Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/01/09
Ekonomia SustapenaGipuzkoako Foru Aldundiak Itziar-Deba industrialderako sarbidea hobetzeko egin dituen lanek eragin zuzena izan dute inguruko enpresen lehiakortasunean, egindako kontsultaren arabera.
2025/01/09
IngurumenaJasangarritasun Departamentuak eta Naturklimak, Azkoitiko Udalarekin eta enpresa emaileen lankidetzarekin batera, klima-babesleku bat garatu dute Jausoron.
2025/01/10
MugikortasunaBilerak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian gauzatzen diren berdintasun-politikak zuzenean ezagutzeko balio izan du. Hainbat neurriei buruz hitz egin da, hala nola garraio publikoko profesionalen prestakuntza eta jarduna hobetu, bai eta erabiltzaileak sentsibilizatzeko beharra ere. Besteak beste, garraio publikoa behar bezala erabiltzeko dekalogo bat sortzearen interesa aztertu da, berdintasunaren ikuspegian eta indarkeria matxistekiko zero tolerantzian eragiteko. Gainera, segurtasun-indarren, garraio-langileen eta erakundeen arteko koordinazioaren garrantzia nabarmendu da, indarkeria matxistaren edozein gertakariren aurrean erantzun eraginkorra ziurtatzeko
2025/01/09
Lurralde OrekaEkimen honen helburua da, herritarrek, martxoaren 9an Legazpin egingo den zuhaitz landaketan parte hartzea.
Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Xabier Urdangarin alkateak lan-topaketa egin dute herriaren proiektu eta erronka nagusiak ezagutzeko eta partekatzeko
• Gipuzkoako Foru Aldundiaren Adinberri fundazioarekin aliantzan egindako saioa astelehenetik ostiralera izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en, 11:00etan.
2025/02/06
Gizarte PolitikaOtsailaren 15-ean, “Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna“ ospatzen dugu,egunean bertan irakurri eta ezaguteraziko da aurtengo aldarrikapen instituzionala,HAUR MINBIZIAREN FAMILIEN Espainiako Federazioak eginikoa.
Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak inauguratu du gaur Parketxearen barrualdeko erakusketa berria. Eraikina birgaitze lanak egiteko urtebetez itxita egon da. Aldundiak 201.106 euro inbertitu ditu lan horietan.
Bileran, bi erakundeetako ordezkariek herriko zein inguruko mugikortasunari eta turismoari eragiten dieten gaiak jorratu dituzte.
2025/02/10
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatua Jabier Zabaleta Ertzaintzaren Gipuzkoako lurralde-buruarekin bildu berri da, hainbat eragileekin egiten ari den bilera-sortaren barruan, Lurraldebuseko indarkeria matxisten aurkako lehen protokoloa egiten aurrera egiteko.
2025/02/06
IngurumenaGK Recycling klusterreko 40 erakunde bildu dira Gipuzkoan ekonomia zirkularra indartuko duten estrategia berritzaileak definitzeko, 6.500 enplegu sortuz eta 650 milioi eurotik gorako eragin ekonomikoarekin.
2025/02/10
IngurumenaJasangarritasun Departamentuak 1,2 milioi euro inguru bideratuko ditu trantsizio energetikoa, azpiegitura berdeak eta klima-aldaketaren aurkako borroka sustatzera.
2025/02/07
AzpiegiturakAldundiak lehen urratsa eman du tarte horren segurtasuna hobetzeko, oinezkoen pasabidearen obrak hasiz. Behin-behineko soluzioa oinezkoentzako konexioarekin osatuko da, 'La Seta' izenarekin ezagutzen den guneraino iritsiko dena.
2025/02/05
OgasunaForu Dekretu-Arau honen bidez bere mozkinen % 15eko gutxieneko tributazio globala ezarriko da
2025/02/25
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/02/25
Diputatu NagusiaGipuzkoako diputatu nagusiak dei egin dio Madrili Altsasu eta Ezkio-Itsaso arteko tarteko laginak burutu ditzan; “Ministerioari eskatzen diogu argitasuna, informazioa eta ez dadila erabakia epe laburrean pentsatuz bakarrik hartu”, gehitu du.
2025/02/25
KulturaAurtengo edizioan, zortzi musika-proiektu eta arte eszenikoetako bi aukeratu dira. Artistek lau emanaldi eskaini ahal izango dituzte 2025ean zehar, formazio programa bat jasoko dute, entseatzeko tokiak izango dituzte eta promozio bideo baten protagonista izango dira.
2025/02/24
TurismoaDiputatuak Ostalaritzan eta Turismoan goi mailako ikasketak ematen dituen Donostiako zentro hau bisitatu du, hala nola Bidaia Agentziak eta Ekitaldien Kudeaketa, Gida, Informazio eta Laguntza Turistikoak eta Ostatu Turistikoen Kudeaketa. Gainera ikastetxeko arduradunekin, irakasleekin eta ikasleekin bildu da.
2025/02/20
IngurumenaEsku-hartze hori udalerriko 12 kokapen estrategikotan egin da, 8.000 euroko inbertsioaren bidez, biodibertsitatea eta azpiegitura berdea sustatzeko helburuarekin.
2025/02/25
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak 600.000 eurora igo du inbertsioa eskualde-agentzietan 2025 urterako.
Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkari Marisol Garmendia, Mugikortasun Iraunkorreko sailburu Susana García Chueca eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguez Hondarribiko aireportuko zuzendari José Manuel Sánchez Losadarekin bildu dira, Hondarribiko aireportuaren egoerari buruz hitz egiteko eta azpiegitura horren erronkei heltzeko
2025/02/21
IngurumenaGipuzkoako Borondatezko Karbono Funtsak hiru urte daramatza emisioen konpentsazioa bultzatzen, 30.000 tona CO2 baino gehiago konpentsatuz eta lurraldean zortzi azpiegitura berde garatuz.
2025/02/24
IngurumenaAldundiak 45.871,10 euro inbertitu ditu Donostiako klima-babeslekuen sarean. Sare horrek hiriko zazpi eremu hartzen ditu, zuhaitz-masa handitzeko, klima-aldaketara hobeto egokitzeko eta herritarrei itzal egiteko espazioak eskaintzeko.
2025/03/17
GazteriaGipuzkoak 1.381 plaza eskaintzen ditu guztira 7 eta 17 urte bitarteko adingabeentzat. Zozketa apirilaren 3an egingo da.
2025/03/17
IngurumenaMartxoaren 24tik 28ra, Donostian eta Tolosan Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko Zinemaren Erakusketaren beste edizio bat egingo da. Lau dokumental emango dira, eta aditu ezagunek parte hartuko dute.
2025/03/18
Diputatu NagusiaHerri txikietako biztanleen ongizatearekin “erabateko konpromisoa” berretsi du Eider Mendozak, Gipuzkoako diputatu nagusiak; Aiako Udalak esku artean dituen proiektu eta egitasmoen berri izan du bertatik bertara
2025/03/19
KulturaGipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak ondare arkitektonikoa ardatz izango duen Europako Ondarearen Jardunaldien edizio berria aurkeztuko du.
Foru Aldundiak Astigarragatik datorren A-15 errepideko trafikoa, N-I errepidearekin lotuko duen azpiegitura berria aurkeztu du. Elkargune horretan auto-pilaketak sortzen dira gaur egun. Soluzio horri esker, etorkizunean esku-hartze berriak egiteko aukera zabaltzen da, Andoainen N-I errepidearen afekzioak murriztu eta ingurunean modu hobean integratzeko.
2025/03/18
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
• Eider Mendoza diputatu nagusia CAF, ULMA, GH, Salto Systems eta Garriguesekin bildu da, Ameriketako Estatu Batuetan kokatutako enpresek bizi duten egoera berriari buruz duten ikuspegia bertatik bertara ezagutzeko.
2025/03/14
LankidetzaGKEentzako proiektuak aurkezteko epea zabalik dago, eta apirilaren 7ra arte egongo da irekita. 2025 honetan 4,3 milioi bideratuko dira laguntza-lerro horretara, hau da, Sailaren aurrekontu osoaren % 80.
2025/03/19
Gazteria18 eta 30 urte bitarteko ikasleak ostirala arte osasun mentalari buruzko proiektu bat lantzen ari dira Zarautzen eta Donostian.
2025/04/07
IngurumenaZumarragako industria-garapen berriko lehen enpresak paladioa, errodioa eta platinoa bezalako metal kritiko preziatuak berreskuratzea bultzatuko du, Europar Batasunarekiko kanpo-mendekotasuna murriztuz eta industria-autonomia estrategikoa indartuz.
2025/04/04
KulturaApirilaren 4an aurkeztu da Foru Jauregian 'Gipuzkoa. Izanetik izena 1025-2025' erakusketa. Prentsaurrekoan parte hartu dute Goizane Álvarez Kultura diputatuak, Xabier Olano Altzoko alkateak eta Elena Arrese erakusketako komisario eta artistak.
2025/04/08
GazteriaApirila eta ekaina bitartean begirada kritikoa, ongizate emozionala eta bizitzarako trebetasunen gaiak landuko dira Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Azpeitia eta Azkoitian.
2025/04/08
MugikortasunaAzahara Domínguez Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren (GGLA) presidenteak jakinarazi duenez, astearte honetan egindako ezohiko batzarrak argi berdea eman dio 14 urtera arte (horiek barne) adingabeen doakotasuna zabaltzeari. Gainera, 25 urtetik beherakoek % 50eko deskontuak izaten jarraituko dute, eta garraio publikoaren gainerako erabiltzaileek % 40ko hobariak izango dituzte
2025/04/07
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru-arduradun ere badenak jakinarazi duenez, Bilman Bus emakidadunean egingo da lan hori, dagoeneko instalatuta baititu balidagailu berriak bere flota osoan, eta hemen ateratzen diren ondorioek Lurraldebuseko emakidadun guztientzat balioko dute, baita GGLA osatzen duten hiri-autobusentzat ere, balidagailuak aldatzen hasi baitira
2025/03/11
Kirolak2024ko Carmen Adarraga Sariak Marta Funesek eskola kirola sustatzeko egindako lan nekaezina eta kirol jardueraren bidez genero berdintasunarekin eta gizarteratzearekin izan duen konpromisoa aitortzen ditu.
2025/04/07
KulturaEuskarazko podcast sorta bat, bokazio didaktikoa duena eta memoria historikoa ardatz duena, 1960tik gaur arte Espainian izandako terrorismoa errepasatzen duena.
2025/04/08
Ekonomia SustapenaDtools, Frios Oiz, Ibiltek, Kuari, Harakai, Erlo Group, Ogi Eder eta Calderería CPK enpresek BETEK proiektu pilotuan parte hartu dute, beren berrikuntza teknologikoko prozesuak optimizatzeko eta lehiakortasuna sendotzeko helburuarekin.
2025/04/08
OgasunaGaur ireki da errenta kanpaina modalitate mekanizatuan egiteko epea.
2025/09/04
KulturaMexikon filmatu zen, María Luisa Elío nafarraren memorietan oinarrituta, eta filma erbesteko zinemako obra garrantzitsuenetako bat da. Proiektu honek Nafarroako Gobernuaren babesa eta UNAM Filmategiaren lankidetza ditu. Filma Zinemaldian izango da ikusgai, Klasikoak atalaren barruan.
2025/09/01
Diputatu NagusiaAbenduaren 13an, larunbatean, Gipuzkoak Ura Bere Bidean proiektuari ongietorria emango dio. Illunbeko pabilioiak Kantuz hartuko du, Fair Saturday fundazioak bultzatutako ikuskizun berria, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Donostiako Udalarekin lankidetzan, Ipuskoako milurtekoaren ospakizunaren barruan.
Eider Mendoza diputatu nagusiak, Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak eta Agustín Valdivia Lasarte-Oriako alkateak Gipuzkoako Foru Aldundia Atsobakar egoitza zentroan egiten ari den obraren aurrerapena bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Egoitzak aldaketa nabarmena izango du plazei eta dimentsioari dagokionean: orain arte zituen 57 plazetatik 108ra pasako da, eraldaketa prozesua amaitzen denean.
2025/09/04
Gizarte PolitikaFEFCI eta bere elkarte-mugimendua minbizia duten haur eta nerabeen inguruan sentsibilizatzen ari dira hilabete honetan. Haur eta nerabe horiek ezin izango dira aurrez aurre joan ikasgeletara, gaixotasun-prozesua dela eta.
2025/09/02
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, ekimena irailaren 15etik, astelehena, 24ra bitartean izango da Eibarren, Deban, Zumarragan, Legazpin, Arrasaten, Bergaran, Azpeitian, Azkoitian, Donostian, Lasarte-Orian, Zarautzen, Orion, Irunen, Hondarribian, Errenterian, Oiartzunen, Tolosan, Villabonan, Beasainen eta Ordizian. Gainera, lehen aldiz, eta Donostiako Aniztasun, Inklusio eta Ingurumen zinegotzigoarekin lankidetzan, ekintza hau Gipuzkoako hiriburuko ikastetxe batera ere iritsiko da
2025/09/02
Ekonomia SustapenaAzken urtean garatutako ekintzek indartu egin dute enpresek merkatuak dibertsifikatzeko eta arrisku globalei aurrea hartzeko duten gaitasuna. Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Ganbera hitzarmen berria prestatzen ari dira; laster sinatuko da, eta nazioartekotzeari bultzada ematen jarraitzea izango du helburu.
Diputatuen Kontseiluak industriagunea eta GI-2132 errepidea Astigarraga parean lotzeko egitasmoa jasotzen duen kontratazio espedientea onartu du.
2020/11/05
Ekonomia SustapenaHelburua da Gipuzkoako artisau gozogintza «euskal gastronomiak mundu mailan duen aintzatespen maila berean» kokatzea.
BERC Polymat eta CIC biomaGune erakundeen bidez, 118.336 euro bideratuko dira proiekturako; aurrekontu irekien prozesuaren barruan herritarrek gehien bozkatutakoa izan zen.
2020/11/04
IngurumenaKongresua Ficobak eta AZTIk sustatu dute, eta azaroaren 4an eta 5ean egingo da.
2020/11/05
OgasunaGaur egin den Gipuzkoako Finantza Kontseiluak urriko bileran hartutako erabakiak berretsi eta zehaztu ditu.
2020/11/05
IngurumenaJardunaldi honen helburua klima-aldaketaren inpaktuen aurrean sektoreak duen erresilientzia hobetzea da.
Bi lagunek gehiagok gainditu dute gaixotasuna.
Azken 48 orduetan hiru egoiliar hil dira eta bi lagunek gainditu dute gaixotasuna
2020/11/05
Bi lagunek gehiagok gainditu dute gaixotasuna.
2020/11/06
AzpiegiturakAutobidea bi noranzkoetan itxiko dute, azaroaren 10eko 22:00etatik azaroaren 11ko 06:00etara.
2020/11/18
GobernantzaJokin Perona Ogasuneko diputatu berriak gaur hartu du benera eta, ondoren, Diputatuen Kontseilu berriak lehen bilkura egin du
Jabier Larrañaga izango da aurrerantzean Ekonomia Sustapeneko diputatua eta bere departamentua arduratuko da Proiektu Estrategikoen alorraz