Back Bidriogileak

Bidriogileak

ENTZUN

 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Historiko-Artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuak 2017az geroztik antolatzen duen Ondarea Orain programa aurkikuntza horiek guztiak gipuzkoar gizarteari azaltzeko asmoz jaio zen.

Edukiaren deskripzioa: Bidriogileak gremioka banatzen diren talde berezia dira. Beraien abizen frantsesak, italiarrak, suitzarrak edo alemanak fabrikak egon ziren lekuetan errepikatzen dira. Emigranteak baino gehiago, munduko hiritarrak ziren. Fabrika hauek XIX. mendeko lehen erdialdean agertu ziren. Ontziak behar ziren, eta portu guztietan herriko enpresariek bidriogileak kontratatu zituzten. Ondarretan ere, Brunet anaiek “Miquelete” izeneko sagardoarentzat botilak egiten zituzten. 10 urte bete aurretik itxi zuten, “bertako langileak formatzea ezinezko zelako”, bidriogileek euren familiakoei soilik irakasten baitzizkieten teknika hauek.

Partehartzaileak: Josu Aranberri