Back

ESTREINALDIA: "Hiru (3) - Neri (H) ari", Myriam Perez Cazabon Donostian ekainaren 26an

ESTREINALDIA: "Hiru (3) - Neri (H) ari", Myriam Perez Cazabon Donostian ekainaren 26an

Gertaeren izaera zilklikoa oinarritzat hartuta, prestatu du koreografo hondarribiarrak bere azken lana. Ekainaren 19an sorkuntza-prozesua ezagutzeko master classe egingo da Gipuzkoako Dantzagunean, eta izena ematen dutenek estreinaldirako sarrera ere eskuratuko dute.

-ren irudia ESTREINALDIA:
  • Data: ekainaren 26a, larunbata
  • Tokia: Gazteszena, Donostia
  • Ordua: 19:00
  • Master classa + sarrera: 15€ (ekainaren 19 master class bat egingo da, ikuskizunaren sorkuntza-prozesua egilearen eskutik ezagutzeko)
  • Profesionalentzat / Maila altuko amateurrentzat

Gertaerek izaera ziklikoa izan ohi dute. Hasiera, korapiloa, amaiera. Edo hasiera berri bat... Gertaera orok bere ondorioa baitu. HIRU (3) eraldatzeari buruz ari zaigu, begietara begiratzeari buruz, eta aukera berriei buruz. Joan-etorrien etengabeko errepikapenen eta transizio-zirrikituetan itxarotearen indarraren islada. Bidean aurkitzen dira galderak, aukerak, gorpuzkerak eta gertaerak. Zimendu zehatzetatik abiatuta, moldagarria eta eraldagarria den proposamen esperimentala, unean-unekoa. Etengabeko eraikitzean dauden bizikidetza espazioak.

Informazioa: Myriam Perez Cazabon / Donostia Kultura