Back Debako Santa Maria elizaren portada kontserbatzeko eta zaharberritzeko lanak egiten ari dira

Debako Santa Maria elizaren portada kontserbatzeko eta zaharberritzeko lanak egiten ari dira

Debako Santa Maria parrokia eliza, zalantzarik gabe, Gipuzkoako eraikin erlijioso eder, original eta konplexuenetako bat da, eta XV. eta XVII. mendeen artean eraiki zuten.

Debako Santa Maria elizaren portada kontserbatzeko eta zaharberritzeko lanak egiten ari dira

Klaustroa, portada polikromatua, harlandua, erretaulak eta eraikina bera aintzat hartuta, eliza Gipuzkoako eraikin sakratuen bilakaera artistikoa ondoen islatzen duten multzoetako bat da. Tenplu horretan zaharberritze integraleko lan izugarri sakon bat egin zen 1992. eta 1998. urteen artean.

Portada polikromatua ondare balio handiko elementua da, bakarra Gipuzkoan. 1992-1998 bitartean egindako zaharberritzeari esker, balioa eman zitzaion zikinkeria, hausturak eta mutilazioak zirela-eta urteetan ezkutuan egona zen eskultura multzo polikromatu ikusgarriari.

Portada gotiko polikromatu horren balio handia kontuan hartuta, aipatutako esku-hartze horren ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat kontserbazio jarduketa egin ditu urteetan zehar, portadaren osotasuna bermatzeko.

Duela gutxi, 2019an, Gipuzkoako Foru Aldundiak portada ikuskatu, berrikusi eta hautsa kentzeko txostena eskatu zion PETRA enpresari. Txosten horren ondorio da enpresa hori egun egiten ari den esku-hartzea, ikusitako kontserbazio arazoak konpontzeko. Hona hemen lan horiek:

  • Polikromia finkatzea
  • Morteroen egitura sendotzea
  • Pitzadura eta juntura handiak ixtea
  • Ateen zurezko dekorazioen desinsekzio tratamendua.

Lanak urriaren 19an hasi ziren, eta abenduaren bigarren astean amaituko dira.