ESTREINALDIA: "En picado", Ai Do Project Errenterian martxoaren 12an
Bost dantzari eta bi musikari arituko dira oholtza gainean, Iker Arrueren azken sorkuntzan, Errenteriako Niessen Auditorioan.
Read MoreDantzaren sorkuntza eta formazio
prozesuak sustatzeko eta laguntzeko
Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzua.
>
Gipuzkoako Dantzagunean mota guztietako dantzek dute lekua, eta dantzaren jardunean diharduten elkarte, konpainia eta eragileei laguntzeko zerbitzuak ematen dira: dantza-aretoak lagatzea, Gipuzkoako areto-sarearekin koordinatzea, etengabeko formazio-jarduerak, aholkularitza, eta dantzaren sustapena helburu duten deialdi eta diru-laguntzen berri ematea. Beste dantzarako gune eta antzeko zentroekin elkarlanean aritzen da Gipuzkoako Dantzagunea.
Gipuzkoako Dantzagunea 2009 urtean sortu zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik eta Artelekun izan zuen lehen haztokia. 2014tik Errenteriako Niessen eraikinean dauka egoitza. Kulturaren Euskal Planak dantzaren alorreko lan-lerro nagusitzat jo zuen herrialde bakoitzean dantzarako baliabideen gune eta erreferente nagusi izango zen dantza-etxe bat, Dantzagune bat, ezartzea.
Bost dantzari eta bi musikari arituko dira oholtza gainean, Iker Arrueren azken sorkuntzan, Errenteriako Niessen Auditorioan.
Read MoreDeialdia Espainiako Arte Eszenikoen konpainiei zuzenduta dago, sormen garaikideko ikuskizun egokitua edo edukiera txiki eta ertaineko espazioetan irudikatzeko sortua badute. Proiektuak aurkezteko epea martxoaren 15ean bukatuko da.
Read MoreProiektuen Plaza Medialab Tabakalerako proiektu-deialdi ireki eta jarraia da eta kultura digitalaren, diseinu irekiaren eta ezagutza partekatuaren arloko proposamenak jasotzen ditu. Proiektuen Plazak, Hirikilabs Plazaren lekukoa hartuko du. Deialdi horrek, elkartzeko eta proiektuak garatzeko gune bat eskaini zuen laborategian hamabi ediziotan zehar, inguruko pertsona, kolektibo eta praktika-komunitateen elkarlanean oinarrituta. Orain, deialdi berriari esker, proiektuak etengabe aurkeztu ahal izango dira urtean zehar.
Read More