Back TARARAK

Egitasmoaren izena : TARARAK

Eragilea : HIKA Teatroa

Telefonoa
633252200/ 656792501
Kontaktua
Agurtzane Intxaurraga

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Musika
Etika
Zein balio sustatzen ditu
Bizikidetza, tolerantzia, pentsamendu kritikoa, teknologiak, komunikazioa, errespetua, izaten ikastea, autoestimua.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
DBH 4 mailako ikasleei zuzendua
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
18 ikaslek gutxi gora behera. 
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

1.500€ + BEZ (%10a)

Jardueraren deskribapena:

TARARA, HIKA Teatroaren azken ekoizpena oinarri hartuta, antzerkiak konfliktoak gainditzeko daukan gaitasuna jarriko dugu balorean. Eta bi fase dituen proiektua osatuko dugu:

1 FASEA: antzerkitik gizartera salto: Ikuskizunaren bideoa guztion artean ikusi. Ondoren, bertan azaltzen diren konfliktoen azterketa egin eta gizartean dauden ereduei buruz hausnarketa bultzatu. Azkenik soluzioak bilatu eta proposatu. 
2 FASEA: gizartetik antzerkira: Aurreko urratsak iruditan jarriko ditugu: bideo pilulen grabaketak egingo ditugu. TARARA antzezlaneko pertsonai nagusiak eredu hartuta, beste horrenbeste (taldearen kopuruaren arabera) pertsonaia asmatuko ditugu, antzeko arazoak bizi dituztenak, alegia: tratu txarrak, buruko gaixotasuna, prostituzioa, genero identitatea, adintxikien abusoa. Bideo piluta hauek zentroko webera igo ahal izango dira edota azken egunean saio berezia egingo da zentroan bideoa aurkezteko eta partaideekin esperientzia partekatzeko. Bigarren fase hau burutzeko, gela hiru taldetan banatuko dugu: 

a. Egileak: batzuk egilearena egingo dute. Pertsonai ezberdinen minutu bateko testuak idatziko dituzte eta bukatzeko, behin istorio guztiak batuko dituen dramaturgia eraiki eta istoriotxoa osatu
b. Aktoreak: aukeratu duten pertsonaia interpretatatuko dute 
c. Errealizadoreak: Bideo pilulak grabatuko dituzte: pertsonai bakoitzarekin bideo pilula bat grabatu eta zentroko sarean zintzilikatu. 

Ondoren, bigarren urratsa batean, bideo pilula guztiak bilduko dituen istorioa osatuko dute. TARARA antzelanaren bertsio librea eta digitala. 

LANAREN OINARRIA

HIKA Teatroaren TARARA antzezlanaren bideoa. 

Nork hartuko du parte? 
18 ikaslek gutxi gora behera. 

Zenbat denbora jarduera gauzatzeko?

Bi aukera)
Aste batean eginez: bi orduko bost saio // Bi astetan eginez: ordu bateko hamar saio edo bost saio bi ordukoak. 
-4 ordu: bideoa ikusi eta “teatro del oprimido-ren teknikekin, arazoak aztertu eta Irtenbideak bilatu
- 6 ordu: Bideo pilulak idatzi, grabatu eta editatu. Aurkezpena zentroko webean edo saio bakarra kurtsoko kideei bideo gelan aurkezteko.

Jarduera osagarri batzuk: 
• Gaztelaniazko eta euskarazko orduetan TARARA/ LA TARARA testuaren irakurketa proposatu, ikasleek etxean testu osoaren irakurketa egin dezaten.
• HIKAk irakasleei koaderno didaktiko bat proposatuko die, irakurketaren ondoren lantzeko. (Koadernoa osatua dago, norbaitek informazioa zehatzagoa jaso nahiko balu, HIKArekin harremanetan jarri daiteke -hika@hikateatroa.eus / 633252200-).
• Ikuskizuneko aktoreen aurkezpen bideoak ikusi haien lana hobeto ezagutzeko.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Non: 
Gelan bertan. Lehenengo bi orduetan ikuskizunaren bideoa ikusiko dugunez, pantaila beharko da. Hortik aurrera gela izatearekin nahikoa. 

Baliabideak: 
Ordenagailua eta mugikorrak irudiak grabatzeko. Editatzeko programa HIKA Teatroak jarriko du.

Jarduerari buruzko txostena:

JARDUERAREN ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALARI BURUZKO TXOSTENA

Sinopsia

SanFran auzoan hazi da Rosa, biolin jotzaile gaztetxoa. Liszt eta zendutako beste hainbat musika-egile ikusteko ahalmena duena. Tarara, gaueko lanetan aritzen den emakume prostituta du lagun mamuen aurkako borrokan. 

Rosa heldua eta Rosa neskatoa txandakatuz doaz susmo hutsa den sekretuen inguruan hegan dabiltzan oroitzapenen joan-etorrian. 

Tiradera batean agertutako maitasun karta batzuei esker azaleratuko da musikaz eta edertasunez betetako umearen memoria hautsia, ordura arte izuari zirrikiturik utzi gabea. 

Kritiken bilduma: https://labur.eus/CritLaTarara
Promo orokorra. Azkena. Euskaraz: https://www.youtube.com/watch?v=o2tf3HAXCpk
Dosierra: https://hikateatroa.eus/wp-content/uploads/2021/12/DossierTarara_EuS.pdf

Zergatik TARARA/LA TARARA? 

  • Thriller poetikoa: Barkamenari buruzko ipuina.
  • Puntako bi idazle: Josi Alvarado dramagile garaikide alacantarrak idatzia. Arantxa Iturbe idazle gipuzkoarrak euskarara itzulia.
  • Federico García Lorcaren lirismo poetikoa eta Pedro Almodovarren estiloa izan dira inspirazio iturri. Testuak kaleko hizkera eta hizkera poetikoa uztartzen ditu. 
  • SGAEren I Ana Diosdado antzerki lehiaketaren irabazlea 2019an. 
  • 2021eko Valentziako Literatur Kritikaren lehen saria, literatura dramatikoa sailean.
  • Antzezlanaren zuzendariarekin, Agurtzane Intxaurragarekin lan egiteko aukera
  • Istorioa garai bateko Bilbo hiriaren testigantza da. 70. hamarkada. La Palanca-ren garaiaren isla txikia izango da. Omenaldia. Batetik, Bilbo hiriaren memoria historikoa berreskuratzeko ahalegina izango eta, bestetik, garai hartako cabaret giro bohemioa euskaraz eszenaratuko du. Estilo horretako oso lan gutxi daude euskaraz. HIKA bera izan da aintzindari Txarriboda (2018) ikuskizunarekin. 
  • Gaitegi soziala: Adingabeen abusua, prostituzioa, genero identitatea, genero indarkeria, zahartzaroa, buruko gaisotasunak. Antzerki soziala da TARARA, egungo gizarteak dituen erronkei aurrez aurre begiratzeko ausardia izan duen testua
  • Musika: Testua musikaz blai dago. Bi estilo txandakatzen ditu: Herrikoia (La Tarara, La Llorona, Habanera...) eta Musika klasikoa (Lizst, Schubert, Händel, Tchaikovsky, Paganini...)
  • Emakumeak argitara: Protagonistak bi emakume eta pertsonaia ez binario bat dira. Ahotsa ukatu zaien hiru emakume. Alde horretatik testuak aukera ematen du. 70 hamarkadan emakumeek bizi zuten egoeraz hitz egiteko. 
  • HIKA Teatroak 2022ko urtarrilaren 15ean estreinatu zuen euskarazko bertsioa Errenteriko Manuel Lekuona antzokian, eta gaztelaniazkoa urtarrilaren 28an Bilboko Arriaga Antzokian.


JARDUERAREN ARLO PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOSTENA

DIZIPLINA BARRUKO KONPETENTZIAK

  • Hizkuntza eta literatura komunikaziorako konpetentzia
  • IKTak autonomiaz, modu kritikoan eta etikoan erabiltzea

ZEHARKAKO KONPETENTZIAK

  • Hitzez komunikatzeko konpetentzia. Bozgoran irakurtzeak hitzez komunikatzeko gaitasuna derrigorrezkoa du. 
  • Ikasteko eta pentsatzeko konpetentzia. Testuak gai sozialak lantzen ditu. Honek aukera ematen du gizartean pil pilean dauden gaiei buruz hausnarketa egiteko. Eta baita pertsonaien emozioetan murgilduz, enpatia lantzeko ere.
  • Elkarbizitzarako konpetentzia. Besteaz, ezberdina ikusten denaz hausnarketa egin, batetik. Eta, bestetik, jarduerak talde lana eskatuko du.
  • Norbera izaten ikasteko konpetentzia. Istorio ezberdinak asmatzeko, pertsonaia bakoitzaren izaeraz hausnartuko da. Hausnarketa horrek norberaren sentimendu, pentsamendu eta gogoetak azalaratzen lagunduko du. 
  • Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia. Ekintzailetasuna behar beharrezko tresna bihurtuko da: besteen aurrean sortu, besteen aurrean antzeztu, besteen aurrean erakutsi, besteei buruz iritziak eman eta hobekuntzak proposatu... 
  • Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia. Irudiek komunikatzeko duten gaitasunaz jabetu eta kameraren begietatik ikusten ikasi. 

HELBURUAK

  • Euskararen erabilera sustatzea
  • Hizkuntza ez formala lantzea
  • Gizarteko egungo arazoei buruzko hausnarketa eragitea
  • IKTak erabiltzea
  • IKTak balorean jarri erabilpen ona sustatuz
  • Ahozko eta idatzizko diskurtsoak ulertzea, gizartearen eta kulturaren hainbat esparrutakoak. 
  • Ahoz modu txukun, koherente eta zuzenean adieraztea eta interaktuatzea. 
  • Literatura irakurriz gozatzea. 
  • Euskal antzerki idatziaren eta espainiar antzerki idatziaren egile batzuk ezagutzea. 
  • Antzerkiaz baliatuz gizarteko arazoez hitz egitea
  • Konfiantza eta autonomia handiagoak lortzea. 

TESTUAREN PASARTE PAREA
(...) 
YASMÍN: Sekretu bat ikusi nahi?
ROSA: Zer sekretu?
YASMÍN: Ipuin baten hasiera
ROSA: Ipuin bat idazten ari al zara?
YASMÍN: Zer esaten ari zara, zoroa? Printzesen istorio baten hasiera da, baina 
ez dut nik idatzi.
ROSA: Nork idatzi du ba?
YASMÍN: Inork ez. Berekasa idazten da. Zu panpinekin jolasean ari zarenean 
bezalatsu. Pixkanaka asmatzen duzu. Norberak ere asma dezake bere istorioa. 
Panpina balitz bezala.
ROSA: Ez dizut ondo ulertzen.
YASMÍN: Begira. Ikusten mutiko polit hau?
ROSA: Zer da hau?
YASMÍN: Eskolako kartilla, ez al duzu ikusten? Iraganetik geratzen zaidan 
gauza bakarra: hau eta amaren oinetako hauek.
ROSA: Eta nor da ... Manuel Saborido Sanchez?
YASMÍN: Ni naiz. Nire istorioko panpina.
(...)
BILBO, 1992, en la residencia.)
ROSA: Mamá. Me han dicho que le has lanzado una lámpara en la cabeza a 
madame Révelot.
TELMA: ¿Y te han dicho si le acerté?
ROSA: También que le has lanzado la mesita de noche.
TELMA: Con eso es más fácil.
ROSA: Mamá, por favor.
TELMA: Ella está acostumbrada a vivir con golpes. ¿No ves que es india?
ROSA: Eres un dolor. Crónico.
TELMA: Y tú eres una niña.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

HIKA TEATROA, 33 urteko ibilbidea Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean, poesia bisuala eta errebeldia eszenikoa neurri berean maite dituen emakumea. HIKAren produkzioek izaera sozial nabaria dute, eta ikusleak beren buruekin gatazkan jartzen saiatzen dira. 

HIKA antzerki garaikidea da, erronka artistikoen etengabeko bilaketa eta berritzea, ekoizpen berri bakoitza etiketak uxatzeko aldarri. Antzerkiaz gain, zirkua, musika eta dantzak toki nabarmena hartu dute bere sormen lanetan, diziplina guztiei atea irekitzea beti berritzen egotea dela sinetsita. 

KOADERNOA ZURI (2016) ikuskizunarekin HIKAk barne hausnarketa bat eraiki eta publikoa entzuteko ahalegin berezia egingo du. Lehen aldiz, mediazioa eta sentsibilizazioa lantzen hasiko da, jakitun gizarte likido honetan demokratizazioa eta partaidetza kulturaren eskutik datozela, eta formakuntzarekin batera, biak hori bizitzeko tresna berriak direla. 

Publikoarekiko harremana ezin da sormen lanen erakustaldira soilik mugatu. Horren haritik, publiko berriak deritzonak, aktiboak eta kritikoak izanda, sormen prozesuak zabaltzeari ekin dio konpainiak, eta berea egin du lema: “Garrantzitsuena ez da publikoarentzat sortzea, baizik eta publikoarekin sortzea”. 

2022ko urtarrilaren 15ean, Josi Alvarado egile Alakantarrerean LA TARARA / TARARA (euskarazko bertsioa. Arantxa Iturbek itzulia) ikuskizuna estreinatuko du Errenteriako Lekuona Fabrikan euskaraz. Gaztelaniaz, Bilboko Arraiga Antzokian 2022ko urtarrilaren 28an. 

AGURTZANE INTXAURRAGA 
TARARA / LA TARARA proiektuaren zuzendaria eta TARARAk KULTURA 
EGITASMOko gidaria