Back AMATXIK DIXIT

Egitasmoaren izena : AMATXIK DIXIT

Eragilea : AMATXIK DIXIT

Telefonoa
653 104 296
Kontaktua
Saioa Iribarren Muñoz

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Euskara
Etika
Zein balio sustatzen ditu
Berdintasuna, hezkidetza, bizikidetza, generoa, inklusioa, enpatia, errespetua, komunikazioa, adierazpena...
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
DBH 4 (Guda zibila lantzen den kurtsoa, hori delako ikuskizunaren gaia).
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Antzerkirako 50 ikasle gehienez eta elkarrizketarako 25 (Horrela izanez gero bi elkarrizketa txanda egingo genituzke).
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

1.460€+BEZ(%10)= 1.606€

Jardueraren deskribapena:

Memoria historikoa lantzen duen ikuskizun baten emanaldia planteatzen dugu eta jarraian ikuskizunean

oinarritutako solasaldi bat.

Antzerkia: Amatxik Dixit ikuskizunaren emanaldia. Goitibera konpainiaren esku (30min).

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Eskolan bertan egitea planteatzen da. Ekitaldi aretoan edo antzekoren batean (gimnasio, gela zabal

bat...).

- Espazio eszenikoaren gutxieneko neurriak: 5m x 4m.

- 220v-ko korronte-hartunea (2000W gutxienez).

- Aldagela.

- Komuna.

- Aparkalekua.

- Ikasle kopuru: Antzerkirako 50 ikasle gehienez eta elkarrizketarako 25 (Horrela izanez gero bi

elkarrizketa txanda egingo genituzke).

- Iraupena: 90min

Jarduerari buruzko txostena:

JARDUERAREN ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALARI BURUZKO TXOSTENA

Memoria historikoa, guda zibila, emakumea eta ahoz ahoko tradizioa lantzen duen melodrama, antzerki

fisikoaren lengoaiaz landua umore puntuekin.

Antzezlan honetan Saioa Iribarrenek bere familian guda garaian gertatutako istorio bat berreskuratzen du.

Familia ugarik bizi izandako milaka istorioetatik bat da hau. Jazarpenak eta kondenak sufritu zituzten

pertsonen istorio bat.

Sinopsia:

Familia guztietan dago gogora ekartzea merezi duen istorio bat, eta gure familian, Amatxiren

lehengusinarena da, guda garaiko istorioa, maitasun istorioa:

"Marcelina zuen izena, 24 urte zituen eta Linareseko jauntxo batzuen etxean lan egiten zuen neskame..."

Argumentua:

Marcelina jauntxo batzuen etxean zerbitzari bezala lan egiten du eta Rafael Linareseko (Jaen) anarkista

ospetsuarekin maiteminduta dago. Jauntxoek bere etxean lehengusu falangista bat daukate ezkutatuta,

informazio hori anarkistei heltzen zaie eta hil egiten dute. 1936an guda amaitzean Frankoren

“garaipenaren” ostean, jauntxoek Marcelina beraien lehengusua salatzeaz akusatzen dute eta bere

heriotza leporatzen diote. Marcelina kartzelan sartzen dute eta heriotza zigorra ezartzen diote. Azkenean

Marcelina Martutenera eramaten dute eta bertan 6 urte pasatzen ditu, hura izan zen bere familiak Euskal

Herriarekin izandako lehen harremana. Rafael gerra ostean Frantziara ihes egiten du eta bigarren mundu

guda hastean Naziek arrapatu eta tren batean sartzen dute Mathausenerako bidean. Rafael beste

batzuekin batera trenetik salto egin eta mendian ezkutatzen dira. Urteak pasa eta Normandian bukatzen

du bertan bizi berri bat eginez. 20 urtez Rafaeli buruz ezer jakin gabe eman ostean, ez bizirik edo hilda

zegoenik ere, Marcelinak bere gutun bat jasotzen du berarekin batera Frantziara joateko

gonbidapenarekin. Pariseko tren geltokian bukatzen da gure istorioa emozioz beteriko topaketarekin.

Eszenaratzea:

Hiru aktorek narratzaileei eta pertsonaiei bizitza emango diete. Azken hauek jantzi-elementu bakar batez

identifikatuko dira.

Une bakoitzean narratzailea aktore bat izango da eta aldi berean (edo ondoren) beste aktoreek modu

koralean eszena irudikatuko dute. Koroak istorioaren soinu-banda, soinu anbientalak eta Marcelina eta

Rafaelen istorioaren zati esanguratsuenak eta interesgarrienak eskainiko dizkigu.

JARDUERAREN ARLO PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOSTENA.

Sakonki eta modu kooperatiboan hausnartzeko gaitasuna da lantzen duguna elkarrizketa filosofikorako

proposamenarekin antzerkiaren ostean, haur filosofia edo elkarrizketa filosofikoaren metodologia erabiliz

antzerkiari buruzko elkarrizketa filosofiko baten bidez. Argudioetan oinarritutako elkarrizketa, ikasleen

hausnarketa sustatzen duena elkarrizketa kooperatiboaren bidez, bai ala bai hezkuntza zentro guztietan

presente egon beharko lukeela uste dugu.

Funtsean, eta Heziberri egitasmoaren markoan, jada agiri ofizialetan agertzen diren oinarrizko zeharkako

konpetentziei modu espezifikoan heltzea aldarrikatzen dugu: ikasten ikasi eta pentsatzen ikasi,

elkarbizitzarako konpetentzia, ekimenerako konpetentzia, izaten ikasteko konpetentzia... eta elkarrizketan

oinarritutako metodologia bat erabilita, nola ez, komunikaziorako konpetentzia.

Agiri instituzional guztiek onartzen duten ezagutzaren ikuspegi konstruktibista batetik abiatuz, ezagutza

partekatua eta eraikia dela dioena alegia, hausnarketaren bidez gauzen zentsuaren bilaketa

ahalbidetzea da irakaslearen ardura nagusietako bat. Zentsua ezinbestekoa da munduaren benetako

ulermen bat lortzeko. Jakin-mina eta zentsua hezkuntzaren benetako motorrak direla deritzogu beraz. Eta

bigarrenaren bilaketa, lehendabizikotik abiatuz, guztiz ezinbestekoa da inguratzen gaituen munduaren

benetako ulermen bat izateko. Aldi berean, zentsuaren bilaketa hau ezinbestekoa da ikasleen motibazioa

lortzeko, eta bilaketa hori bera lantzea da proposamen honen xede nagusia.

Oinarrizko konpetentzietara bueltatuz, garrantzitsua iruditzen zaigu sustatu nahi dugun elkarrizketa

ereduak, lantzen ari garen guda zibilaren gaiari egiten dion ekarpenaz gain, ikasleen kooperaziorako eta

elkarbizitza demokratikorako izan dezakeen onuretaz hitz egitea. Edukiarekiko dituen onurak alde batera

orain, eta eduki hori jorratzen dugun moduari erreparatuz, esan dezakegu lehen aipatutakoen artean,

izaten ikasteko eta elkarbizitzarako konpetentziak lantzen ditugula bereziki metodologiaren izaera

dialogikoari esker.

Formakuntza etikoa, banakoen norberarekiko zein besteekiko jarrera lantzeko gai den jarduera gisa

ulertzen dugu. Izaten ikasi eta nor bere burua ezagutzeko alde batetik, eta elkarbizitza lantzeko bestetik.

Argudioetan oinarritzen den elkarrizketa kooperatiboak izaera orekatu, hausnartzaile eta kontzientzia

handiagodun gizabanakoak hezitzen lagundu dezakeela ziur gaude, beren arazoak modu arrakastatsuago

baten konpontzeko gai diren pertsonak hain zuzen
Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Goitibera teatroa

2012ko ekainean osatzen da Saioa Iribarren eta Ander Basalduaren eskutik, biak Bartzelonako “Escuela

Internacional de Teatro Estudis Berty Tovías” eskolan ikasiak.

Jacques Lecoq maisu frantsesaren pedagogiari amen eginez, Goitibera konpainiaren antzerkia

mugimenduan, espazioan eta gorputzean oinarritzen da, ikuspegi ezberdinak lantzen dituelarik (kluna,

maskarak, pertsonaiak, bufoiak…).

Imanol Alvarez (Larrabetzu – 1984)

Filosofian lizentziatua EHUn eta Haur hezkuntzan diplomatua Granadako unibertsitatean. Gironako

unibertsitateko “Haur filosofia” masterra eta Bigarren hazkuntzarako masterra EHUn. Espainiako haur

filosofia elkartearen formakuntza kurtso guztiak (I eta II. mailak) eta Grupiref Kataluniako haur filosofia

elkartearen formatzaileen formadore kurtsoa. Haur filosofian aditua eta Euskal Herri mailan lan egiten

duen “Jakinmin” praktika filosofikoen elkartearen lehendakaria. Azken zortzi urteetan eta gaur egun

Filosofia irakaslea bigarren hezkuntzan.

Elkarrizketa filosofiko edo haur filosofiaren metodologiaren eremuan haur eta nerabeentzako saioak

gidatzen 8 urtez: institutuan balio etikoak ikasgaia DBHko maila guztietan eta hezkuntza ez-formalean

tailer ezberdinetan Donostiako Tabakaleran, Aupatuz gaitasun handiko haurren elkartearekin, Oiartzungo

udalarentzat... Hezitzaileentzat haur filosofia formakuntzak ere eman ditu haur, Lehen eta bigarren

hezkuntzako irakasleentzat, hala nola Kutxako aisialdi programako begiraleentzat.

Saioa Iribarren (Iruñea - 1983)

Bere jaioterriko Arte eta Lanbideetako Eskolan ikasi ostean, Bartzelonara aldatu egiten da. Bertan,

besteak beste Alain Vigneauk zuzendutako arteterapia formakuntza (2005-2008) burutzen du eta Merche

Ochoaren eskutik bere klun formakuntzari hasiera ematen dio. Ikasketa eszenikoei lehentasuna emanez,

“Escuela Internacional de Teatro Estudis Berty Tovías” (2008-2011) eskolako antzerki fisikoko bi urteko

formakuntza, sormenean oinarritutako hirugarren urte batekin osatzen du, Titzzina konpainiak gidatua.

Goitibera konpainiaren sortzaile da eta bertan aktore zein zuzendari eta idazle giza lan egiten du.

Goitiberak Jacques Lecoq maisu frantsesaren pedagogia jarraitzen du, mugimenduan oinarritutako

antzerkia jorratuz, eta ikuspegi ezberdinak landuz (kluna, maskarak, pertsonaiak, bufoiak...).

Zuzendari bezala ikuskizun hauetan lan egin du: 2016-an Teatro a la Boina kolektiboaren “I’m a real

Artist” (P6-ko antzerki arinaren publikoaren saria), 2019-an Goitibera-ren “AMATXIK DIXIT” (P6-ko

antzerki arinaren Kriselu saria euskarazko piezarik onenari eta publikoaren saria), 2019/20an Logela

Multimediaren “Tartalo” umeentzako ikuskizuna, 2020an “Adela eta Martirio Bernarda Albaren etxean”,

Naita Produkzioak ekoiztua.

Zuzendutako azkenengo lana “Kasilda Bukatzen ez den sua” izan da, Goitibera Teatroa ekoiztua

2020/2021an.

Ander Basaldua (Bilbo-1984)

Antzerkilaria eta klun-a. Gaztarotik arte eszenikoen arlo ezberdinak (antzerkia, dantza...) ukitzen ditu,

2009an Klun-a ezagutu arte. Honek Buenos Airesera bultzatzen du, maisu anitzekin (Guillermo Angelleli,

Cristina Martí, Marcelo Katz...) ikastera. Egonaldi horretan, klun formakuntza, bestelako ikastaroekin

aberasten du; akrobazia, dantza, magia eta maskarak, besteak beste. Maskarak medio, Lecoq-en

pedagogia ezagutzen du.

Bartzelonara aldatu egiten da “Escuela Internacional de Teatro Estudis Berty Tovías” eskolan, pedagogia

horretan sakontzeko (2010-2012). Denboraldi horretan, Philippe Gaulier edo Gabriel Chamé-ren neurriko

maisuekin ikastaroak eginez klun formakuntzari jarraipena ematen dio.

Goitibera konpainiaren sortzaileetako bat da eta Teatro a la Boina kolektiboaren parte da. Aldi berean,

Transeduca, Teatro Paraíso, Markeliñe edo Laurentzi producciones bezalako ekoizle eta konpainia

ezagunen sormen ugarietan lan egin du aktore gisa.

Beste aldetik, ikastaroak ematen ditu (antzekia, kluna, maskarak…).

Nerea Ariznabarreta (Eibar-1981)

Antzerki formakuntza “Kili-Kolo” Eibarko taldean hasi zuen 1998an eta Gasteizko Eszena_Arte Tailerrean

jarraitu 2001ean. Urte berean erdi mailako Musika eta Pianoko irakasle gradua lortu zuen eta 2004an

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zientzietan lizentziatu. Gorputz adierazpen eta jestuan zuen interesak

karrera Lisboan amaitzera eraman zuen dantzan sakonduz. Eibar, Gasteiz eta Lisboan emandako

urteetan hainbat ikastaro gauzatu zituen: Antzerki fisikoa (Legaleon-T, YindeYan, Pablo Ibarluzea),

dantza (Moare danza, Traspasos…) eta clown (Ana Pérez, Virginia Imaz, Javier Alcorta “Txortas”) eta

kontalari gisa hasi zuen ibilbidea.

Clown eta bufoiaren jakin mina asetzeko “Bont's International Clown School” burutu zuen Ibizan 2007an

eta egun formakuntzan darrai Élice Ouvrier-Buffet, Nola Rae, Jonathan Young eta Philippe Gaulierren

gisako irakasleekin besteak beste. 2008an bere konpainia sortuko du Zurrumurru (www.zurrumurru.org)

eta bertan 2015era arte jardungo du “Arkakusoaren Zirkoa” eta “Klownstrofobia mendian” sortuz besteak

beste. Tarte horretan En la Lona konpainiarekin ere kolaboratuko du non “Exodo” lana azpimarra

dezakegu estatuko eta atzerriko jaialdietara, Txekiar errepublika, Frantzia, Belgika eta Malaisiara joanez.

2015etik 2017ra antzerki fisikoko formakuntza osotuko du LISPAn (London International School of

Performing Arts) Londres eta Berlin artean. Bultzada honetatik NAITA Produkzioak sortuko du 2017an

(www.naita.eus) non artista eta talde ezberdinekin, Zurrunka Teatro eta Uluak Teatro kasu, dabil egun

elkarlanean. Aktoresa lanetan ari da Laurentzi Producciones eta Lekim Animaciones-en. Irakaslea

Banarte antzerki tailerrean, clown ikastaroetan eta Eibarko Musika Eskolan.

Gaizka Chamizo (Galdakao-1987)

Galdakaon sortua, Pedagogo eta hezkuntza bereziko irakaslea. 2008an klownaren unibertsoan sartzen

da, Emmanuelle Thomèren eskutik. Arte hontaz maitemindua, Granadara mugitzen da, non "La

Estupenda" eskolako, klown formakuntza integrala egiten duen, Alexandre Coelhoren zuzendaritzapean.

Ordutik hona, beti etengabeko formakuntzan, bere maisu maistrak izan dira besteak beste Marcelo Katz,

Fanny Giraud, Christophe Thellier, Antón Valen, Phillippe Gaulier, Pablo Ibarluzea, Maite Guevara, Ximun

Fuch edo Guillermo Angelelli Kloen arloan. Baita Alessia Desogus antzerkian, Andrés del Bosque eta

Alexandre Coelho bufoian, José Piris en pantomima komikoan, Patricia Cabrero en dantza garaikidean

eta Gorka Pereira akrobazian. Gaur egunPoledance formakuntzan dabil Coco estudion eta musikari

bezala alboka, txistua, wishtlea eta ukelelea jotzen ditu.

Gaur egun Bilboko La Espontanea aretoan klown irakaslea da, eta aktore eta pailazo bezala bere

esperientzia eszenikoan, nabarmentzekoak ditu Lurrak antzerkia, Markeliñe, Laurentzi producciones,

Logela Multimedia, Teatro a la Boina, Pompom antzerkia edo Eidaben egindako lanak. www.tantaka.tv

online katean parte hartzen du baita, “hola mundo cruel" saioan.