Back 21:12 Produkzioak

21:12 Produkzioak

Antzerki Konpainia

Herria
Donostia

[ Zirkuituaren aukeraketa prozesu propiotik “Katapulta Tour Gipuzkoa 2020 zirkuiturako autatutako artista.]

Bi aktore gazteen arteko errespetu eta mirespenetik sortzen da “21:12 PRODUKZIOAK”. Elkarrekin sortu, ikasi eta lan egiteko desiraz. Naiara Arnedo eta Ion Sagarzazu Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean ezagutu ziren 2002 urtean. Eszena bat partekatu zuten orduan, eta ia konturatu gabe sortu zuten elkarren arteko lotura. 2018an euren mikroantzerkiko obra propioak sortzea erabakitzen dute eta Paco Sagarzazuren laguntzarekin Chejov-en testuetan oinarritutako “Lo Contrario al Aplauso” estreinatzen dute. Baita ere, sortu eta estreinatu dituzte: “Visita Guiada”, “Bonito Secreto” eta “Sala De Espera” antzerki lanak.
“Sala De Espera” Paco Sagarzazuk zuzenduta dago eta 2019an estreinatu zuten Bilboko “Pabiloi 6-ko Antzerki Arina Jardunaldietan”.

“SALA DE ESPERA”: 2021 urtea da. Itxarongela bat. Bi ezezagun. Honeraino dena nahiko normala izango litzateke mundua virus hilgarri batek suntsitu ez balu eta ez dago itxaropen haundirik.
Maria Luisa, urteak darama Bacilofobia batek sortu zion portaera-nahasmendu bat jasaten; mikrobioei beldur irrazionala, bere neurrira egindako mundu berri batean bizi da, non birus kontrako neurri guztiak gutxi diren. Gela horretan Francisco dago, bere txanda lasai itxaroten. Elkarrekin konturatuko dira, itxarongela batek bere onetik ateratzen duela.

> Aktoreak: Naiara Arnedo yeta Ion Sagarzazu.