Back ANTXIETA Arkeologi Taldea

ANTXIETA Arkeologi Taldea

LABARRETAKO ARTE miaketa sistematikoak eta ARKEOLOGI miaketa orokorrak Urola, Deba eta Oriako bailaratan

Herria: Gipuzkoa

E-posta: antxieta.arkeologi.taldea@outlook.com

Antxieta Arkeologi Taldea

 

Antxieta taldea 1965ean sortu zen, Antxieta Jakintza Taldea izenarekin, eta Antxieta Arkeologia Taldea izena hartu zuen 1992ean. Berrogeita hamar urtean aurkikuntza arkeologiko ikusgarriak lortu dituzte, bai haitzuloetan, bai aire zabaleko aztarnategietan, eta horri esker ezagutu ahal izan dituzte flora, fauna eta bizitza hainbat ziklo klimatikotan, bai eta gizakiak Urolako haranean izan duen bilakaera ere, 300.000 urte baino gehiagoz.

 

LABARRETAKO ARTE miaketa sistematikoak eta ARKEOLOGI miaketa orokorrak Urola, Deba eta Oriako bailaratan

 

Proiektuaren jatorria :

Euskal erkideko lurraldean LABAR ARTEAren ikuspuntutik begiratuta  hutsune handia ikusten zuten, naiz Europa, edo baita mundu osoko ikerlari eta tema honetan lana egiten zuten aditu guztiek.

Bai ipar aldean, Frantzian, edo Espainian, Kantauri itsasoan jarraian dauzkagun Cantabria edo Asturias erkidetan LABAR ARTEA daukaten kobazuloak nahiko ugariak dira eta ez daukate zer ikusirik proportzioak Euskal erkidegoan dauden puntuekin.

2014 urtean, bai Euskal Unibertsitateko, bai Espainiako beste unibertsitate eta ikerketa zentrotako ikerlariek aipatzen hasi ziren “ EL VACIO VASCO “ deitzen zioten errealitateari.

Gipuzkoaren kasuan ALTXERRI (Orio - 1962) eta EKAIN (Deba - 1969) bakarrik ezagutzen ziren.

Azken urteetan aurkituak :  PRAILEAITZ (Deba - 2006), ASTIGARRAGA (Deba - 2009), AITZBITARTE-III-V-IX (Errenteria - 2015) eta AITZBITARTE-IV (Errenteria - 2018)

 

Eta Antxieta Arkeologi Taldeak aurkituak :

  • EKAIN – Deba/Zestoa – 1969
  • DANBOLINZULO – Zestoa – 2014
  • ERLAITZ – Zestoa/Deba – 2015
  • ASTUI GAINA – Zestoa – 2016
  • SUSTRAIXA – Itziar/Deba – 2017
  • AGARRE – Mendaro – 2018
  • AIXA – Itziar/Deba – 2019

Azken urteetako aurkintza hauek hutsune edo logika bat betetzera datoz.

“ EL VACIO VASCO “ apurtu dugu.

 

2021 urterako plangintza:

2014an markatutako kriterio orokorrarekin jarraituko dugu sistematikoki jarraipen bat emateko ikerketari.

Lehenengo fase honetan Gipuzkoako Karta Arkeologikoan katalogatuak dauden eta ezagutzen ditugun kobazuloak ikertzea da :

  • Lan zabala dago katalogatuak eta ezagutzen ditugun kobazuloak begiratzen.
  • Espeleologia lan gogorra egitea eskatzen du miaketa mota honek.

120 bat irteera aurreikusten ditugu 2021 urtean Landa Lanetara.