Back 'Gerra Zibila Gipuzkoan: Erresistentzia eta Duintasuna' erakusketa KOLDO MITXELENA Kulturunean

'Gerra Zibila Gipuzkoan: Erresistentzia eta Duintasuna' erakusketa KOLDO MITXELENA Kulturunean

Erakusketak Gerra Zibilaren 80. Urteurrenarekin bat egiten du; irailaren 12an zabalduko da, eta abenduaren 28ra arte izango da ikusgai

Gerra Zibila Gipuzkoan; Erresistentzia eta Duintasuna Antoni Nicolau historialariak komisariatu du, eta zazpi eremu ditu. Pertsonaren adoreak sortzen ditu eremu horiek, gerraren gertakizunen gainetik, eta ondare immateriala berreskuratzeko eta memoria kolektiboa berridazteko lan luze batean kokatzen dira.

Bizitza historiak atalean, gertakizun historiko ezagunetan protagonista izan ziren pertsona batzuen bizipenak jasotzen dira: gerraren errealitatearen intrahistoria pertsonala, aski ezezaguna. Bizitza historia horiek objektuen dokumentu euskarri bat ere badute. Ez dira museoko piezak, baina balio sinboliko berezia dute; izan ere, pertsona bati, bizipen bati, bizitza bati pertsonalki eta emozionalki atxikiak daude.

Erakusketa tailer parte-hartzaile batzuekin osatuko da. Bertako metodologia Antoni Nicolau historialari eta erakusketaren komisarioak diseinatu ditu. Tailer horiek adin desberdinentzako eskaintza didaktiko zabal batean kokatzen dira, eta bisitaldi gidatuak eta jokoak eskaintzen dituzte, historiara beste modu batean gerturatzeko.

Erakusketak irauten dituen 3 hilabetetan zehar, bertako areto batean “Tailer memoriak” egongo dira. Jarduera hauek 80. hamarkadan Ingalaterran eginiko “History Workshop”–ean oinarritutako jarduerak egingo dira. Perfil ezberdineko 8tik 12rako persona taldeak izango dira.

Tailer hauen helburua memoria partekatzea eta horren bitartez hausnarketa bat egitea da. Nola iritsi zaigu Gerra zibilari buruzko informazioa? Ze burutapen, leku edo objetu dakorkigu burura? Galdera ezberdinak egingo dira beti ere modu parte hartzaile batean. Hori guztia kudeatzeko bi dinamizadore egonga dira taldearekin une oro. Tailer hauek, gainera, eboluzionatzem joango dira eta erakusketa aberastuko dute. Talerrak hilabetan behin izango dira, hileko azken ostiral eta larunbatetan. Arratsaldeko ordutegina ostiraletan, eta goizeko ordutegian larunbatetan. 

Proiekzio areto bat ere badago, Victoria Eugenia Antzokiko jatorrizko besaulkiekin, hura ere gertakarien lekuko mutu bat izanik. Bertan, EITBk lagatako bi dokumental proiektatuko dira. Erakusketan, orobat, KOLDO MITXELENA Kulturunearen funts propioak erakusten dira: adibidez, garaiko aldizkari eta kartelak.

Erakusketarako ikus-entzunezko bat ekoiztu da. Bertan, sei pertsonaren lekukotzak jasotzen dira. Haiek gertukoen bizitzak gogoratzen dituzte, aitzakia hartuta oroigarri gisa gordetzen duten objektu bat.

Horma bat ere izango da erakusgai, gipuzkoarren 12.000 izen baino gehiagorekin. Gerraren protagonisten izenak dira, lehen aldiz bilduak erakusketa honetarako.

Gerra Zibila Gipuzkoan; Erresistentzia eta Duintasuna Aitzol Arroyo historialariak eta Aitor Azurki kazetariak garatutako erakusketa proiektu bat da.