Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/03/12
TurismoaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek eta c de c-ko zuzendari nagusi Curro Palmak asteazken honetan aurkeztu dute Donostian Club de Creatividad-ek antolatutako ekitaldi honen 22. edizioa.
2025/03/13
KirolakGipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak, Haurralderekin, Ordiziako eta Bergarako udalekin eta beste erakunde batzuekin elkarlanean, emakume migranteek jarduera fisikoan eta kirol-jardueran parte hartzeko gida aurkezten du.
2025/03/12
GobernantzaIrune Berasaluze: “Dei egiten diegu lurraldeko erakunde, enpresa eta entitateei zerbitzu hau funtsezko baliabide bihur dezaten, prebentzioak bizitzak salbatzen baititu”
2025/03/14
Ogasuna2025eko lehen bi hilabeteetako bilketa metatua 57 milioi gehiago da, 2024ko aldi berarekin alderatuta
2025/03/13
Ogasuna· “Proposamen sendoa eta koherentea da, eta eragin positiboa izango du Gipuzkoako herritarren ongizatean”, adierazi du Eider Mendoza diputatu nagusiak, eta positibotzat jo du Elkarrekin-Podemosen adostasunerako borondatea eta ausardia, “herrialde gisa ditugun erronkei fiskalitatetik erantzuteko erreforma bat garatzeko”.
2025/03/12
Diputatu Nagusia“Benetan pozgarria da zenbateko atentzioa sortzen duen Manhattanen gure lurraldean hedatzen ari den biozientziei lotutako estrategiak”, adierazi du Eider Mendozak, bihar Imanol Pradales lehendakariarekin IBMko egoitza Nagusia bisitatu aurretik
2025/03/12
Ogasuna· Ogasun eta Finantzetako hileroko txostenaren arabera, esportazioek % 3,1 egin dute gora 2025eko lehen hilean, 2024ko aldi berarekin alderatuta, nahiz eta nazioarteko ekonomiaren testuinguruan ziurgabetasuna izan nagusi.
2025/04/03
OgasunaForu Ogasunak 292.905 jarduera egin zituen iaz iruzurra prebenitzeko, zergadunen zerga-informazioa lortzeko eta aztertzeko, eta aitortu gabeko zenbatekoak erregularizatzeko eta kobratzeko.
2025/04/03
TurismoaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru-arduradunak Amerikako merkatuan sortutako harreman zuzenen berri eman du, baita gure lurraldean egingo diren prestakuntza-jardunaldien berri ere, Tourespañako eta New Yorkeko Convention Bureauko arduradunen eskutik egingo direnak eta merkatu horren ezagutzan sakontzeko aukera emango dutenak.
2025/04/03
IngurumenaToki Alai BHIk 11.000 euroko dirulaguntza jaso du Jasangarritasun Departamentuaren laguntza-programaren barruan. 2025ean 200.000 euro bideratu ditu, guztira, lurraldeko ikastetxeetan ingurumena hobetzeko proiektuetara.
2025/04/02
Ogasuna· 46.094 autolikidazio proposamenak onartu dira kanpainaren lehenengo bi egunean · 7.401 zergadunek Errenta+ APPa deskargatu dute eta kanal honen bidez 1.695 proposamen onartu dira
2025/04/02
Ekonomia Sustapena· Biozientziak Gipuzkoa Fundazioak, Deeptek Gipuzkoa Fundazioa izena hartuko du, eta bere jarduera-eremua mugako teknologia aurreratuetara zabalduko du, besteak beste, adimen artifizialera eta algoritmia aurreratura, teknologia kuantikoetara, material berrietara, bioteknologiara edo blockchain teknologietara.
2025/04/03
IngurumenaLehenengo saioa gaur arratsaldean egin da, Astigarragan, eta herritar askok parte hartu dute.
2025/04/02
IngurumenaAkordioari esker, proiektu berritzaileak garatu ahal izango dira energia-efizientzian, ekonomia zirkularrean eta hiri-erresilientzian klima-aldaketaren aurrean.
2025/04/03
Ekonomia Sustapena· 31 milioi eurotik gorako aurrekontua eta 39 programa dituen laguntza katalogo zabala. · Programa honekin, Gipuzkoako sare ekonomikoa sendotu nahi da ekintzailetza, berrikuntza, digitalizazioa, lehiakortasuna, hazkundea, talentua, pertsonak eta jasangarritasuna bezalako arlo gakoetan.
2025/04/03
LankidetzaGoizane Álvarez Kultura eta Lankidetza diputatuak harrera egin die "Eskubideen Berdintasunaren aldeko Koalizioa" programako ordezkariei. Nazioarteko ekimenak bi herrialdeak aukeratu ditu datozen bi urteetan LGTBI kolektiboaren inklusioa bultzatuko duten politikak garatzeko.
2024/11/22
KirolakGoizane Álvarez: "Beharrezkoa da nahi den eragina ez duten politikak zalantzan jartzea, begirada aldatzea zer aldatu behar den, zer mantendu behar den eta zer den premiazkoa identifikatzeko".
2024/12/05
GobernantzaGuztira, 4,7 milioi euroko inbertsioarekin, ekimenek ustiategietan inbertsio berriak babestea eta sektorea gaztetzea dute helburu.
2024/12/04
Gobernantza2.000 argazki dokumentatu baino gehiago biltzen dira eta ia 40 urteko ibilbidean parte hartu duten 680 artisautza-tailer baino gehiagori omenaldia egiten zaie.
2024/12/05
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak 2,4 milioi euro bideratuko ditu Amasa-Villabona eta Irura lotuko dituen bidegorria eraikitzeko, 1,83 kilometroko luzerarekin.
2024/12/05
Gizarte Politika• 2024ko Gipuzkoako Boluntariotza Sariak 30garren edizioa ospatu du aurten; urtero bezala, gizarte-erakundeek aukeratu dute saritua.
2024/12/09
IngurumenaSektoreko berrogeita hamar aditu eta profesional inguru bildu dira, elikagai-hondakinen eta erabilera bakarreko ontzien araudi berriaren aurrean jardunbide jasangarriak sustatzeko.
2024/12/05
IngurumenaAquariumean egindako jardunaldian, Gipuzkoako hondartzetan eta naturguneetan bildutako hondakinen emaitzak partekatu dira. Fokuetako bat tabako-zigarrokinak izan dira, hiri-hondartzetan eta gure parkeetan ohikoa den hondakina.
2024/12/09
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez buru duen departamentuak 96.000 euroko dirulaguntza emango dio Lezoko Udalari jarduera honen kostuak ordaintzeko. Hitzarmen hau Pasaialdea biziberritzeko prozesua bultzatzeko jarduera estrategikoen parte da.
2024/12/23
Gobernantza‘Argitu ongizatea’ gunea instalatu dute Gipuzkoa plazan, non herritarrek ahalko duten beren desioak partekatu eta adierazi zer den beraientzat ongi egotea eta bizitzea
2024/12/27
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/12/20
KirolakGaur arratsaldean FICOBA azoka eremuan egin da Kirolgala 2024, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Departamentuak lurraldeko kirolaren ordezkari diren kirolari, talde eta erakundeak omentzeko urtero antolatzen duen ekitaldia.
2024/12/26
SuhiltzaileakGaur hasi da gomendio eta jarraibideak biltzen dituen itsasgarria atarietan jartzeko banaketa, auzokide guztiek larrialdi egoeretan nola jokatu jakin dezaten
2024/12/27
MugikortasunaPasaia, Errenteria, Oiartzun, Lezo, Astigarraga, Hernani, Usurbil, Andoain, Lasarte-Oria eta Urnietako 118 taxi Donostian lan egiteko baimenduta egongo dira abenduaren 30etik aurrera.
Bi erakundeetako ordezkariek topaketa bat izan dute herriko mugikortasunari eta turismoari buruzko gaiak lantzeko.
2024/12/30
TurismoaAzahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Datu horiek erakusten digute turismo-industria enplegu- eta aberastasun-iturri oso garrantzitsua dela gure lurraldean. Lanean jarraitu behar dugu aberastasun hori modu orekatuagoan bana dadin lurralde osoan, gero eta familia gehiagok jaso ditzaten aberastasun horren onurak. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik aurrerapauso garrantzitsu bat emateko lanean ari gara, Gipuzkoako turismo eredua, iraunkorra izateaz gain, birsortzailea izan dadin, bisitatzen gaituztenek gure lurraldea zain dezaten eta lurraldearen zaindari bihur daitezen".
2025/01/03
AzpiegiturakGaur goizean, 08:00etan, kerosenoa zeraman zisterna-kamioi bat irauli da AP-8an, 56. kilometroan, Deba parean, Bilborako noranzkoan. Ondorioz, autobidea itxi dute bi noranzkoetan.
2025/01/03
AzpiegiturakLarrialdi-operazio konplexu baten ondoren, AP-8 berriro ireki da trafikorako, noranzko bakoitzean errei geldo bakarra erabilgarri utziz.
· Urtebeteko jardueren ondoren, BIBE proiektuak mila pertsona inguru elkartu ditu zahartzaroaren eta bizitza osoaren inguruan, hainbat topaketa, hausnarketa eta galdetegiren bidez.
2025/01/28
GobernantzaAizpurutxo parean gertatu zen lerradura egonkortu eta ezponda indartzeko obrei esker, mugikortasun jasangarrirako eta turismo berderako funtsezko azpiegitura bat berreskuratu ahal izango da Urola eskualdean
2025/01/24
Diputatu NagusiaEkonomiaren pertzepzioak hobera egin du, Gipuzkoako Soziometroaren arabera; gizartearen % 63,3k beren egoera ekonomikoak berdin jarraitzea espero du, %18,3k hobea izango dela uste du eta % 14,9k okerrera egingo duen beldur dira
2025/01/24
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak finantzatu du obra, EGEF funtsen bidez, eta 1,95 milioi euroko inbertsioa egin du.
2025/01/24
TurismoaAzahara Domínguez diputatuak "Gipuzkoa aro turistiko berriaren aurrean" izeneko erakusketa egin du. Bertan, lurraldeak aurre egin behar dion paradigma turistiko berria azaldu du, Gipuzkoak FITURen duen presentzia ixteko. Azahara Domínguezek oso positibotzat jo du edizio berri hau, eta pozik agertu da Gipuzkoako turismoaren aktore protagonista guztiok "norabide berean arraun egiten dugulako".
2025/01/28
Ingurumena54.000 euroko inbertsioarekin, proiektuak biodibertsitatea, jasangarritasuna eta ingurumen-hezkuntza konbinatzen ditu 6.400 m²-ko azaleran.
2025/01/27
MugikortasunaGipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren (GGLA) presidenteordeak jakinarazi duenez, batzarrak argi berdea eman dio neurri horri