Asset Publisher

Dantza Hirian 2020: egitaraua

Irailaren 11tik 27ra egingo da Dantza Hirian jaialdia, Irun, Hendaia, Errenteria, Donostia eta Hondarribian. Hamaika konpainia arituko dira, eta horietako zenbait Gipuzkoako Dantzagunean prestatutako lanak izango dira.

Read More

DEIALDIA: Dantzan Bilaka 2021

Eskabideak aurkezteko epea irailaren 10 arte dago irekita. 2021eko edizioari begira gertatzen den aldaketa nagusia da hautatutako pertsonei ematen zaien laguntza programako jarduera guztietan parte hartzeko ekonomikoa zuzenduta dagoela eta be-raietan parte hartzea derrigorrezkoa dela: sorkuntza-prozesuen laguntza artistikoa mentorien bidez; tailer eta egoitza artistikoak, garatutako prozesuak publikoki irekitzeko jardunaldiak, etab. Horiek guztiek garrantzi bera dute eta pertsona interesadunek guztietan parte hartzeko konpromisoa azaldu behar dute beren eskabidean.

Read More

DEIALDIA: dFeria 2021

Konpainientzako izen-ematea irekita dago irailaren 6 arte. 2021eko dFeria martxoaren 15etik 18ra egingo da.

Read More

DEIALDIA: Kultura Eskola katalogorako dantza proposamenak aurkeztea

Onartutako jarduerak Kultura Eskolaren katalogoan sartuko dira, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku jarriko dira. Foru Aldundiak, artearen eta kulturaren beste arlo batzuetako proposamenekin batera, Gipuzkoako Bigarren Hezkuntzako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxeei eta interesa duten beste erakunde batzuei eskainiko dizkie.

Read More