Back Antigone Metodoa
Lantzen dituen arlo artistikoak:
Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:
SARRERA
Antigone Metodoa, Horman Posterren Antigone edo ezetzaren beharra antzezlanaren ikerketa eta sormen prozesutik abiatutako proiektua da. Antzezlana, Sofokles-en Antigona tragedia klasikoaren bertsio eszeniko librea da hain zuzen ere.
HELBURUA
Antigone antzezlaneko kontakizuna ezagutu eta bertan agertutako dilema etiko eta gatazka nagusien inguruko hausnarketa aktibo bat sustatzea, gaur egunera eta partaideen bizitzetara ekarriaz.
METODOLOGIA
Antzerkiaren baliabide pedagogikoetan oinarrituz, akzioa, emozioa eta pentsamendua elkarrekin harremanetan jarri:
TAILERRAREN EZAUGARRIAK
Antigone Metodoa tailer trinkoaren ezaugarriak:
Oharra: Posible denean, “Antigone edo ezetzaren beharra” antzezlanaren emanaldi egunetik hurbil egitea litzateke aproposena, antzezlanaren osagarri pedagogiko gisa.
Tailerra aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa litzateke ikasgela batekin zutik lan egin ahal izateko espazio zabal bat (balio anitzeko areto edo gorputz hezkuntzako gune bat kasu). Gainontzeko materiala konpainiak berak eramango luke.
Habian dauden KOVID-19 protokolo guztiak jarraituko ditugu.