(ONLINE) Finantza Etiko eta Alternatiboen Nazioarteko Foroa.
Une hauetan zailtasun gehiagorekin gabiltza sorkuntza artistiko eta kulturalak aurrera eramaten. Finantzaketa aukera desberdinen artean ikerketa bat egiteko proposamena luzatu nahi dizuegu: Finantzaz Haratago plataformak on line eskainiko duen foroa. Apirilaren 20tik 23ra. Egunero, 17:00etatik 19:00etara.
- 1082

1GO SAIOA: Finantza Etikoen esperientzia eraldatzaileak.
• Data: Apirilak 20.
• Ordutegia: 17:00-19:00
2.SAIOA: Nazioarteko Lankidetza eta Finantza Etikoak: feminismoa eta klima-aldaketa.
• Data: Apirilak 21.
• Ordutegia: 17:00-19:00
3. SAIOA: Bertakoa eraldatzen, Ekonomia Sozial eta Solidarioko esperientzietatik.
• Data: Apirilak 22.
• Ordutegia: 17:00-19:00
4. SAIOA: Heziketa Finantziario eta kritikoko esperientziak eta sareak.
• Data: Apirilak 23.
• Ordutegia: 17:00-19:00
Saio guztiak ZOOM erreminta bidez egingo dira (zoom.us/download). Saio guztiak dohainekoak izango dira. Nahi beste saioetara apuntatu zaitezkete.
Izena emateko: https://finantzazharatago.org/eu/finanzas/berriak/
Finantzaz haratago, Finantza etikoen alorreko erakundeen sarea da eta Hezkuntza Finantziario Etikoa sustatzen dute.finantza etiko eta alternatiboetako hezkuntza sustatu eta zabaldu nahi du Euskadin, partaidetzazko modu horizontalean.
Erreferentzia-gunea izan nahi du beste mundu-ikuskera bat ezarri daitekeela eta beharrezkoa dela uste duten pertsona eta erakunde guztientzat, gizarteak jasotako hezkuntza finantzarioari buruzko hausnarketa kritiko eta konstruktiboa elkarrekin sustatzeko asmoz.