Gipuzkoako Dantzaguneak dantza-jarduerei eutsi ahal izateko areto berria ireki du, bideo-konferentziaz burutuko den dantza-gela birtuala. Bertan honako eskaintza izango duzue:

Areto birtuala: egitaraua

Sartu Gipuzkoako Dantzaguneko areto birtualean (Jitsi aplikazioa)

1. Astea

Teknika koreografikoko mantentze-saioak

  • Ekainaren 1a, astelehena, 10:00: Iker Arrue
  • Ekainaren 2a, asteartea, 10:00: Eneko Gil
  • Ekainaren 3a, asteazkena, 10:00: Bertha Bermudez
  • Ekainaren 4a, osteguna, 10:00: Alain Maia eta Ibon Huarte

Sortzaleen leihoa

  • Ekainaren 5a, ostirala, 11:00: Hiru, Myriam Perez Cazabon (Sortutakoak 15)

2. Astea

Teknika koreografikoko mantentze-saioak

  • Ekainaren 8a, astelehena, 10:00: Oihana Varela
  • Ekainaren 9a, asteartea, 10:00: Aritz Lopez
  • Ekainaren 10a, asteazkena, 10:00: Igor Calonge
  • Ekainaren 11, osteguna, 10:00: Amaia Elizaran

Sortzaleen leihoa

  • Ekainaren 12a, ostirala, 11:00: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak, Patxi Montero (Sortutakoak Tradizionala 8)​

*Eskaerak jasotzen ditugun neurrian, egitaraua osatzen jarraituko dugu. 

Dantzarientzako mantentze eta hobetze tailer irekia

Interpreteari kontzientzia zabaltzen lagunduko dioten tresna alternatiboak eta ariketak, malgutasuna hobetzeko eta giharrak sendotzeko, eta gorputz-lerrokaduraren eta arte-jarduera hobetzeko.

  • Ekainaren 13a, larunbata, 10:00-12:30: sorbaldak eta homoplatoak
  • Ekainaren 14a, igandea,  10:00-12:30: Izterrondoa eta alboko luzapenak
  • Izen-ematea: aidoproject.prod@gmail.com
  • Tailerra emango dute: Michael Carter eta Iker Arrue

3. Astea

Tresna digitalak erabiltzeko tailerra

Sorkuntza-lanerako hainbat tresna eta aplikazio digitalei buruzko tailerra. 

  • Ekainaren 19a, ostirala, 11:00-12:30
  • Izen-ematea: dantzagunea@gipuzkoa.eus
  • Tailerra emango du: Bertha Bermudez

Sartu Gipuzkoako Dantzaguneko areto birtualean (Jitsi aplikazioa)

Areto birtualean saioak emateko proposamenak egin ditzakezue

Bidali email bat: dantzagunea@gipuzkoa.eus 

  • Saioak eman ahal izateko baldintzak:
    • Gipuzkoako Dantzagunearekin azken hiru urteetan harremana izatea (egonaldi artistikoa, tailerrak eman izana, proiekturen batean parte hartu izana…)
    • Gipuzkoan jaioa izatea, edo Gipuzkoan erroldatuta egotea.
    • Ordainketa: lsaioak ordaindutakoak izango direnez, koreografoek fakturazioa egin ahal izateko modua izan behar dute.

Proposa ditzakezue:

  • Teknika koreografikoko mantentze-saioak: egunero, sortzaile batek bere lengoaia koreografikoan oinarritutako saio bat emango du.
  • Sortzaileen leihoa: astean behin, beren sormen-prozesuari buruz hitz egingo dute zenbait koreografok.