Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Ingurunea

Ekonomia Sustapena, <br/>Turismo eta <br/>Landa Ingurunea

Ekonomia Sustapena,
Turismo eta
Landa Ingurunea

Breadcrumb

Asset Publisher

Departamentua

Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak bi helburu nagusi ditu: Gipuzkoako ekonomiaren garapena bultzatzea eta inguru naturalak babestu eta zaintzea. Horretarako, berrikuntza eta ekonomiaren sustapenera bideratutako egitasmoak bultzatzen ditu sektore guztietan, baita lehen sektorean ere. Gainera, basoen eta naturaren kontserbazio eta kudeaketa bermatzen jarduten du. Betiere, udalerri txikien bizitza eta zerbitzuak sustatzea ahaztu gabe. 

Aurrekontu partida

Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Ingurunea, 2022an urteko aurrekontuarekin duen errendimendu estrategiko eta operatiboagatik:

Aurrekontua

120.984.102 €

Exekutatua

% 25,38

Jabier Larrañaga

Jabier Larrañaga

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Diputatua

Harremanetarako:

1972an Azpeitian jaio nintzen. Informatikan lizentziatua eta Erakunde finantzieroen kudeaketa eta zuzendaritza masterduna naiz. Nire ibilbide profesionala informatikaren esparruan hasi nuen eta, 5 urtetan, Londres, Rotterdam eta Euskal Herriaren artean bizi izan nintzen. Garai honetan, ikuspegiak zabaldu eta nazioarte mailan esperientzia irabazteaz gain, enpresa eta finantza mundua ezagutzeko aukera izan nuen. 2000. urtean Euskal Herrira itzuli eta Kutxan, hasi nintzen lanean. Entitate honetan lanpostu ezberdinak izan ditut, eta lurraldeko enpresa eta ekonomia errealitatea lehen eskutik ezagutu ahal izan dut. 2015eko ekainean Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza departamentua zuzentzeko ardura hartu nuen.

Zuzendaritzak


Iker Estensoro

Ekonomia Sustapeneko zuzendaria

Arlo honek gure lurraldeko sektore ezberdinen sustapen ekonomikoan eta enpresa lehiakortasunean jarduten du, ezagutza, garapen eta ekintzailetzaren bidez.


Jon Gurruchaga

Berrikuntzako eta Internazionalizazioko zuzendaria

Zuzendaritza honen ardatza Gipuzkoako enpresen berrikuntza sustatzea da, teknologia berriei eta Informazioaren Gizarteari arreta berezia eskainiz.


Unai Andueza

Proiektu Estrategikoen zuzendaria

Zuzendaritza honen helburua, zibersegurtasun, zahartzaro osasuntsu, elektromugikortasun, gastronomia digitala edota euskal ikus entzunezkoen sormeneko lurralde estrategiak bultzatzea da.


Iker Goiria

Turismo zuzendaria

Zuzendaritza honen helburua gure lurraldean turismoa sustatzea da.

Helbidearen webguneak


Xabier Arruti

Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendaria

Zuzendaritza honen helburua da Lehen Sektorea koordinatu eta Landa eremuan oreka lortzea, nekazaritza eta abeltzaintza antolatu eta hobetzearen bidez.


Arantxa Ariztimuño

Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendaria

Gure lurraldearen mendien eta baso baliabideen antolakuntzan eta hobetzean jarduten dugu, naturaren kontserbazio eta ustiatze egokiaren bidez.


Jon Ander Azpiroz

Landa Udalerrien Garapenerako zuzendaria

Gure eginkizun nagusia da lurraldearen garapen ekonomikoan sektore eta eskualde guztien arteko oreka bermatzea.

Helbidearen webguneak

Asset Publisher

Departamentuko aktualitatea

Corrugados irekitzeko falta den gauza bakarra Azpeitiko Udalaren borondate politikoa da

2021/05/13

"Corrugados irekitzeko falta den gauza bakarra Azpeitiko Udalaren borondate politikoa da"

Jabier Larrañaga Ekonomia Sustapeneko diputatuak azpimarratu du “egingarria” dela enpresa berriro irekitzea.

Gipuzkoako enpresa eredu arrakastatsuan sakontzea da gakoa

2019/03/25

"Gipuzkoako enpresa eredu arrakastatsuan sakontzea da gakoa"

Astigarragara egindako bisitan diputatu nagusiak nabarmendu du bertako enpresen eta ehun-ekonomikoaren dibertsifikazio eta berrikuntza maila

I+G+B sarea da gure enpresak suspertzeko eta lehiakortasuna areagotzeko palanka nagusietako bat

2021/04/15

"I+G+B sarea da gure enpresak suspertzeko eta lehiakortasuna areagotzeko palanka nagusietako bat"

Markel Olano diputatu nagusiak Teknikerren instalazioak bisitatu ditu Eibarren eta zentroaren azken aurrerapen teknologikoen berri izan du.