Back 2022 urteko lehen erdiko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak

2022 urteko lehen erdiko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak

K bulegoak Gipuzkoako kultur sektorearen garapenerako ikaskuntza esperientziak bultzatzen ditu. Hilabetez hilabete, saio irekiak eta formazio saioak tartekatzen dira, sorkuntza, komunikazioa eta kudeaketa alorretan ezagutzak partekatu eta lurraldeko eragileen arteko elkar ezagutza sustatzeko xedez.

2022 urteko lehen erdiko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak

Lehen seihilekoan genero ikuspegia, elebitasuna eta hizkuntza aniztasuna, pandemiaostea eta sorkuntzari eta kudeaketari lotutako buruhauste garratzak izan ditugu hizpide lurraldeko eragileekin.

Urte hasieran, saio irekiak online antolatu bagenituen ere, egun aurrez aurrekoari heldu diogu berriro, formazio saioetan bezala, eztabaidak eta ikaskuntzak gorpuzteaz gain, sare sozial analogikoak indartzeko xedez.

Eskuarki, saio irekietan kronika moduko bat sortzen dugu, bertan hausnartutakoa laburbilduz, eta formazioa saioetan aldiz, baliabideak bertan landutako edukiek osatuta. Irailetik aurrerako saioak heldu bitartean, hemen dituzue bilduta kronikak eta baliabideak, jazotakoa gogoratu eta hainbat gaitan sakontzeko. Guardasola edo aterpe pean irakurtzeko aproposak.

Urtea genero ikuspegiaz gogoetatzen hasi genuen. Nola heltzen diogu gaiari gure jardunean? Nola txertatu dezakegu hobeto genero ikuspegia kulturan? Elkarrizketa irekia oparoa eta aberasgarria izan zen.

Genero-ikuspegia (gure) kulturan
Saio irekiaren albiste kronika eta kronika osoa eta baliabideak

Martxoan saio berezia antolatu genuen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuaren laguntza lerro nagusiak aurkezteko, hala nola Susperka, Olatuak eta Mundura.

Ondoren, euskararen egoera eta etorkizuneko erronkak aztertu genituen gure paisai elebidun eta geroz eta eleaniztunagoan.

Elebitasuna eta hizkuntza aniztasuna kultura-paisaian
Saio irekiaren albiste kronika eta kronika osoa eta baliabideak

https://www.gipuzkoa.eus/es/web/kultura/-/bilinguismo-sesion-abierta

Apirilean, genero ikuspegian sakontzeko xedez, formazio saioa ondu zuten Jemima Cano kudeatzaileak eta Rebeka Elizegi artistak. Propio sortutako lau orduko saio esnagarrian hausnarketa eta eztabaida biziak, praktika onak, lanabesak eta sormen ekintzak uztartu zituzten, partaideen gozamenerako. Jarduera gogoangarriaren aurkezpena eta autodiagnostiko ariketa ikusgai dituzue.

Kulturan genero ikuspegia eraldatzea 
Formazio saioaren albiste kronikaaurkezpena eta autodiagnostiko ariketa

https://www.gipuzkoa.eus/es/web/kultura/-/perspectiva-genero-formacion

Maiatzean beste saio ireki bat antolatu zuen K bulegoak, baina oraingoan aurrez aurre. Gogoa genuen pantailak alboratzeko, eta eragileon arteko harremanak estutzeko ametsgaizto distopikoa atzean uzten ari ginela. Horrexegatik, geure buruari begiratu nahi izan genion, pandemiaostean nola geunden ikusteko eta birusak kulturan eragin dituen albo kalteak aztertzeko.

Pandemiaondoa: eraginak eta moldaketak kulturan
Saio irekiaren albiste kronika

"Pospandemia: efectos y cambios en la cultura", crónica de la sesión abierta 

Uda bete-betean murgildu aitzin, indarrak berritzeko asmoz eta inoiz amore ez emateko saio freskagarri bat antolatu genuen, limonada suspergarriak lagunduta geure "amore" ia agortezina zabaltzeko.

Ez amore eman, eman amore
Saio irekiaren albiste kronika

Irailetik aurrera formazioa saioak eta saio irekiak bueltatuko dira. Bitartean, K bulegoan zain zaituztegu edozein kontsulta argitzeko edo zure proiektua bidean laguntzeko.