Back Bernarda Albaren Etxea eta bere presentzia gaur egungo gizartean

Egitasmoaren izena : Bernarda Albaren Etxea eta bere presentzia gaur egungo gizartean

Eragilea : Naita Produkzioak

Telefonoa
645732391
Kontaktua
Nerea Ariznabarreta Izcue

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Euskara
Gaztelania
Gorputz hezkuntza
Etika
Plastika
Zein balio sustatzen ditu
Genero berdintasuna, enpatia, nortasuna, elkarbizitza hobea.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
DBH4
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
4 gela gehienez
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

3.146€ (BEZa barne)

Jardueraren deskribapena:

Gurekin lantzeko bi saio planteatzen ditugu:

1go saioa: ADELA eta MARTIRIO Bernarda Albaren etxean antzezlana ikustea eta ondorengo foroa. (2 ordu. Antzezlana ordubete eta foroa 50 min.).

Antzezlana eta gero proposatzen dugun foroan, norberaren hausnarketa, testuingurua, sormen prozesua, gogoeta partekatua eta ondorioak landuko genituzke.

Ikasleei ikusitakoak eragin dienaren hiru hitz paperean idaztea proposatuko zaie eta hauekin “mapa” bat sortuko dugu, gurekin egingo duten bigarren saioan hausnartzeko. Jarraian, testuingurua, Lorcaren ikuspuntua eta sinbologia aipatu eta ondoren aktore batek sormen prozesua azalduko du (zergatik irudikatu ditugu aizpak esekitoki bezala…). Bukatzeko haiek dituzten galderak erantzun eta haiei antzezlanean ikusitako egoera edo pertsonaiak gaur egungo egoera edo pertsonaiekin lotura egiteko bideratuak izango diren galderak egingo dizkiegu. Ondorioak azaltzen joan daitezke eta hauek gurekin egingo duten 2. saioan landuko ditugu.

2. saioa: Ikasgelan, zapalduen antzerkiaren teknikak erabiliz arazo egoerak antzeztu, nola hobetu hausnartzeko. Ordu eta erdi edo adosten den denbora.

Gaur egungo lutoak, propietatea eta feminismoa gaiak landuko ditugu antzerki ariketen bitartez.

Bi saio hauen aurretik eskolan lantzeko proposatzen dugu: Lorcaren lana eta testuingurua, garai hartako eta egungo feminismoa, maskulinitateak eta tratu onak; betiere, eskolak hartuko du nola lantzearen erabakia.

Artikuloen irakurketa eta hausnarketa (Hauek izan daitezke. Tutoretza edo hezkidetzarako saioetan egin daiteke):

"Lorca era feminista, como yo"
"Denuncia feminista en el teatro de Federico García Lorca"
"Muchas que se sentían feministas a principios del siglo XX se adhirieron a la corriente espiritista”
“Jóvenes y violencia sexista, alarmas, profecías y realidades”
"Masculinidades y feminismo: un espacio de incomodidad productiva”

Lorcaren lana aurkeztea edota “La casa de Bernarda Alba” irakurtzea gomendatzen dugu gero antzezlana ikusterako orduan erreferentzia izan dezaten. “Las sinsombrero” dokumentala ikustea ere egoki (lengua eta literaturan egin daiteke).

Lorcaren poemen itzulpenak eta gure antzezlanaren pasarteak irakurri, euskara eta literaturan landu daiteke.

Ebaluaketa, galdetegi bidez egingo genuke, baita, gure saioetako jarrerak kontuan hartuz.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Jarduera hau aurrera eramateko beharrezkoa zaigu unitate didaktikoa gidatuko duen irakasle koordinatzailearekin harremana eta komunikazioa izatea. Aurretiko ebaluazioa eta aurretiko saioak nola gauzatuko diren ideia bateratua izateko.

Gure 1go saiorako DBH4ko edota Lanbide Heziketako gela guztiak batu alko genituzke (antzezlana ikusteko eta fororako), baina, gure 2. saioa, gelaka landuko genuke. Gutariko bik gela batekin egingo zuten lan eta mugimendurako gela bat izatea beharko genuke (gela bat mahaiak baztertuz adibidez) ikasleekin dinamikak lantzeko.

Gure bi saioak eta bukaerako ebaluazioa egiteko ere irakasle koordinatzailearekin harremana eta komunikazioa izatea beharrezkoa dugu, antolamendua egoki joan dadin.

Antzezlana egiteko, herriko antzokia erabiltzea beharko genuke. Neurri egokiak hauek liratezke: 7 m. zabaleran, 6 m. sakoneran eta 4 m.ko altueran. Bertako argiak erabili beharko genituzke ere antzezlanaren argiztapenerako. Beraz, 4 saioetatik bat, ikastetxetik kanpo egingo litzateke, herriko antzokian.

Jarduerari buruzko txostena:

JARDUERAREN ARLO PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOSTENA

Landu nahi ditugun helburuak hizkuntza ezberdinen bitartez helarazten ditugu: Hitzezkoak, bisuala, plastikoa, musikala eta gorputzarena. Ideia, emozio eta sentimenduak hauen bidez azalduz. Honekin diziplinartekotasuna eta ikaskuntzaren tratamendu globala sustatuz.

Batzen dituen gaiak gazteen interesekoak direla iruditzen zaigu, maitasuna, errepresioa, genero berdintasuna.... eta hau planteatzeko erabiliko ditugun jarduera zein antzezlanaren eszenaratzeak haiekiko gertutasuna sortzeko kontuan hartuz egin ditugu.

Diziplina barruko hainbat oinarrizko konpetentzia lantzen ditu:

Hizkuntza eta literatura – komunkaziorako konpetentzia: Hizkuntzekiko jarrera positiboa landu nahi da. Antzezlana gazteleraz irakurri dezakete eta euskara (eta ingeles apur bat) erabiltzen duen antzezlana ikusiz.

Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia: Generoaren ikuspegitik giza eskubideei buruz jardungo gara. Nork bere burua taldea eta bizi duen mundua ezagutu eta ulertzea bilatuko dugu, gizarte inklusibo bat garatzen laguntzeko.

Arterako konpetentzia: Antzezlanean artearen hizkuntzak erabiliko ditugu mezu artistikoak sortzeko eta era berean idatzizko obra komunikatzeko.

Konpetentzia motorra: Antzezlanean gorputz adierazpen handia erabiliko da eta baita dantza mugimenduak ere.

Oinarrizko zehar konpetentziei dagokienez:

Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia: Eztabaida prozesua baloratuko da gehien bat planteatzen diren lehen saioetan (irakasleekin lantzekoak).

Elkarbizitzarako konpetentzia: Unitate Didaktikoan zehar adierazpen sexistak erabiltzea saihestuko dugu eta sentsibilitatea eta enpatia bultzatuko dira. Haiekin landuko dugun azken saioan garatuko dugu ere, zapalduaren antzerkiaren bitartez. Elkarbizitza osasuntsuago bat izanik helburutzat, planteaturiko egoerak hausnartzea, identifikatzea eta elkarrekin aurkitu ahal ditugun irtenbideak taldean lantzea ahalbidetuko digu teknika honek.

Izaten ikasteko konpetentzia: Saio guztietan landuko da, sormen eta hausnarketa prozesuak, emozioak identifikatu eta transmititzeko baliabide bezala ulertuz.

Ikasgai ezberdinen bitartez landu daitekeen proiektua da eta ikastetxean eragin aberatsa izan dezake. Gai berdina, bide ezberdinetatik lantzeak ikaskuntza arrakastatsu baterako bidea eman baitezake.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

NEREA ARIZNABARRETA IZCUE / UNITATE DIDAKTIKOKO KOORDINATZAILEA / ANTZEZLEA, MARTIRIO

1998tik antzerkian. Pianoan espezializatua Musikako Erdi Mailako titulua (2001) eta 2004an Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua EHUn.

Antzerkia instrumentu pedagogiko bezala Muyuyay teatrorekin batera landu du, jasangarritasunaren inguruan hainbat kanpaina eginez: “Itxaso eta ezkutuko irla” eta “Goxoaren egi osoa” antzezlanekin. ENEEK ek deituta “Ekolapiko” antzezlana landu zuen kontsumo arduratsua eta bertakoa sustatzeko.

2015 eta 2016an, Londres eta Berlin arteko LISPAn (London International School of Performing Arts) antzerki fisikoan graduondoa egin eta 2017an NAITA produkzioak sortzen du. Egun, Zurrunka Teatro "AIOKO", Cía Goitibera "Amatxik Dixit" eta Gorakada Teatroko "Pinocchio"-n dago.

IRENE HERNANDO ETXEBERRIA / ANTZEZLEA, ADELA

Antzerki Fisikoan espezializatua, ArtHaus/LISPA Berlinen "Advanced Devising Theatre"n. Magisteritza ikasketak (UPV-EHU) Haur eta Gazte Literatura; Arte Eszenikoetan Diplomatuta (TAE Donostia); Musika Gradu Profesionala (Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioa) piano instrumentuan.

EAB-k “Sormenaren parte izan” kanpainan hartu zuen parte 2019an. Irungo DBH3ko gazteek zituzten ardurak, antzerkiaren bitartez landuz. Kokreta Teatro sortzen du. 

SAIOA IRIBARREN MUÑOZ / ANTZEZLANAREN ZUZENDARIA

Bartzelonan Arteterapian formatua (2008) eta “Escuela Internacional de Teatro Estudis Berty Tovías” (2008-2011) antzerki fisikoan espezializatua. 2011an Ospitaleko pailazo formakuntzan trebatu eta Theodora Fundazioan jardun zuen 2017rarte. Gero Cía Goitibera sortzen du egun YIJAAAA antzeztuz.

2019-an “AMATXIK DIXIT” idatzi eta zuzenduko du, Pabellón 6-ko antzerki arinaren Kriselu eta publiko saria irabaziz eta 2020an Logela Multimediaren “Tartalo” zuzentzen du.

MAY GOROSTIAGA POZO / SAIOETAKO GIDARIA

Aktore, irakasle, sortzaile eta antzerki zuzendaria. 25 urtetik gorako esperientzia. Baketik Fundazioaren Antzerki Forum programaren dinamizatzailea. 2007tik antzerki sozial eta arte-hartzailearen dinamizatzaile da eskoletan balore etikoak bultzatzeko. Gaur egun, metodologia honen eskutik gai ezberdinak lantzen ari da.

2006an Intujai antzerki proiektua sortu zuen Beatriz Larrañagarekin batera era guztietako alorrak landuz.