Nagusietan.

27 herrialdetako 122 hautagai EQZE-ren bigarren ikasturterako

2019/07/03

irailaren 16an irekiko dizkie ateak bigarren promozioko ikasleei

66 zordunek eta 237,9 milioi euroko zorrak osatzen dute Gipuzkoako Ogasunaren zordun handien zerrenda

2019/06/28

Ogasuna

Foru erakundeak lurraldean Ogasunarekin milioi bat euro baino gehiagoko zorra dutenen laugarren zerrenda plazaratu du

2019/07/02

Kirolak

Denis Itxaso Kultura eta Kirol diputatuak nabarmendu duenez, «Gipuzkoako saskibaloiarentzat eta goi mailan lehiatzera deitutako jokalarien ibilbidearentzat oso negatiboa izango litzateke ez izatea erreferenterik -GBC, alegia- estatu mailako kategoria nagusietan lehiatzen ari denik».

Foru gobernu berriak ekin dio, eragin guztiekin, 2019-2023 legealdi berriari

2019/07/01

Diputatu berriek gaur hartu dute kargua, eta Kontseilu berriak departamentuen egitura eta jardun esparruak onartu ditu.

Euskarazko hedabideentzako dirulaguntza deialdia

Hiru urtetako indarraldirako 9 milioi euro xedatu ditu Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaritzak, euskal erakundeen eta sekteoaren artean lortutako akordioak ezarri bezala

Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko hogeita hamar bat ikaslek parte hartuko dute, beraien irakasleekin batera, Pasaian egingo den «Oarsoaldea akademiatik pentsatua» izeneko jardunaldian, non aurkeztuko dituzten orain dela urtebete gunera egindako bisitatik ateratako ondorioak.

San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionek finkatzea lortu du

2019/08/29

Kultura

2018an egindako 87 filmatzerekin eta 4,2 milioi euroko zuzeneko inbertsioarekin

Gipuzkoak artzaintzaren iragana, oraina eta geroa aldarrikatuko ditu, 35. Artzain Egunean

Gipuzkoako gaztarik onena hautatuko da, besteak beste, eta hainbat profesional omenduko dira, egin duten ibilbideagatik

Ate irekien jardunaldi berri batekin irekiko du kurtso berria Gipuzkoako Foru Aldundiak

2019/08/27

Gobernantza

2.600 lagun inguruk parte hartu dute jada erakundea herritarrei gerturatzen jarraitzea helburu duen ekimen honetan, foru jauregia eta bertan dagoen ondarea ezagutaraziz

“Gipuzkoa Euskadiko erreferentzia turistiko nagusi bezala finkatu dute azken datuek”

2019/08/22

Turismoa

Eskaintza askotariko, dibertsifikatu eta jasangarri baten alde lurraldea egiten ari den apustuarekin lotu ditu emaitza onak Imanol Lasa foru diputatuak

Donostiako sexu erasoa gaitzetsi, eta Gipuzkoako gizarteari dei egin dio Aldundiak “emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko mobilizatu dadin”

“Pertsonen integritate fisikoa eta duintasuna eskubide urraezinak dira”, gogorarazi du Eider Mendoza foru bozeramaileak

210 pertsona Aldundiaren ate irekien jardunaldian

2.800 lagun baino gehiagok ezagutu dute foru jauregia, aurreko legealdian ekimen hau martxan jarri zenetik

Asteartean irekiko da Deba eta Mutriku lotzen dituen GI-638 errepidea

2019/08/28

Azpiegiturak

Proiektu amaitu bitartean, errei mozketak egingo dira une puntualetan

Irekita dago 305 ibilgailurentzako lekua duen Aritzetako aparkaleku disuasorioa

Markel Olano: «Aparkalekua handituz, beste urrats bat egin dugu Gipuzkoan mugikortasun partekatua eta jasangarritasuna ahalbidetzeko bidean»

“Emandako hitza bete dugu, Gipuzkoa sendoagoa da orain eta bere etorkizuna lantzen hasi da jada”

Foru Gobernuak Gipuzkoa geldialditik ateratzea lortu duela esan du diputatu nagusiak, eta orain etorkizuna lantzen ari dela Etorkizuna Eraikizen bitartez

400 pertsona inguru parte hartzen ari dira “Okencasa” programa pilotuan

Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak bat egin dute laguntza sistema hori sustatzeko, familiartekoak etxean zaintzen dituzten pertsonei laguntzeko

Aldundiak Euskaldunon Egunkaria-ren hemeroteka digitalizatu du, eta Koldo Mitxelena Kulturunean jarriko du, edonoren eskura

2019/03/01

Kultura

Berriaren webgunean ere aukera bat egongo da irekian eta testu osoz kontsultatu ahal izateko

Hitzarmen berria euskarazko hedabideekin

Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek eta Hekimen elkarteak euskarazko hedabideen jarduera diruz laguntzeko hitzarmen berri bat aurkeztu dute

Urretxuk desgaitasuna duten pertsonentzako zentro berria izango du 2021erako

Pagoeta auzoan kokatuko da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Urretxuko Udalak eta Aspace elkarteak adostutako protokoloaren emaitza da

Aldundiak Amute-Jaizubia bidegorria inauguratu du Hondarribian Ederbidea proiektu mugakidearen barruan

2019/03/04

Mugikortasuna

Txirrindularien eta oinezkoen bidea erabilgarri dago jada herritarrentzat, 1,4 kilometroko tartea du eta txirrindularien eta oinezkoen kontaketa-estazio bat izango du, baita totem bat ere erremintekin, gerta daitezkeen matxuretarako. Bidegorriak 1,2 milioi euroko kostua izan du.

Bere historiako LPE handienaren egutegia finkatu  du Foru Aldundiak

Enplegu publikoko 338 plazen deialdiak datozen hiru urteetako iraileko hilabetean egingo dira

265 milioi euro itzultzea espero du Gipuzkoako foru Ogasunak 2018ko Errenta kanpainan

2019/04/01

Ogasuna

250.966 autolikidazio proposamen bidaliko ditu foru erakundeak, eta datorren astelehenetik aurrera onartu ahal izango dira