Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/02/25
Diputatu NagusiaGipuzkoako diputatu nagusiak dei egin dio Madrili Altsasu eta Ezkio-Itsaso arteko tarteko laginak burutu ditzan; “Ministerioari eskatzen diogu argitasuna, informazioa eta ez dadila erabakia epe laburrean pentsatuz bakarrik hartu”, gehitu du.
2025/02/25
KulturaAurtengo edizioan, zortzi musika-proiektu eta arte eszenikoetako bi aukeratu dira. Artistek lau emanaldi eskaini ahal izango dituzte 2025ean zehar, formazio programa bat jasoko dute, entseatzeko tokiak izango dituzte eta promozio bideo baten protagonista izango dira.
2025/02/24
TurismoaDiputatuak Ostalaritzan eta Turismoan goi mailako ikasketak ematen dituen Donostiako zentro hau bisitatu du, hala nola Bidaia Agentziak eta Ekitaldien Kudeaketa, Gida, Informazio eta Laguntza Turistikoak eta Ostatu Turistikoen Kudeaketa. Gainera ikastetxeko arduradunekin, irakasleekin eta ikasleekin bildu da.
2025/02/20
IngurumenaEsku-hartze hori udalerriko 12 kokapen estrategikotan egin da, 8.000 euroko inbertsioaren bidez, biodibertsitatea eta azpiegitura berdea sustatzeko helburuarekin.
2025/02/25
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak 600.000 eurora igo du inbertsioa eskualde-agentzietan 2025 urterako.
Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkari Marisol Garmendia, Mugikortasun Iraunkorreko sailburu Susana García Chueca eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguez Hondarribiko aireportuko zuzendari José Manuel Sánchez Losadarekin bildu dira, Hondarribiko aireportuaren egoerari buruz hitz egiteko eta azpiegitura horren erronkei heltzeko
2025/02/21
IngurumenaGipuzkoako Borondatezko Karbono Funtsak hiru urte daramatza emisioen konpentsazioa bultzatzen, 30.000 tona CO2 baino gehiago konpentsatuz eta lurraldean zortzi azpiegitura berde garatuz.
2025/02/24
IngurumenaAldundiak 45.871,10 euro inbertitu ditu Donostiako klima-babeslekuen sarean. Sare horrek hiriko zazpi eremu hartzen ditu, zuhaitz-masa handitzeko, klima-aldaketara hobeto egokitzeko eta herritarrei itzal egiteko espazioak eskaintzeko.