Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2026/03/31
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, apirilaren 13an martxan jarriko den linea berriak 7: 30ean, 14:30ean eta 21:30ean 7: 15ean, 14:15ean eta 21:25ean aurreratuko ditu irteerak, ospitaleko zenbait langilek egindako eskaerari erantzunez
2026/03/31
Landa InguruneaAzkoitian berriki eraikin baten okupazioak sortu duen egoeraren inguruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak honako hau adierazi nahi du:
2026/04/02
OgasunaHiru Lurralde Historikoen eskuduntza fiskal propioari esker, foru aldundiek Irango gatazkak eragin ditzakeen ondorioak arintzeko adostu dituzten zerga neurriak aurkeztu dituzte gaur goizean. Helburua da Ekialde Hurbileko gerraren ondorioek eta ziurgabetasunak hiru lurraldeetako ekonomian, inbertsioan eta enpleguan izan dezakeen eragina arintzea. Neurri horiek, nagusiki, hauek dira: zerga zorrak geroratzea, PFEZaren ordainketa zatikatua egitetik salbuestea, eskuratutako aktibo berrien ezohiko amortizazio azeleratua, enplegua sortzearen kenkari gehitua. Era berean, aldundiek konpromisoa hartu dute BEZaren itzulketen tramiteak arintzeko, hartara enpresek finantzaketa handiagoa izan dezaten.
2026/03/31
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2026/04/07
OgasunaGaurko 12:00ak arte, autolikidazio proposamen bat jaso duten pertsonen % 5,3k onartu dute, Gipuzkoako Foru Ogasunaren datuen arabera
2026/04/07
Gizarte PolitikaZainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak programa espezifiko bat bultzatu du, garuneko paralisia duten haur eta nerabeei 33 arreta egun gehiago emango dizkiena Aspace Gipuzkoako zentroetan.
"Ezarri eta Inzu bezalako enpresa eta talde sendoak ezinbestekoak dira Gipuzkoaren lehiakortasun eta egonkortasunerako", azpimarratu du Eider Mendoza diputatu nagusiak. Aldundiak Gipuzkoako ekonomiaren eragile diren enpresengandik gertu egoteko eta haiekin batera lan egiteko konpromisoa berretsi du.
2026/03/30
Ekonomia SustapenaEider Mendoza diputatu nagusia buru izan duen lan topaketan, bertatik bertara ezagutu dute osasunaren arloan teknologia kuantikoak aplikatzeko ekimen honen garapena.
2026/03/26
Gizarte Politika• Egonkortzeko lanek hiru hilabeteko iraupena izango dute gutxi gorabehera, eta proiektuaren garapenari jarraipena emateko aurretiazko fasea izango dira. • Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Elgoibarko Udalak aldian behin dituzte ha-rremanak bizilagunekin, proiektuaren bilakaeraren berri eman eta haien kezken berri jasotzeko, gardentasuna eta jarraipen partekatua indartze al-dera. • Ekipamendu berriak 169 plaza, espazio komunak eta kanpo eremuak izan-go ditu, eta erabat integratuta egongo da Elgoibarko hiri eta gizarte ingurunean.
2026/04/14
Diputatu NagusiaEider Mendoza diputatu nagusiak lurraldeko ekonomiari “erabateko babesa” emateko konpromisoa berretsi du, ezegonkortasun globalaren aurrean. “Gure lehentasuna konfiantza eta segurtasuna eskaintzea da, enpresak eta autonomoak babestea, enplegua eta pertsonak babesteko”, adierazi du Mendozak.
2026/04/14
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2026/04/14
KirolakGipuzkoako biztanleriaren erdiak bere udalerrian izango du Errege Kopako finala jarraitzeko fan zone bat. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalek 11 gune jarriko dituzte lurralde osoan banatuta, eta, gainera, garraio publikoa indartuko da ospakizun partekatua, erosoa, eskuragarria, segurua eta jasangarria izan dadin.
2026/04/15
Lurralde antolaketaGipuzkoako hainbat herritan egingo diren saio hauetan, gaur egungo gaiak jorratuko dira, hala nola Auditz Akular eremuan aurreikusitako hiri-plangintza, auzoen berroneratzea, Pasaiako portua eta Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPN).
2026/04/14
AzpiegiturakDiputatuen Kontseiluak bultzada eman die Tolosan bidegorri tarte berri bat egiteko eta Amasa eta Villabona artean oinezkoentzako bide seguru berria eraikitzeko proiektu banari
2026/04/16
IngurumenaLehenengo saioa Lasarte-Oriako Antonio Mercero gunean egin da, eta eskualdeko hogeita hamar bat eragile sozial, ekonomiko eta instituzional bildu dira.
2026/04/17
Bizikidetza eta Giza EskubideakAldundiak, Naizen elkartearekin batera egindako diagnostiko bat aurkeztu du, erronkak, beharrak eta hobekuntza-proposamenak identifikatzen dituena, erantzun instituzionala indartzeko helburuarekin. Azterlana oinarri izango da Hurrengo Aniztasun Planaren diseinurako, eta lurralde inklusiboago eta errespetuzkoago baten aldeko konpromisoa indartzen du. Lanak familien eta gazteen testigantza zuzenak jasotzen ditu, arreta berezia jarriz laguntzan, osasunean, hezkuntzan eta diskriminazioaren aurkako borrokan
2026/04/20
Bizikidetza eta Giza EskubideakGipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko jarreren, egoeren eta narratiba xenofoboen inguruko azterlana aurkeztu du Begirune Fundazioarekin elkarlanean egindako txostenak immigrazioarekiko gizarte-pertzepzioaren bilakaera aztertzen du, eta bizikidetzaren erronkak eta diskurtso diskriminatzaileak identifikatzen ditu
2026/04/15
Diputatu NagusiaKopako finalera begirako ekintza nagusiak plazaratu dituzte erakundeetako ordezkariek eta Realak, Sevillako partida handirako hiru egunen faltan. Donostiako Alderdi Ederren fan zone nagusia egongo da eta egitarau zabala antolatuko da bertan, lurralde osoan kokatuko diren guneekin batera.
2026/04/20
KulturaIpuinak eta Antzezlanak izenburupean, euskal kulturaren berrikuntzan funtsezkoa izan zen emakume baten ipuinak eta antzezlanak biltzen dituzte liburukiek.
2026/04/21
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak adierazi duenez, bere departamentuak MUGI txartel anonimoen erosketa eta karga diruz laguntzen du, eta gero erakundeak artatzen dituzten pertsonen artean banatzen ditu.
2026/04/21
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
Diputatu nagusia lurraldeko enpresa nagusiekin elkartu da gaur, arlo horretako enpresen nazioarteko erronkak eta lehiakortasuna aztertzeko. Gipuzkoak ordezkaritza zabala du WindEurope Europako azoka eoliko handienean: lurraldeko 13 enpresa daude sektoreko erakusleiho nagusian.
2026/04/21
Lurralde OrekaDinosauroen garaiko iratzeetatik etorkizuneko lorategietara: Iturrarango 22. Landare Berezien Azokak mundu osoko 50 mintegi bilduko ditu apirilaren 25 eta 26an
2026/04/22
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez diputatuak adierazi du bere departamentuak %10 handitu duela partida hori, eta iaz hamar udalerrik jaso zutela horren onura, 7.000 biztanletik beherako herriek beren plangintzan iraunkortasuna, hiri-berroneratzea edo klima-aldaketa, besteak beste, txertatu ahal izateko eta, horrela, 2006ko Lurzoruari buruzko Euskal Legea betetzeko.
Sareak 7.920 pertsonari ematen die arreta, eta 560 eragile, senide eta zaintzaile baino gehiago biltzen ditu; 18tik 31 ekosistemara egindako jauziarekin eta 3,7 milioi euroko inbertsioari esker, mendekotasunean, prebentzioan eta gizarteratzean eragina duen eredua indartu da. Tokiko Zaintza Ekosistemen IV. Jardunaldiak 140 eragile inguru elkartu ditu, ordezkari instituzionalak, udal arduradunak, gizarte arloko profesionalak eta hirugarren sektoreko erakundeak tartean. Bertan komunitatean, prebentzioan eta pertsonalizazioan oinarritutako eredua sendotzeko apustua berretsi da
2026/04/23
Diputatu NagusiaTopaketan Eider Mendoza diputatu nagusia eta Unai Andueza Ekonomia Sustapeneko diputatua izan dira. Iraia Ibarzabalek (Multiverse Computing), Marta Calderonek (Viralgen), Josean Rodriguezek (ADEGI), Pili Alonsok (TKNIKA) eta Iñigo Ugartek (ieteam_) hartu dute parte.
2026/04/23
OgasunaJoan den urtean, Foru Ogasunak 95.156 jarduketa egin zituen iruzurra prebenitzeko, zergadunen zerga informazioa lortu eta aztertzeko, eta aitortu gabeko zenbatekoak erregularizatu eta kobratzeko
2026/04/24
KirolakDonostian eta Gipuzkoan egingo da azken fasea, Illunben, maiatzaren 8tik 10era, emakumeen kirola, inklusioa eta herritarren parte-hartzea indartzeko jarduera-programa zabal batekin.
Ekitaldian ikasleak, enpresak eta ekosistemako eragileak elkartu dira MUBIL Centerren, mugikortasunaren arloan talentua bultzatzeko. Euskadi guztiko Formula Student eta MotoStudent taldeek beren gaitasun teknikoak eta profesionalak aurkeztu dizkiete sektoreko enpresei. Eider Mendozak ekimen horien garrantzia azpimarratu du, kalitatezko enplegua eta ongizatea sortzeaz gain, lurraldeko indarguneetan oinarritutako balio handiko sektoreak sustatzen dituztelako eta gazteei ateak irekitzen dizkietelako.
2026/04/15
AzpiegiturakBidegik 14,9 milioi euro inbertituko ditu 2026an eta 2027an, AP-8, AP-1 eta AP-636 autobideen eta GI-20 errepidearen zirkulazio baldintzak hobetu eta mantentze lanak gauzatzeko
2026/04/15
OgasunaForu Ogasunak aurreikusten du errenta kanpainak 92,5 milioi euroko saldo positiboa izango duela zergadunen alde. 295.852 autolikidazio-proposamen egin dira kanpaina honetan. Atzo arte, Foru Ogasunak 115 milioi euro itzuli dizkie Gipuzkoako zergadunei errenta kanpaina honetan.
2026/04/15
Bizikidetza eta Giza EskubideakEkimena maiatzaren 10ean egingo da Gipuzkoan, “Etxean edo parkean, harremanak elikatzen!” lelopean. Jatorri ezberdinetako pertsonak mahai baten inguruan elkartuko ditu, bazkari partekatuen bidez elkar ezagutza eta gizarte kohesioa sustatzeko. Aurtengo edizioak bultzada berria eman dio gizarte-sentsibilizazioari, bereziki gazteen artean.
2026/04/16
Lurralde antolaketaAzahara Domínguezek jakinarazi duenez, dirulaguntzaren aurrekontu osoaren % 30 arte genero-ikuspegia hirigintza-plangintzan txertatzeko azterlanak eta bestelako dokumentuak idaztetik eratorritako gastuetarako izango da, eta aurrekontu osoaren % 70, berriz, espazio publikoan genero-ikuspegia duten hiri-jarduketak gauzatzetik eratorritako gastuetarako.
2026/04/28
KirolakHitzarmenak irisgarritasun, sentsibilizazio eta prestakuntza neurriak txertatzeko aukera emango du, pertsona itsuek edo ikusmen urritasuna dutenek lehiaketa berdintasun baldintzetan jarraitu ahal izan dezaten.
2026/04/28
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2026/04/27
Ekonomia SustapenaOrdezkaritza Casablanca eta Tanger-Kenitran izango da apirilaren 27tik 30era bitartean, Marokoko industria polo nagusietako bi, Gipuzkoako enpresentzat negozio aukerak sustatzeko. Zenbait sektoretako Gipuzkoako 20 enpresak hartzen dute parte, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Gipuzkoako Ganberako ordezkariekin batera.
2026/04/27
TurismoaAzahara Domínguez diputatuak adierazi duenez, bere departamentuak dirulaguntzen lerro horren "eguneratze estrategikoa" bultzatu du, sektoreari ematen zaion laguntzari eustera ez ezik, turismoaren dinamika berrietara egokitzera ere bideratuta dagoena. Ildo horretan, neurriaren helburua da ekintzailetza bultzatzea eta turismo-enpresen lehiakortasuna indartzea, berrikuntza, digitalizazioa eta zerbitzuen hobekuntza bultzatuko duten pizgarrien bidez. Era berean, sustapen- eta merkaturatze-gaitasuna indartu nahi da, etengabeko eguneratzea ezinbestekoa den sektore dinamiko batean.
2026/04/28
Diputatu NagusiaEider Mendoza diputatu nagusiak eta Agustin Valdivia alkateak lan-bilera egin dute udalerriaren erronkak aztertzeko; ondoren, foru diputatuek asteroko bilera egin dute udaletxean bertan
2026/04/28
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Cristina Enea Fundazioak, Mestiza ELkartearekin lankidetzan, “Zuntz naturalak eta tokiko jasangarritasuna” erakusketa inauguratu dute gaur, apirilaren 28an, 12:00etan, Cristina Enea Fundazioan. Erakusketa maiatzaren 10era arte egongo da irekita.