Egunero, orduro, enpresa arduradun, autonomo edo-eta askotariko sektoretako profesionalen zalantzak jasotzen ari gara, ziur asko zuk izan ditzakezunen antzekoak. Gehien errepikatzen direnak jaso ditugu eta erantzun bateratu bat eman diegu, zalantza orokorrak argitu ahal izateko.
Hala ere, ulertzen dugu zure kasua ezberdina dela, bakarra eta partikularra, beraz, ez izan zalantzarik eta jarri harremanetan Gipuzkoako arreta eragile sarearekin, COVID-19aren aurrean laguntza jasotzeko.
Gipuzkoako Ostalaritza Elkartera jotzea gomendatzen dizugu, modu zehatzagoan lagunduko baitizu. Nolanahi ere, aurrerapen gisa, jakinarazten dizugu elkarte horrek ohiko galderen atala argitaratu duela.
Info gehiago