Back Anai

Anai

Rock indartsua

Herria
Astigarraga
Facebook
anaimusika

[“Katapulta Tour Gipuzkoa 2019″ zirkuitorako aukeratutako artista.]

ANAI, Astigarragan sortu den Power Duo-a da. Gari ahotsetan eta kitarran eta Iban baterian eta bigarren ahotsetan. Energiaz beterik aurkezten dute beraien rock progresiboa. Lehendik ere, bete formazio batzuetak aritu dira elkarrekin, besteak beste: Bisai, dReza, Thanks to Losers, Vomito eta inox. Ibanek denbora dexente zeraman formatu horretan pentsatzen, hau da, energiaz beteriko rocka defendatzen, baino bi pertsonekin bakarrik eta behar izanez gero, eta askoz jota, sintetizadore baten laguntzaz. Burura lehen etorri zitzaion izena, proiektu honetarako, Gari-rena izan zen. Laguntasunarengatik, bere ideiengatik, konposatzerako orduan eta bien artean zegoen konplizitatearengatik, 10 urte baino gehiagoren ondoren. 2018an, beraien lehen lana aurkeztu zuten, “Pentsatu, Eraiki” izenarekin. 7 abestiz osatutako EPa. Orain, beraien diska berria prestatzen ari diren bitartean, hurrengo lanaren lehen singlea aurkeztuko dute, “Eskerrikasko galtzaile”.