Lantzen dituen arlo artistikoak:
Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:
2 ordu: egitura eta emanaldirak o materialak prestatu, beroketa.
40 minutu: “mikra”.
30 minutu: aldatu espazioa prestatu.
1 ordu: rol eta botere harremanei buruzko dinamikak, sexualitatearen dimentsioak, rolen arteko botere harremanak, etiketak.
30 minutu: galdetegia erreflexio pertsonala, bizipenenak elkarbanatzeko aukera, hitz batean saioaren laburpena.
1 ordu: guk luzaketak egin eta egitura desmontatu.
. 7x7x7 metroko espazio laua eta garbia (gimnasio edo frontoi estalia).
. 230vko hargune (toma) bat musikarako.
. Furgonetarekin gertu iristea posible den tokia izatea.
. Aparkalekua.
. Muntaia eta desmuntaian laguntzeko 2 pertsona.
“mikra”n genero estereotipo eta botere harremanen inguruko topikoak azaleratu eta gai horien inguruan gizartean hedatuta dagoen iruditegia abordatzeko eta eraldatzeko egiten dugu lan.
Zirkuak gaitasun komunikatzaile eta transformatzailea dituela sinisten dugu eta zirku garaikideak istorioak kontatzeko ere balio du.
JARDUERAREN ARLO PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOSTENA
Gaiak ez dira maila teorikoan diskurtso batekin azaltzen. Irudi esanguratsu eta potenteak dituen pieza batean plasmatua daude.
Imaginarioa abordatzea da helburua. Ondoren lanketa aktiboa eta parte hartzailea bultzatuko duten dinamikak. Curriculumeko irakasgai hauekin du lotura:
Heziberri 2020 plana eta 236/2015 dekretua abenduaren 22koa.
Oinarrizko zehar-konpetentziak
c) Elkarbizitzarako konpetentzia.
d) Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia.
e) Izaten ikasteko konpetentzia.
DBHko konpetentziak
c) Zientziarako konpetentzia.
e) Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia.
f) Arterako konpetentzia.
g) Konpetentzia motorra.
17. artikuluko hezkidetza helburuak zuzenki lantzen dituen programa da gurea: tutoretzan txertatzeko aukera.
Kiva: eskolan jazarpen egoerak ekiditeko egitasmo egokia.
Koldo Arakistain Irazusta (Zarautz, 1985)
Bartzelonako Rogelio Rivel eskolan lur eta aireko akrobaziak ezagutu eta binakakoetan zentratu zen. 2013-14 APCCak antolaturiko zirkuaren pedagogia eta didaktikan sakontzeko ikastaroa.
Irati Gonzalez Jaimerena (Irun,1986)
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan Lizentziatua 2009an eta Heziketa Fisikoan diplomatua 2012an. Azken urteotan zirkuaren didaktika eta pedagogiara bideratu du bere lana.
Biak Gure Zirkua proiektuko partaide izan dira , bikoteko zein bakarkako akrobazia eginaz. Gainera, 2019an Karrikan lehiaketa irabazi eta “Berdinki (=ki)” konpainia eratu zuten: “mikra” sortuz.
Gaur egun Zirkuola arte eszenikoak euskaraz sustatzen dituen lantegia sortu dute.