Breadcrumb

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

Category Facet

DGN.filtros

Category Facet

Search Results

40
Foru Aldundiak eta ASLEk partaidetzan oinarritutako enpresa modeloa indartzen jarraitzeko asmoa dute krisiaren aurrean

Lan bilera bat izan dute, eta, horren ondoren, foru erakundeak adierazi du milioi bat eurotik gora bideratuko duela Gipuzkoako enpresetan pertsonen partaidetza sustatzeko

GK Green Fashion-ek Moda Jasangarriaren liderrak bildu ditu

2020/06/11

Ingurumena

Ingurumen Zuzendaritzak eta GK Green Fashion kluster gipuzkoarrak antolatutako Moda Iraunkorreko Jardunaldiarekin abiatu da gaur GdM San Sebastián Moda Festival.

Mugikortasun elektrikoarekin zerikusia duten proiektuentzako 875.000 euroko laguntza

Smart Mobility Industry programak proiektu pilotuak eta teknologia eta produktu berrien garapenak sustatuko ditu, besteak beste.

“Piztu Kultura” prestakuntza eskainiko die Gipuzkoako kultura eragileei

2020/06/11

Kultura

• Prestakuntza saioak K-Bulegoak koordinatuko ditu, eta lehena Piztu Kultura planean aurreikusitako neurriak aztertzera eta zabaltzera bideratuko da. Ikastaroa ekainaren 15etik 19ra bitartean egingo da, online formatuan.

Tokiko administrazioan jazarpen sexistaren aurrean jarduteko protokoloa

2020/06/11

Berdintasuna

Berdintasunerako Organoak bultzatutako dokumentuak prebentzioan jartzen du azpimarra.

Mugikortasun departamentuak Gipuzkoako Garraio Publikoa blindatu du eta ezohiko egoera honen aurrean bermatu

2020/06/11

Mugikortasuna

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak gastuari eusteko eragiketez kanpo utzi du Lurraldebus eta bere gain hartuko ditu COVID-19a kudeatzearen emaitzazko gainkostuak.

Aldundiak A-15eko tunelak berritzen jarraituko du, COVID-19 izan arren

Aintzane Oiarbide: "Egoera honek gure aurrekontuan gauzatze-egokitzapenak egitera behartu gaitu, baina beti bide-segurtasuna mantenduz”.

Adinekoen egoitzetan ez da aldaketarik izan azken orduetan

Gaur hilabete bete da COVID-19rekin azken heriotza atzeman zenetik.

Elkarren segidako 32 egun dira egoitzetan heriotzarik izan ez dela

Azken orduetan ere ez da positibo berririk atzeman eta lau dira birusarekin jarraitzen duten pertsonak.

Kultura Departamentuak aparteko Kultura Bonua kaleratuko du eta autonomoentzako laguntzak onartu ditu

2020/06/19

Kultura

• Kultura Bonua udan: guztira 10.416 bonu jarriko dira salgai, literatura, musika eta zinemaren kontsumoa sustatzeko, 8 eurotik 12 eurora bitarteko deskontuekin.

Sare ekonomikoko ordezkariek Gipuzkoako lanaren etorkizunari helduko diote

Arlo hori jorratuko duen Etorkizuna Eraikiz Think Tank taldeak bere jarduerari ekin dio.

Zapiain sagardotegiak irabazi du XIX. Sagardo Lehiaketa

Txapelketaren helburua bertako sagarrarekin egindako sagardoa saritzea da; aurtengoan, 27 sagardogilek hartu dute parte.

“Nik Hondartzak” aplikazioa datorren astean egongo da eskuragarri

2020/06/18

Ingurumena

“Nik Hondartzak” programari esker, denbora errealean kontsultatu ahal izango da hondartzen okupazio-maila.

Berotegi-efektuko gasen emisioak %4,9 jaitsi ziren Gipuzkoan 2018. urtean

2020/06/19

Ingurumena

Gipuzkoan, 2018an, guztira, 6.405 kilotone CO2 baliokide isuri ziren.

Errepideetan bidesariak jartzea ahalbidetzen duten foru arauak «blindatzea» aztertzen ari da Aldundia

2020/06/17

Azpiegiturak

Aintzane Oiarbide: «Zerga arauekin egin zen bezalaxe, urrats honekin segurtasun juridikoa eman nahi diogu N-1 bezalako kapazitate handiko bideen mantenimendu gastuak finantzatzea ahalbidetzen duen proiektuari».

Egoiliarrek "segurtasun-neurri zorrotzekin" egin ahal izango dituzte irteerak bihartik aurrera

Gipuzkoako egoitzetan ez da aldaketarik izan azken orduetan COVID-19ari dagokionez.

“Erakundeok herritarrekin konektatu behar dugu berriro ere, gaurko munduko erronkei erantzuteko”

Xabier Barandiaranek zuzentzen duen Etorkizuna Eraikiz Think Tank-en kultura politika berriari buruzko lan taldeak gaur egin du lehenengo bilera.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 150.000 euro bideratuko udalerrietara, lurralde antolaketa eta kohesioa sustatzeko

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 25.000 euro bitarte emango dizkie 7.000 biztanletik beherako udalerriei, gizarte kohesioa hobetzeko hirigintza tresnak zuzkitzeko.

Irungo Ama Xantalen egoitza Kabian sartu da

Gipuzkoako udal egoitzak Kabia foru organismoan sartzeko prozesua Hernaniko Santa Maria Magdalena egoitzarekin osatuko da.

Kulturako Foru departamentuak "Don Herberten eskutik" erakusketa aurkeztu du

2020/07/01

Kultura

• Koldo Mitxelena eta Gordailua elkarlanean aritu dira uztailaren 2tik irailaren 18ra bitartean Don Herbert-en karrera luzea, zabala eta emankorraren lagin hau hartzeko.

Aurkezpen ekitaldia: Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko V. Poesia Saria

2020/07/02

Kultura

• Jon Gerediagak, “Natura berriak” lanarekin, irabazi du edizio hau, eta José Ramón Anda eskultorearen lana eta 12.000 euro jaso ditu.

Egitasmo esperimentalak kudeatzeko organoa eratu du Aldundiak

Etorkizuna Eraikizeko Proiektuen Bulegora batu dira, foru erakundeko arduradunez gain, hainbat eragile.

Aldundiak gaixotasun larriak ikertzeko laguntza lerroa onartu du

Guztira 100.000 euro bideratuko dira proiektura, aurrekontu irekien prozesuaren barruan herritarrek gehien bozkatu dutena baita.

Pertsona bakarrak jarraitzen du COVID-19n positibo emanda egoitza-sarean

Azken orduetan ere ez da aldaketarik izan Gipuzkoako egoitzetan.

Aldaketarik ez Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

Azken 24 orduetan ez da positibo berririk izan, ezta heriotzarik ere, eta bat da COVID-19n positibo emanda jarraitzen duena.

Gipuzkoako lehen Kooperazio Mahaia eratu da

2020/07/21

Lankidetza

Harkaitz Millan Kulturako eta Nazioarteko Lankidetzako foru diputatuak adierazi duenez, mahaiaren helburua da, batetik, Gipuzkoako gizarteak lankidetza sareetan partaidetza handiagoa izatea eta, bestetik, lankidetzako agenteen kopurua areagotzea.

4 milioi euro bideratu dira enpresen eraldaketa lehiakorra bultzatzera

2020/07/21

Gobernantza

Bozeramaileak herritarrei arduraz jokatzeko eskatu die COVID-19aren aurrean, “bakoitzak egiten duenak guztion etorkizuna baldintzatzen duelako”

2020/07/23

Mugikortasuna

Ezarritako epeen arabera, Debabarrenean eskaera historikoa izan den bidegorri horren lehenengo zatia irailean amaituko da, eta Eibar eta Elgoibar arteko bizikleten eta oinezkoen loturaren trazatu osoa abendurako egongo da prest.

Lehen sektorea babesteko Erreskate Plana martxan da

1,1 milioi euro bideratuko ditu COVID-19aren krisiak gehien kaltetutako azpisektoreak bultzatzeko.

Bilera egoitzekin prebentzio neurriak eta COVID-19aren azken ordukoak kontrastatzeko

65 adinekoen egoitza-zentroekin egindako bilera batean, Olanok eta Peñak prebentzioa, aurrea hartzea eta erantzun azkarra zorrozten jarraitzearen garrantzia azpimarratu dute.

«Terrorismoaren narratibak. Nola kontatzen, transmititzen eta ulertzen dugun» liburuaren aurkezpena

2020/07/23

Kultura

Liburuaren aurkezpen ekitaldian izan dira Harkaitz Millan Kulturako diputatua, Eduardo Mateo eta Antonio Rivera argitalpenaren editoreak eta Luisa Etxenike idazlea, kapituluetako baten egilea bera.

Gipuzkoak etxeetan sortzen diren elikagai-bazterkinen murrizketa sustatzen du

2020/07/20

Ingurumena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak eta Basque Culinary Center-ek hitzarmen bat sinatu dute.

Legazpin gertutako eraso matxista salatzeko adierazpena

2020/07/20

Berdintasuna

Legazpin emakume batek berriki jarritako salaketa dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak gaitzespenik irmoena plazaratu nahi du bortizkeria matxista kasu honen aurrean.

Enpresen salmentak %33 erori  ziren apirilean

2020/06/02

Gobernantza

COVID-19 osteko agertokian ekonomia sustapenaren alde lanean jarraitzeak duen garrantzian jarri du azpimarra Eider Mendoza foru bozeramaileak.

Aldundiak eta Soziolinguistika Klusterrak euskarari buruzko ikerketa argitaratu dute

Euskararen erabilera sustatzeko tokian tokiko aktibazio-prozesuen ezaugarriak ikertzen aritu dira

Piztu Meta! 2020 crowdfunding programak Gipuzkoan kultura-proiektu berriak aurkezteko epea ireki du

2020/06/04

Kultura

• Harkaitz Millan, Kultura diputatua: “Egoera berri horretan, garrantzitsua da herritarrak inplikatzera deitzea kultura-proiektuak bultzatzeko”.

Eibarko Ospitalean birkokatu da egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuentzako zentroa

2020/06/04

Bi unitate bereizirekin eta 48 plazarekin, Aldundiak eta Aita Mennik ospitaleko solairu soziosanitarioan emango diete arreta egoiliarrei