Back AHOZKOTASUNA ETA SORMENA LANTZEN

Egitasmoaren izena : AHOZKOTASUNA ETA SORMENA LANTZEN

Eragilea : Ixabel Agirresarobe Arzallus

Telefonoa
675712383
Kontaktua
Ixabel

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Literatura

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Euskara
Zein balio sustatzen ditu
Bertan izango diren eztabaida eta hausnarketak benetakoak zein fikziozkoak izan daitezkeenez umoreak ere lekua izan dezake. Ikasleen parte hartzea bultzatuko da, pentsamendu kritikoaren garrantzia, konfiantza eta partaidetza aktiboa indartuko delarik.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Jarduera hau D.B.H. 3 eta D.B.H. 4ko ikasleei zuzendua dago.
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

3 saio bi dinamizatzaileekin: 1800 €
*ActividadexentadeIVA,recogidaenelarticulo20.Uno.9ºLey
37/1992,de28dediciembre,delImpuestosobreelValorAñadido

Jardueraren deskribapena:

Nerabe eta gazteen artean euskararen erabilpena larri dago. Aisiarekin lotzen badugu orduan eta nabarmenagoa da. Horregatik lanketa hau proposatzen dut.


Ahozkotasuna sustatzeko modu ezberdin daude eta antzerkiak laguntzen du. Kasu honetan irratia antzeztuaz izango da.

Hitzarekin funtzionatzen bai du eta hitza horrek zentzua har dezan modu ezberdinak jorratuko ditugu. Horretarako hona hemen jardueraren nondik norakoak: 

Hiru saiotan banatuko dugu eta bi dinamizatzaile izango gara. Saio guzietan zuzenean beraien parte hartzea bultzatuko da. Lanketan hasi aurretik taldearen konfiantza eta gertutasuna lortzeko jolas bat egingo dugu. 

Ondoren, lanketa banakakoa eta binakakoa egin eta saio bukaeran denen aurrean antzeztuko dute. Benetako pertsonaiak zein fikziozkoak izan daitezke. 

Interbentzio bakoitzeko balorazio labur bat egingo dugu.

1.saioa: Ahozkotasunaren garrantziaz jabetuko ditugu. Non da beharrezkoa ahozkotasuna? Hainbat egoera ezberdin jarriko ditugu martxan, esketxak, eszenak, ... Elkarrizketarekin abiatuko dugu jarduera.

2. saioa: Albistea aitzakia hartuaz honen lanketa egingo dugu: kazetaria, lekukoaren ahotsa,... Jolas moduan lotuko ditugu. Bizitasunez eta bat batekotasunez uztartuko ditugu.

3. saioa. Mahai ingurua landuko da: pertsonai ezberdinekin jorratzeko aukera bikaina. Rolak ematen digun aukera modu ezberdinetan gai berarekin hitz egiteko erakargarria gertatzen zaie. Azken saio honetan, aurreko lanketetako gustukoena aukeratuko dute eta irratsaio bat prestatuko dute. 

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Jarduera hau egiteko beraien ikasgela erabiliko da. 2 “orduko” klaseak (beraien bi klase ordu). 

Ikastetxean bertan irratiaren azpiegiturarik balego, azken klase ordua bertan egingo litzateke eta grabatu egingo genuke.

Halako azpiegiturarik ez bada ez dago arazorik. Ikasgela bera pittin bat moldatuko genuke eta irratian bagina bezala antzeztuko genuke.

Taldeak, ikastaldeetan banatuta egongo dira.

Talde bakoitza bere gelan. 

Jarduerari buruzko txostena:

Alderdi artistiko-kulturala:

Norberak sortzeko, irudikatzeko eta amets egiteko gaitasuna baduela sentitu behar du eta garatuko du. Bidean, behaketa, ikerketa eta espresioa piztuko zaizkio. Espresatzeko tresna berriak ezagutuko ditu.

Ahozkotasuna sustatuko du antzerkia eta umorea lagun dituela.

Modu honetan, bai taldean zein bakarka, istorio baten egituran barruan sortutako kontakizuna prestatu eta kontatuko du:
Nola kontatuko dugu zirrara sortzeko?
Barrea eragiteko?
Tristura, 
Belarriak gozatzeko zer egin beharko dugu?

Hitz egiteko doinuak ere bere garrantzia izango du (iragarkia izan, albistea, mahai ingurua... ) egoera bakoitzak hizkera eta jarrera ezberdinak eskatzen bai ditu.
Istorio hori narratzeko garaian bere egitura ere landuko dute eta errepikakorra gerta ez dadin espresio eta esaldi ezberdinak erabili beharko dituzte. 

Kontutan izan beharko dute ez dituztela ikusleak, entzuleak baizik eta hizkuntzaren eta ahozkotasunaren indarra, garrantzia eta grazia puri-purian izango dutela.

Buruan duten irudi hori hitzekin, doinuekin, isilune eta erritmoekin transmitituko dute. Pertsonaien hizkera ezberdinekin jolastuko dute. Honek, kultura ezberdinetatik edaten dugula eta berauekin harremanetan gaudela jabetuko dira.

Hori dena lantzen ondo pasa eta disfrutatu daitekeela frogatuko dugu.

Arlo pedagogikoa:

Komunikazioa eta hizkuntza bat datozela kontutan hartuz, ahoz nahiz idatziz, horretan jakitea eta txukun, modu autonomoan, sormenez eta eraginkortasunez aritzea aberasgarria da. Elkarbizitzarako eta herritartasunarekin eta gizarteratzeko baliagarria da.

Norberaren eta besteen nahiak uztartzea, norberaren sentimendu, pentsamendu eta irrikak asertibotasunez adieraztea, besteei entzutea eta haien sentimendu, pentsamendu eta irrikak aintzat hartzeak pertsona hobeak egiten gaitu.

Jarduera honetarako motibazioa pizteko ikasleei interesatzen gaiak jorratu daitezke. Modu horretan inguratzen gaituen munduarekiko lotura eta erantzukizuna sustatuko da. Bide batez, taldean partekatuko direnez lanketa guztiak iritzi ezberdinak entzungo dira. 

Iritzi ezberdinek aniztasuna azaleratuko du. Honekin gaiak eman dezakeen guztia sar dezakegu lanketa honetan.

Genero ikuspegia kontutan hartuko dugu.

*Eskolan lantzen ari diren edo landu nahiko lituzketen gaiak ere sar daitezke jarduera honetan.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Formazio akademikoa:

  • 1989-93an Eusko Jaurlaritzako kultura saileko ANTZERTI eskolan ikasketak.
  • 1991. urtean Bai elkarteak antolatutako ahots espresio ikastaroa.

ESPERIENTZI PROFESIONAL.

  • 1993. urtetik aurrera aktore lanetan (kalean eta aretoan)

IPUIN KONTALARI.

  • 1991. urtetik aurrera. (Horretan jarraitzen dut)

ANTZERKI ZUZENDARI:

  • 1995, 1996, 2005 eta 2021ean herri antzerkia.
  • Antzerki tailerrak Zarauzko Lizardi institutuan.
  • Orioko Zaragueta Herri Eskolan antzerki klaseak.

DINAMIZATZAILE/IRAKASLE:

  • 1996. urtean Intxaurrondoko LHko taldeari ipuin kontaketa ikastaroa.
  • Eskoriatza eta Bergaran helduentzat ipuin kontaketa ikastaroa.
  • San Ignazio de Loiola ikastetxean DBHko ikasleei euskarazko ahozkotasun tailerrak.
  • 2022. urtean Pasaiako Karmengo ama eta Anuntziata eskoletan ahozkotasun tailerrak DBH 4.eko ikasleei.

*bigarren dinamizatzaileak jarduerarako prestakuntza izango du.